Datuak nork tratatuko dituen
Ordezkatzen duten edo lan egiten duten enpresarekiko harremanaren parte diren harremanetarako datu pertsonalak honela tratatuko dira:
-
Euskaltel SAU (Helbidea: Parke Teknologikoa, 809 eraikina. 48160 Derio. IFKa: A-48766695 eta
-
R Cable y Telecable Telecomunicaciones SA (helbidea: C/Real 85. 15003 Coruña. IFKa: A-15474281
Tratamenduaren arduradun gisa Jarraian, ardura partekatu horrek zuretzat zer esan nahi duen jakinarazi nahi dizugu.
Berdin dio zein enpresari zuzentzen zatzaizkion datuak babesteko eskubideren bat eskatuz; berdin-berdin erantzungo dizugu. Hori bai, azkarrago egiteko, zein enpresaren bezeroa zaren esan behar diguzu.
Gainera, bi enpresok erantzukizun partekatuko kontratu bat sinatu dugu, eta bakoitzaren eginkizunak eta erantzukizunak agertzen dira hor. Kontratu-harremana duzun enpresaren erantzukizuna izango da:
-
Zure datuen tratamenduari buruzko informazio guztia ematea.
-
Tratamenduaren zilegitasunaren frogak lortzea, baimenak barne direla.
-
Eskatzen dizkiguzun eskubideak izapidetzea eta haiei erantzutea: datuetara irispidea izateko eskubidea, haien tratamenduari aurka egiteko eskubidea, ezabatzeko eskubidea, eramateko eskubidea eta abar.
-
Zuri eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinaraztea zure datuen babesa urratzen bada eta horrek zuretzat arriskuren bat sor badezake.
Aitzitik, bi enpresen erantzukizuna izango da:
-
Datuen tratamendua zehaztea eta zuri tratamendu horri buruzko zer informazio eman behar dizugun erabakitzea.
-
Datu-babesarekin lotutako arriskuak aztertzea, datu-babesaren eraginaren ebaluazioa egitea eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziari beharrezkoak diren kontsultak egitea.
-
Zure datuak seguru edukitzea, arrisku-azterketaren arabera beharrezkoak diren segurtasun neurriak definituta, ezarrita, haiei jarraipena eginda eta egokituta.
-
Gerta daitezkeen segurtasun-gorabeherak behar bezala kudeatzea, haien eragina murrizteko.
Beharrezko informazio eguneratua
Zerbitzuak behar bezala emateko eta gure bezeroarekiko kontratu-harremana mantentzeko, beharrezkoa da enpresaren ordezkari edo kontaktuei buruz ematen dizkiguzun datuak zuzenak izatea eta eguneratuta egotea. Euskaltel Enpresak atalak ez du bere gain hartzen enpresak emandako pertsona fisikoei buruzko datu pertsonalak legez kanpo tratatzearen erantzukizunik, eta enpresaren erantzukizuna da haren ordezkarien edo kontaktuen datuetan izandako aldaketa oro modu frogagarrian jakinaraztea, eta beraren langile eta kolaboratzaileei buruzko datuak ematen badizkigu haiei jakinaraztea Euskaltel Enpresak egingo dituen tratamenduei buruzko informazioa, webgunean honetakoa.
Euskaltel Enpresak ez du erantzukizunik izango Enpresa Bezeroak baimendu gabeko pertsonei datuak jakinarazten bazaizkie, enpresa horrek emandako harremanetarako datuak gaizki jakinarazi direlako edo behar bezala eguneratu ez direlako.
Enpresak emandako informazioan aldaketarik izanez gero, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko da.
Webguneko/aplikazioko erabiltzaile-erregistroetan edo Euskaltel Enpresaren webguneak emandako beste zerbitzu digital batzuetan (blogak, eztabaida-foroak, etab.) erabilitako datuei dagokienez, erabiltzaileei gogorarazten zaie uneoro eman behar dutela egiazko informazioa, eta debekatuta dagoela aliasa edo bitartekoak erabiltzea beren nortasuna ezkutatzeko.
Tratatzen ditugun datuak
Pribatutasun-politika honetan, taula bat aurkituko duzu, Euskaltel Enpresak bezero potentzialei buruz egiten dituen datu pertsonalen tratamendu guztiak jasotzen dituena, bai eta bakoitzaren informazio zehatza ere: helburua, oinarri legitimatzailea, hirugarrenei daturik jakinarazten zaien, nazioarteko transferentziak eta kontserbazio-epeak.
Oro har, tratamendu guztietarako, hau betetzen da:
-
Datuen jakinarazpena. Oro har, Euskaltel Enpresak ez die datu pertsonalik lagako hirugarrenei, non eta ez dagoen legezko betebeharrik, hala nola Datuak Babesteko 25/2007 Legean edo larrialdi-zerbitzuei buruzkoan (112) jasota daudenak, datu horiek Ogasun Publikoari, epaile eta auzitegiei, Merkatuen Batzorde Nazionalari eta lehiari jakinarazi behar zaizkiela eta.
