Skip to main content

Baduzu dagoeneko etxean WiFi onenaz gozatzeko aukera

Euskaltelek dakarkizun WiFi-arekin betiko ahaztuko dituzu interferentziak, sortasuna eta eten laburrak.

Bikaina da bideoak streaming-ean ikusteko, onlineko jokoetarako... Adi informazio honi, zure WiFi-aren estaldura eta abiadura hobetzeko soluzioak eskaintzera gatozkizu eta.

Zeren zain zaude?

euskaltel wifia

WiFi estaldura hobetzeko zenbait ideia

Bazenekien distantzia eta interferentziak direla etsairik handienak WiFi-seinaleentzat?

- Ez eduki kable-modema etxetresna elektrikoetatik edo ispiluetatik gertu.

 

- Ez jarri mikrouhin-labetik gertu, eta itzali bluetooth-bozgorailuak, haur-zaintzekoak edo antzeko gailuak, erabiltzen ez dituzunean.

euskaltel productos

Eta zure estaldura hobetzeko laguntza behar baduzu...

... bi soluzio eskaintzen dizkizugu, zure premietara ondoen egokitzen dena hauta dezazun.

Biak aplikatzen dira erraz, azkar eta kablerik gabe.

KIT PLC WIFI


WIFI ERREPIKAGAILUA


euskaltel wifia

Are gehiago hobetu nahi al duzu zure WiFia?

WiFi-rik onenaz baliatzen lagunduko dizugu, eta arazorik ohikoenak konponduko

Oso erraza baita zure WiFi-a hobetzea. Euskaltelen webguneko zure Bezeroaren Gunean dituzu eskura aukera horiek guztiak, bai eta Euskaltelen aplikazioaren bidez ere. Oraindik aplikazioa ez badaukazu, deskargatu hemendik.

- Hobetu zure WiFi-aren segurtasuna zure WiFi sarearen izena eta pasahitza aldatuz: Pasahitz sendoa erabiltzea gomendatzen dizugu, gutxienez 8 karakterekoa (maiuskulak, minuskulak, zenbakiak, karaktere bereziak), eta maiz aldatzea, WiFi-aren segurtasuna hobetzeko.

 

- Saihestu interferentziak, zure WiFi-aren kanala aldatuz: kanal batzuek asetasun handia jasaten dute, jende eta gailu askok erabiltzen dituzte eta. Aldatu kanal libreago batera, eta hobetu egingo da zure WiFi-aren seinalea.


Euskaltel kontratatu nahi duzu?

Deitu iezaguzu doan

944 581 920

Astelehenetik ostiralera, 9-21.
Larunbatetan, 9-14.

Gure bezeroentzat

Deskargatu aplikazioa:

Apple StoreGoogle Play

Idatz iezaguzu:

info@euskaltel.com

Edo deitu:

Etxean bazaude 1717Atzerrian bazaude:
+34 688 688 222
Astelehenetik ostiralera, 9-22.
Larunbatetan, 9-14.
24/365 zerbitzu teknikoa.

Laguntza behar duzu?

BlogaForoaOhiko galderak