Eskubide hauek balia ditzakezu:
datu pertsonaletara sartzeko eskubidea, jakiteko zein ari diren tratatzen eta zer tratamendu-eragiketa egin zaizkien;
zuzena ez den datu pertsonal oro zuzentzeko eskubidea;
datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal den kasuetan;
datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea, baldin eta datu-tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo premia zalantzazkoa bada. Horrelakoetan, datuak gorde ahal izango dira, erreklamazioak egin edo defendatu behar direnerako.
datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, baldin eta tratamendurako baimena ematen digun lege-oinarria, goiko taulan adierazitakoetatik, interes legitimoa baldin bada. sozietateak utzi egingo dio datuak tratatzeari, kasu hauetan izan ezik: interes legitimo premiatsua baldin badu, edo erreklamazioak prestatzeko, aurkezteko edo defendatzeko behar baditu;
datuak beste operadore batera aldatzeko eskubidea, baldin eta tratamendurako baimena ematen digun lege-oinarria, goiko taulan adierazitakoetatik, kontratu bidezko harremana edo zure onespena baldin bada.
Baimena edozein unetan baliogabetzeko eskubidea.
Eskubide horietaz baliatzeko aukera duzu edozein unetan, eta erabat doan.
Horretarako, bidali mezu elektroniko bat info@euskaltel.com helbidera, baliatu nahi duzun eskubidea eta zure identifikazio-datuak zehaztuta.
Horretarako, bidali eskaera bat info@euskaltel.com helbidera, baliatu nahi duzun eskubidea eta zure identifikazio-datuak zehaztuta.
Horrez gainera, webguneko zure gune pribatuan sar zaitezke, baja emateko gunean, eta aukera izango duzu baja emateko lehen onartu zenituen jakinarazpen komertzial guztietan.
Uste baduzu Euskaltelek ez dituela behar bezala tratatu datu pertsonalak, datu-babeserako ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatzita: dpd@euskaltel.comJakinarazten dizugu, bestalde, eskubidea duzula erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, uste baduzu datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko legeria urratu dela.