-
Kontratatutako zerbitzua eman ahal izateko datu pertsonalak behar dituzten zerbitzu-emaileek ere irispidea izango dute datu pertsonaletara. Oro har, zerbitzu- emaile horiek sektore hauetan aritzen dira: informazio- eta teknologia-sistemak, bezeroarentzako arreta, euskarri aditua eta aholkularitza.
-
Ondoko taula batean, tratamenduetako bati buruzko datuak jakinaraziko zaizkie hirugarrenei.
-
Nazioarteko datu-transferentziak: Euskaltel Enpresak ez du datu pertsonalen transferentziarik egiten Europako Esparru Ekonomikotik kanpo.
-
Zenbat denboraz gorde behar diren datuak: Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoak (DBEDBLO) 32. artikuluan jasotako betebeharrei jarraikiz, tratatzeko epea amaitu ondoren blokeatuta geratuko dira datuak, eta beharrezko neurri teknikoak hartuko dira bermatzeko arduradunak ez dituela ezertarako erabiliko, ez bada administrazio publiko eskudunek, epaileek, auzitegiek edo Fiskaltzak eskatuta, edo erreklamazioei erantzuteko, araudi aplikagarri bakoitzak legez zehazten duen denboran.
Tratamenduei buruzko informazio xehea
Tratamenduaren helburua | Lege-oinarria | Hartzaileak | Zenbat denboraz gorde behar diren datuak |
---|
Bezeroarekin harremanetan egotea kontratatutako zerbitzuak eman ahal izateko, eta ordezkatzen duzun entitate horren izenean zerbitzuari buruz adierazitako zalantza eta erreklamazioei erantzun ahal izatea.
|
Zerbitzua emateko helburuz ordezkatzen duzun entitatearekin harremana izateko interes legitimoa (DBEDBLOren 19. artikulua).
|
Hauei laga dakizkieke datuak:
- Faktura helbideratzen den bankua (SEPA zuzeneko zordunketa).
- Terminalak edo gailuak finantzatuz gero, zein entitaterekin finantzatzen diren.
Hauek dira zerbitzu-emaileen sektoreak: zerbitzu-banatzaileak eta -komertzializatzaileak, instalatzaileak eta mantentze-lanetako teknikariak.
|
Kontratu bidezko harremanak iraun bitartean. Kontratazioari eta fakturazioari buruzko datuak, 8 urte, kontratu-harremana bukatzen denetik, legezko betebeharrak betetzeko. Datuak gordetzeari buruzko 25/2007 Legeari lotutako datuak 12 hilabetez gordeko dira, sortzen direnetik.
|
Bezeroaren kaudimen-profil bat sortzea. Horretarako, enpresaren administratzaileen datuak kontsultatu ahal izango dira, arduradunarekin mugaeguneratutako zorrei, identitatea babesteko fitxategiei eta iruzurra atzemateko fitxategiei (Hunter), kreditu-informazioko sistemei eta ondare-kaudimen negatiboko fitxategiei dagokienez.
|
Ondare-kaudimena egiaztatzeko eta iruzurra prebenitzearren Euskaltel Enpresaren politika betetzen den jakiteko Interes legitimoa. Datuak iruzurrari aurrea hartzeko Hunter sisteman erregistratu ahal izango dira.
|
Datuak Iruzurraren aurkako Espainiako Enpresen Elkarteari lagako zaizkio, arduraduna atxikita dagoen Hunter sistemaren barruan. Ez da inoiz pertsona fisikoen daturik emango ondare-kaudimen negatiboko fitxategietan, ordezkatzen duten enpresa-bezeroaren edo administratzaileen zorrei dagokienez.
|
Kaudimen-profilak kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira. Hunter sistemako datuak urtebetez gordeko dira; iruzurrezko izan litezkeenak, 5 urtez.
|
Ordezkatzen duzun entitateak kontratatuta dauzkan zerbitzuen fakturazioarekin zerikusia duten erreklamazioak kudeatzea.
|
Ordaindu gabeko fakturak kobratzeko entitate ordezkatuarekin harremanetan jartzeko interes legitimoa.
|
Fakturak kobratzeko zerbitzua eskaintzen dutenek ere eskuratu ditzakete datuak.
| Zorra ordaintzen den arte. |
Webguneko edo bezeroen aplikazioetako zerbitzuak ematea: erregistroa, edukien egokitzapena, eskaeren kudeaketa, etab.
Informazio gehiago, cookie-politikan.
|
Baimena ematea baliabide digital horietan erabiltzailea erregistratuz.
| |
Erabiltzailearen baja kudeatu arte edo ordezkatutako enpresarekin kontratu-harremana amaitu arte.
