ETE-en Zibersegurtasuna

ETE-etarakoZibersegurtasun Zerbitzuari esker, zure enpresako gailuak ingurune digitaletako mehatxuetatik babestuta egongo dira. Zibersegurtasunean aditua den laguntza tekniko bat eta analisirako eta babesteko tresnak eskaintzen dizkizugu, zure negozioko datuen segurtasuna bermatzeko.

Zure ingurune digitala babesten dugu zibereraso posibleei aurre egiteko

Ezagutu Aditu Digitalaren abantailak

Enpresentzako Internet zerbitzuren baldin baduzu kontratatua Euskaltelekin, doan eskaintzen dizugu laguntza aditua lehentasunezko arretarekin denbora errealean, zibereraso posibleei eta material garrantzitsuen lapurretei aurre egiteko. Zure enpresa beti babestuta egongo da, eta, hala, zure konpainiako informazioaren eta gailuen babesa bermatuak izango dituzu.

Sarearen eta webgunearen ahulguneen analisia

Zure enpresaren barne-sarea ikuskatu eta zure web-orria aztertuko dugu, inolako eraso edo informazio-lapurretarik izan ez dezazun.

Interneterako konexioaren analisi aurreratua

Zure wifi-sareen eta Interneterako sarbideen segurtasuna eta konexio-abiadura berrikusi eta hobetzen ditugu.

IoT laguntza

Internetera konektatutako enpresako gailu guztietarako laguntza eskaintzen dugu.

Microsoft 365 eta Gsuite Google laguntza

Microsoft 365 eta Google Workspace plataformen inguruko zalantza eta gorabehera guztiak konpontzen ditugu.

Aztertzea eta doikuntzak egitea

Egunero erabiltzen hasi behar duzun gailu eta sare guztiak aztertzen eta konfiguratzen lagunduko dizugu.

Laguntza teknologiko integrala

Gure adituek zure gailuen inguruan dituzun gorabeherak konpontzen edo zalantzak argitzen lagunduko dizute, egunean 24 orduz, urteko 365 egunetan.

Ziberscoring-a

Zure enpresaren segurtasun- eta zaurgarritasun-egoera ebaluatzen dugu, Big Data eta ikasketa automatikoaren tekniketan oinarritutako kalifikazioen bidez.

Eraso-simulatzailea

Entrenamendu interaktiboko zerbitzua, eraso simulatuetan oinarritua, zibersegurtasun-arriskuei aurrea hartzeko eta zure langileak haien inguruan kontzientziatzeko.

Zibersegurtasunari buruzko galdetegia

Erantzun gure galdetegiari, eta jakin ezazu zer arrisku-maila duen zure enpresak zibersegurtasuneko arlo bakoitzean.

Zibersegurtasun Aurreratua, eman pauso bat gehiago zure enpresako segurtasunean

Euskaltelen, zure enpresako datuak eta informazioa mota guztietako segurtasun-arrailetatik babesten laguntzeko helburua dugu, gailu askotarako soluzioez baliatuta. Areagotu zure ekipamenduen tokiko segurtasuna Bit Defender Total Security antibirusarekin eta hodeian segurtasun-kopia bat eginda.

Zibersegurtasun aurreratua

  • Bit Defender Total Security antibirusaren lizentzia bat sartzen da; 3 gailutan erabil daiteke.

  • 10 GB-ko lizentzia bat sartzen da; 3 gailutan erabil daiteke.

  • Identitate digitalaren babesa.

  • Banku-txartelaren babesa.

  • Urruneko sarbide segurua.

  • E-learning eta kontzientziazioa.

Bit Defender Total Security antibirusa

Malware eta birusen aurkako merkatuko software osoena; mota guztietako mehatxu digitalak aurresan, prebenitu, detektatu eta konpontzen ditu.

10GB hodeiko segurtasun-kopietarako

Zure negozioko informazioa gure hodeian beti seguru egongo dela bermatzen dugu backup-zerbitzuari esker.

E-learning eta kontzientziazioa

Onlineko trebakuntza-zerbitzua: gaur egungo ingurune teknologikoaz eta zibersegurtasunaz jabetzen lagunduko dizuten ikastaroak eskaintzen dizkizugu.

Nortasun digitalaren babesa

Zu ordezten saiatu dira sare sozialen batean? Identitate-faltsutzeen aurkako gure zerbitzua eskaintzen dizugu, inor zure bankuan, sare sozialetan edo onlineko zerbitzuren batean zu ordeztuz sar ez dadin.

Banku-txartelaren babesa

Zure kreditu-txartelak babesten lagunduko dizugu, eta, horrez gain, txartelen segurtasuna urratzen bada, unean bertan izango duzu horren berri.

Urruneko sarbide segurua

Partekatu baliabideak modu seguruan eta eskaini urruneko sarbide segurua zure enpresako langile guztiei, muturretik muturrerako konexio-sare zifratu baten bidez.

Zibersegurtasun aurreratua

  • Bit Defender Total Security antibirusaren lizentzia bat sartzen da; 3 gailutan erabil daiteke.

  • 10 GB-ko lizentzia bat sartzen da; 3 gailutan erabil daiteke.

  • Identitate digitalaren babesa.

  • Banku-txartelaren babesa.

  • Urruneko sarbide segurua.

  • E-learning eta kontzientziazioa.

Memoria-edukiera handiagoa behar duzu backuperako?

Backup-giga gehiago izateko aukera ematen dizugu, zure informazio guztia eskuragarri eduki dezazun beti hodeian.

Handitu zure segurtasun-kopiaren GBak

  • Beste 10 GB segurtasun-kopiarako.

  • Zure informazio guztia hodei batean gordeko da.

Suebaki Birtuala

Euskaltelen Suebaki Birtuala zure enpresaren azpiegiturei aplikatutako segurtasun-soluzio integral bat da. Babes-maila handia lortzen du konpainiarako, eta, horri esker, seguru nabigatu dezakezu, eta sareko trafikoa kontrolatu.

Suebaki Birtuala barne hartzen du:

Enpresentzako zibersegurtasunari buruzko ohiko galderak

Hauei buruzko zalantzak ditut:
Dena ikusi