Zehaztapenak eta baldintzak
“Euskaltel: ekarri lagun bat” programaren zehaztapen eta baldintza promozionalak.
1-Antolatzailea
Euskaltel SAUk (aurrerantzean, Antolatzailea. IFKa: A-48766695. Helbidea: Parke Teknologikoa, 809 eraikina, 48160 Derio, Bizkaia, Euskadi), “Euskaltel: ekarri lagun bat” izeneko ekintza komertziala egingo du. Dokumentu honetan jasotako oinarri eta baldintzek arautuko dute ekintza. Espainiako legeen arabera interpretatu eta arautuko dira oinarri eta baldintza horiek.
2-Oinarrien onarpena
“Euskaltel: ekarri lagun bat” programan izena eman duten parte-hartzaileek, parte hartze hutsagatik, berariaz onartzen dituzte haren legezko oinarriak, baita oinarri horiei dagokienez Antolatzaileak hartzen dituen erabakiak ere. Antolatzaileak beretzat gordeko du pizgarria balio bereko edo handiagoko beste batekin ordezteko eta Sustapenaren baldintzak aldatzeko eskubidea.
BUYAPOWA LIMITEDek egingo du ekintza. Enpresa hori Ingalaterran eta Galesen eratu zen, eta han erregistratuta dago (erregistro-zenbakia: 7574698. Egoitza: Unit 3, The Glasshouse, Royal Oak Yard, Londres, SE1 3GE, Buyapowa). Hortaz, parte hartuz gero, erakunde horren zehaztapenak eta baldintzak ere onartuko dira.3-Parte-hartzaileak
“Euskaltel: ekarri lagun bat” programan parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dira: pertsona fisikoa eta adinez nagusia izatea, Espainiako lurraldean bizitzea, eta oinarri hauetan adierazitako eskakizunak betetzea. Enpresek edo erakundeek ezin izango dute sustapenean parte hartu. Gomendio-egile izateko eta, ondorioz, lagun bat Euskaltelera ekartzeagatik hurrengo paragrafoetan zehaztutako saria jasotzeko eskubidea izateko, Euskaltelen bezero izan beharko da aldez aurretik. Gainera, Internet (banda zabala) ere baduen pakete bat izan beharko du kontratatua Euskaltelekin, eta, horretaz gain, ordainketa guztiak egunean eduki beharko ditu, eta eskaintza komertzialen berri jasotzeko baimena eman beharko dio Euskalteli.
Ezin izango dute Sustapenean parte hartu Antolatzailearen edo Cheque Motivaren bazkideek, administratzaileek, langileek edo haien ezkontideek edo izatezko bikotekideek, eta odol- edo ezkontza-ahaidetasunezko lehen mailako senideek, ezta jarraian aipatzen diren enpresa hauetakoek ere:
Enpresa-talde bereko enpresetakoek Sustapeneko Produktuak salgai dituzten merkataritza-gune edo saltokien titular, emakidadun, errentari edo frankiziatu diren enpresa banatzaileetakoek. Sustapenean parte hartzen duten enpresa hornitzaileetakoek.
Publizitate-kanpaina sortzeaz eta kudeatzeaz arduratzen diren enpresetakoek.
Sustapenaren osagaiak inprimatzeaz eta zabaltzeaz arduratzen diren enpresetakoek. Oro har, ezin izango dute Sustapenean parte hartu enpresa horien kolaboratzaile zuzen edo zeharkako izan diren edo era batera edo bestera Sustapen hau sortzen edo gauzatzen esku hartu duten pertsonek, ezta haien ezkontideek edo izatezko bikotekideek, edo odol- edo ezkontza-ahaidetasunezko lehen mailako senideek ere.4-Partaidetza
Emandako estekaren bidez “Euskaltel: ekarri lagun bat” ekintzan erregistratu diren pertsona fisikoek parte hartu ahal izango dute ekintzan.