Datuak urtebetez blokeatuta gordeko dira, erabiltzaileek aurkeztutako erreklamazioen aurrean defendatzeko.
|
Bezeroak kontratatutakoen antzeko zerbitzuen jakinarazpen komertzialak bidaltzea, baita gertakizunei, zozketei, gonbidapenei eta abarri buruzko informazioa ere.
|
Interes legitimoa izatea informazio komertziala ordezkatzen duen enpresari helarazteko.
|
Kanpainak egiten dituzten telemarketineko enpresek erabili ahal izango dituzte datu horiek.
|
Datuak erabili ahal izango dira interesdunak horren aurka egiten duzun arte edo:
- Kontratua amaitu arte, bide ez-elektronikoetarako.
- Kontratua amaitu eta 12 hilabetera arte, bide elektronikoetarako (SMS/posta).
|
MASMOVIL Taldeko enpresen edo haiekin akordioak ditugun hirugarrenen merkataritza-komunikazioa bidaltzea.
|
Baimena ordezkatzen den enpresaren izenean kudeatzeko eta hari informazio komertziala helarazteko interes legitimoa.
|
Kanpainak egiten dituzten telemarketineko enpresek erabili ahal izango dituzte datu horiek.
Beti kontsultatu ahal izango da zein enpresari buruzko informazio komertziala jaso ahal izango duzun gure webguneko Taldeko enpresak eta beste hirugarren batzuk atalean.
|
Datuak erabili ahal izango dira interesdunak horren aurka egiten duzun arte edo:
- Enpresaren izenean baimena erretiratzen duen arte.
- Kontratu-harremana amaitu eta bi urte igaro arte.
|
Bezero ez direnei informazio komertziala bidaltzea, ekitaldietarako gonbidapenak, Euskaltel Enpresari buruzko informazioa, etab.
|
Interes legitimoa izatea informazio komertziala ordezkatzen duen enpresari helarazteko.
|
Kanpainak egiten dituzten telemarketineko enpresek erabili ahal izango dituzte datu horiek.
|
Datuak erabili ahal izango dira interesdunak horren aurka egiten duen edo enpresaren izenean baimena erretiratzen duen arte.
|
Hunter sistema
Bezeroa eta konpainia kontratazioan izan litezkeen iruzurretatik babesteko, arduraduna iruzurraren aurkako Espainiako Enpresa Elkarteari atxikita dago. Elkarte horretako kideak Hunter sistemako datuen tratamenduaren arduradunak dira. Enpresa bezeroak kontratazioan ematen dituen bere ordezkarien datuak sisteman agertzen diren telefonia-zerbitzuen beste eskaera batzuen datuekin erkatuko dira, iruzurrezkoa izan litekeen informazioa detektatzeko bakarrik. Halakorik detektatzen bada, eskaera eskuz eta xehe aztertuko da, eta datuak iruzurrezkotzat sartuko dira fitxategian. Atxikitako telekomunikazioen sektoreko erakundeek kontsultatu ahal izango dituzte datu horiek. Zerrenda www.asociacioncontraelfraude.com webgunean dago.
Bezeroaren ordezkariek datuetara irispidea izateko, haiek zuzentzeko, ezeztatzeko, aurka egiteko, eramateko edo tratatzeko mugak ezartzeko eskubideak erabil ditzake Iruzurraren aurkako Espainiako Enpresen Elkartearen aurrean. Horretarako, eskaera sinatu bat bidali behar du, identifikazio-agiriaren fotokopiarekin batera, helbide honetara: Apartado de Correos 2054, 28002 MADRID.
Eskubideak baliatzea:
Tratatutako datu pertsonalen titular diren pertsona fisikoek dituzten eskubideen xehetasunak eta erabiltzeko modua ikus ditzakezu gure webguneko atal espezifikoetan:
-
datu pertsonaletara irispidea izateko eskubidea, jakiteko zein ari diren tratatzen eta zer tratamendu-eragiketa egin zaizkien;
-
zuzena ez den datu pertsonal oro zuzentzeko eskubidea;
-
datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal den kasuetan;
-
datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea, baldin eta datu-tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo premia zalantzazkoa bada. Horrelakoetan, datuak gorde ahal izango dira, erreklamazioak egin edo defendatu behar direnerako.
-
datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, baldin eta tratamendurako baimena ematen digun lege-oinarria, goiko taulan adierazitakoetatik, interes legitimoa baldin bada. Sozietateak utzi egingo dio datuak tratatzeari, kasu hauetan izan ezik: interes legitimo premiatsua baldin badu, edo erreklamazioak prestatzeko, aurkezteko edo defendatzeko behar baditu.
-
Baimena edozein unetan baliogabetzeko eskubidea.
Edozein unetan eta doan baliatu ahal izango dituzu eskubideak. Horretarako, bidali mezu elektroniko bat dpd@euskaltel.com helbidera, eta hartan adierazi baliatu nahi duzun eskubidea eta zure identifikazio-datuak.
Uste baduzu ez ditugula behar bezala tratatu datu pertsonalak, datu-babeserako ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatzita: dpd@euskaltel.com. Jakinarazten dizugu, bestalde, eskubidea duzula erreklamazioak aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, uste baduzu datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko legeria urratu dela.