Konpainia
Estatuaren iparraldeko telekomunikazio-talde nagusia da Euskaltel
Estatuaren iparraldeko telekomunikazio-talde nagusia da Euskaltel. EAEn eta Galizian ondo errotuta dago, eta lurralde horiekiko konpromiso sendoari eusten dio. Merkatu horietan jarduten du, Euskaltel eta R operadoreen bidez.
Telekomunikazio-taldeak 6 milioi pertsonako merkatuan eskaintzen ditu zerbitzuak, eta etxeko eta negozioetako 800.000 bezerori baino gehiagori ematen die zerbitzua. Euskaltel, R eta Telecable enpresa liderrak dira Euskal Autonomia Erkidegoan, Galizian eta Asturiasen hurrenez hurren, eta bezero-oinarri eta negozio-eredu osagarri sendoak dituzte. 4G-ko lizentzia propioa du operadoreak EAEn, Galizian eta Asturiasen; bere merkatuan, zuntz optikozko sarerik zabalenaren jabea da.
Azken hamarkadan, taldeak 140 milioi euro baino gehiago bideratu ditu I+G+Bra.
Euskaltel Taldea harro dago 720 langileko lantaldea edukitzeaz. Langileen batez besteko adina 43 urte da, eta Euskadin, Galizian eta Asturiasen zeharkako 4.200 lanpostutik gora sortzen ditu.
euskaltel telekomunikazioak
Euskadiko telekomunikazio-alorreko operadore liderra da Euskaltel, eta telefonia finkoko, mugikorreko, Interneteko eta telebista digitaleko zerbitzuak ematen ditu
Euskadin aberastasuna eta enplegua sortzen laguntzen du Euskaltelek: zuzeneko 346 lanpostu eta zeharkako 2.000. Azken hamarkadan, 2.500 milioi euroko kontratuak egin ditu Euskaltelek Euskadiko hornitzaileekin, eta 100 milioi eurotik gora inbertitu ditu I+G+Bn.
Galizian, berriz, R da nagusi etxeetan eta enpresetan, zuntz optikoko sarearen hedapena dela eta: 291.000 km. Galiziako operadoreak 101 udalerritan egiten du lan, eta 1.153 milioi euro inbertitu ditu jada. Autonomia-erkidego horretako inbertitzaile pribatu nagusietako bat da R. 196 profesionaleko lantaldea du R-k, eta zeharkako 1.500 bat lanpostu sortu ditu Galizian.
Asturiasen, informazio-gizartea garatzeko eragile garrantzitsuena da Telecable, zuntz optikoaren abantailari esker: zuntzeko 4.000 kilometrotik gora ditu dagoeneko Asturiasen. Asturiar operadoreak etxeko eta negozioko merkatuetako 163.000 bezero ditu, 180 langile, eta zeharkako 750 lanpostu baino gehiago sortu ditu Asturiasen.