Politikak eta ziurtagiri korporatiboak
Gobernu egokiaren eta enpresa-etika eta -erantzukizunaren jardunbide egokiekiko konpromisoan oinarritzen da gure gobernu korporatiboaren eredua, eta jarduera-eremu guztietan betetzen dugu konpromiso hori. Zenbait organok, kontrol-mekanismok eta barne-arauk osatutako Gobernu Korporatiboaren Sistema bat daukagu, eta, Gobernu Korporatiboaren Politikan islatzen den moduari jarrikiz, sistema horren helburua da, besteak beste, Taldearen antolaketa gardentasunez eta eraginkortasunez zuzentzea eta arautzea, eta Taldeko kide guztien eta interes-taldeen interesak kontuan hartzea. Politika horri Kode Etikoa gehitzen zaio, bai eta barne-araudi hauek ere: gobernu-organoei aplikatzekoak diren erregelamenduak, hainbat politika korporatibo eta protokolo, arrisku penalak kudeatzeko sistema bat, eta arlo bakoitzeko hainbat politika eta prozedura, negozioa eta prozesuak hobeto eta modu ordenatuan kudeatzeko.
Kanpoko elementuak kudeaketa-sistema hori baliozkotzen ari dira pixkanaka, ISO arau hauen araberako ziurtagirien bidez: Kalitate Kudeaketarena, Ingurumen Kudeaketarena, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kudeaketarena, Energiaren Kudeaketarena eta Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketarena.
Kudeaketa-sistema horren euskarri izateko, politika batzuk definitu ditu Euskaltelek, eta, haien bidez, jarraibideak ezartzen dituzte kudeaketa-sistema garatzen duten esparruetako bakoitzean.
Urtero bezala, gure Ingurumen Adierazpena ingurumen-kudeaketa eta -ikuskaritzako EMAS III araudiaren arabera baliozkotu dugu. Aenorrek egiaztatzen du adierazpen hori, eta, besteak beste, gure erakundearen karbono-aztarna jasotzen du. Horrek argi eta garbi erakusten du gure interes-taldeekin dugun gardentasun-konpromisoa.
Esteka honetan ikus ditzakezue ziurtagiriak: