Roaminga - Deitu eta nabigatu atzerrian zaudela
Beste herrialde batera bidaiatu edo deitu behar duzu? Kontsultatu zer tarifa duzun atzerrian zaudenean zure mugikorretik deitu, nabigatu edo SMSak bidaltzeko. Espainiatik egiten diren nazioarteko deien kostua ere ikus dezakezu.
Garrantzitsua: Badaukagu jada VolTE erabilgarri Estatu Batuetan. Bertara zoazenean deiak egiteko eta jasotzeko, VoLTE teknologiarekin bateragarria den smartphone bat beharko duzu, Estatu Batuetako operadoreak 3G ahots-sarea itzaltzen hasi baitira. Gainera, kasu batzuetan, telefonoan aktibatu ere egin beharko duzu:
- Android: Ezarpenak -> Konexioak -> Sare mugikorrak -> Aktibatu 'VoLTE deiak'
- iPhone: Ezarpenak -> Datu mugikorrak -> Aukerak -> Aktibat VoLTE
Hilabete batzuetan zehar, Estatu Batuetan ahots-deiak ezin izan ziren VolTE teknologiarekin egin, beraz, zure tarifa nazionalaren datuak, Europa Batasuneko beste edozein herrialdetan egongo bazina bezala erabiltzeko aukeraz gozatu zenuen.
Zure smartphonea ez bada bateragarria, datuek (Internet) ongi funtzionatuko dute, eta Internet bidezko dei-aplikazioak erabiltzen jarraitu ahal izango duzu erabilera honetarako (Whatsapp, Skype, Telegram…).
Bidaian zehar zure mugikorrean deiak, mezuak eta Internet izateko, roaminga eta datuen ibiltaritza aktibatuta eduki behar dituzu. “Nire telefonoan Roaminga nola aktibatu” atalean duzu xehetasunez azalduta.
Hauek dira roamingaren prezioak AEBn:
Interneten nabigatzea:
- MB bakoitzaren prezioa: Zure tarifako giga-kopuruaZure tarifa*0,0244 €/MB (25€/GB)6,0500 €/MB
Deiak egitea:
- Deia ezartzea: Zure tarifa0,545 €
- Prezioa minutuko: Zure tarifa2,18 €/min3,93 €/min2,18 €/min2,18 €/min3,93 €/min3,93 €/min3,93 €/min3,93 €/min
- SMSa bidaltzea: Zure tarifa1,21 €
Gogoan izan: deiak jasotzeak ez dakar aparteko kosturik zuretzat.
Deiak jasotzea:
- Deia ezartzea: DOAN0,545 €
- Prezioa minutuko: DOAN1,57 €/min2,42 €/min
* Kontratatua duzun tarifaren arabera, aldatu egiten da Europako Roamingerako daukazun giga-kopurua. Zure tarifarekin EBrako zenbat GB dituzun ikusteko, begiratu atal honetako ohiko galderetan.
Datuak erabiltzea oso garestia den herrialde batera zoaz. Zure fakturan ezustekorik izan ez dezazun, datuak blokeatuta izango dituzu herrialde honetan; beraz, ezingo duzu nabigatu edo, adibidez, Whatsapp erabili datuak desblokeatzen dituzun arte. Horretarako, helburura iristen zarenean, datuak desblokeatzeko jarraibideak azalduko dizkizugu SMS batean.
Gogoratu zure datuak atzerrian kosturik gabe erabiltzeko modurik onena wifia erabiltzea dela.
Doako roaminga duten herrialdeak
Europako Esparru Ekonomikoan(EBko herrialdeak eta Islandia, Liechtenstein eta Norvegia), ez kezkatu, roaminga zure mugikorreko tarifan sartzen baita. Ez duzu inolako estrarik ordaindu behar.
Erosoago ibil zaitezen, doakoa den herrialdeetan lehenespenez aktibatua duzu roaminga. Beste leku batzuetara bazoaz, zure Bezeroaren Gunean aktibatu behar duzu roaminga.
Kontuan izan Andorra eta Suitza ez daudela sartuta Europako Esparru Ekonomikoan, nahiz eta ikasi genuen Europan daudela.
Zer da jakin beharrekoa?
1. Aktibatu roaminga zure mobilean
Roaminga aktibatu edo desaktibatzeko, jo zure Bezeroaren Gunera, aplikaziora edo bezeroarentzako arreta-zerbitzura. Atzerrian linea izateko eta deiak eta mezuak bidali eta jasotzeko aukera ematen dizu. Gainera, zure smartphonearen ezarpenetan datu-desplazamendua aktibatuz gero, Internetera konektatuko zara.
2. Aktibatu datu-desplazamendua zure smartphonean.
Espainiatik kanpo nabigatu nahi baduzu, mobilean roaminga aktibatu ondoren, aktibatu datu-desplazamendua ere. Zure mugikorraren ezarpenetatik egin dezakezu. Herrialderen batean wifi bidez soilik konektatu behar baduzu, egiaztatu datu-desplazamendua desaktibatuta dagoela.