Erregistratu ondoren, bezeroek (aurrerantzean, “Gomendio-egileek”) esteka pertsonalizatu bat jasoko dute posta elektronikoz edo SMS bidez, edo programaren webgunera joanda (https://Euskaltel.es/plan-amigo) ikusiko dute, eta lagun, ezagun edo senideekin (aurrerantzean, “Gomendio-hartzaileak”) partekatu beharko dute. Partekatu ondoren, Gomendio-hartzaileek esteka sakatu eta erregistratu egin behar dute. Hori egindakoan, erregistratuta geratuko dira, eta programan parte hartu ahal izango dute, eta saria lortu, baldin eta jarraian aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Erregistratu ondoren, gomendio-hartzaileak Internet (banda zabala) ere baduen Euskaltelen pakete bat kontratatu behar du, Euskaltelek eskaintzen dituen onlineko kanal komertzialetako bat erabiliz. Sustapenak ez du balio denda fisikoetako kontratazioetarako. Gomendio-hartzaileek kontratazioa berretsi ondoren, gehienez 10 eguneko epean, bai Gomendio-hartzaileek bai esteka pertsonalizatua bidali zien Gomendio-egileak 40 €-ko kode bat jasoko dute (aurrerantzean, “Saria”), deregaloconlafibra.com helbidean erabiltzeko. Legez ezarritako epearen barruan Gomendio-hartzaileak kontratazioa ezeztatzen badu edo kontratuan atzera egiten badu, Gomendio-egileak ez du Saria jasoko, transakzioa ez baita osatuta egongo. Gomendio-egileak nahi beste Gomendio-hartzailerekin partekatu ahal izango du esteka. Gomendio-egileak gehienez 5 sari jaso ditzake.5-Sariak
Euskaltelen kontratatutako zerbitzuak Gomendio-hartzailearen etxean instalatu ondoren bidaliko zaio 40 €-ko deskontu-kodea Gomendio-egileari, Gomendio-egileak aipatutako baldintzak betetzen dituela baieztatu eta baliozkotu ondoren (hots, egiaztatu ondoren Euskaltelen banda zabaleko bezeroa dela eta ordainketa guztiak egunean dauzkala). Gomendio-hartzaileak 40 €-ko opari-txeke bat jasoko du harremanetarako posta elektronikoan, zerbitzu finkoak etxean instalatu ondoren.
Nola erabili: Gomendio-egileak eta Gomendio-hartzaileak 40 €-ko sari bana jasoko dute mezu elektroniko bidez, baita hura erabiltzeko jarraibideak ere (“deregaloconlafibra.com” oparien webgunean alta eman beharko dute, eta sariaren saldoa zertarako erabili nahi duten aukeratu). deregaloconlafibra.com bidez askotariko dendetan (besteak beste, Amazon, Decathlon, Carrefour, Repsol gasolindegiak, El Corte Inglés, Zara, etab.) erosketak egiteko erabili ahal izango da opari-txartela.
Sariak ez dira eskudiruarekin edo beste edozein ordainketa-modurekin trukatuko.6-Sustapnaren iraupena
2024/06/31ra arte egongo da aktibo “Euskaltel: ekarri lagun bat” sustapena. Antolatzaileak (Euskaltel), oinarri hauen bidez, hilabete lehenago jakinarazi behar du amaitzera doala.
7-Datu pertsonalak
Sustapen honen oinarriak onartuz gero, parte-hartzaileak aurretiko eta berariazko onespen informatua emango dio Euskalteli erregistro-formularioaren bidez ematen dituen Datu pertsonalak biltzeko eta gordetzeko. Parte-hartzaileak berak emanak izan behar dute datu pertsonalek, eta Euskaltelek xede hauetarako soilik tratatuko ditu:
Sustapenaren Parte-hartzaile gisa sartzeko; Parte-hartzailearekin harremanetan jartzeko, Sustapenaren Parte-hartzaile gisa sar dezan edo Sustapenarekin erlazionatutako beste edozein arrazoiren berri eman diezaion; Informazio eta jakinarazpen erabilgarria, albisteak eta Antolatzailearen produktuen eguneratzeak eskaintzeko; Antolatzailearen eskaintza eta sustapen berriak ezagutarazteko; Antolatzailearen zerbitzu eta produktuei buruzko iritzia lortzeko.
Antolatzaileak hitzematen du Parte-hartzaileen baimenik gabe ez duela salduko edo lagako ekintzaren ondorioz sortzen den datu-basea, eta hartu beharreko neurriak hartuko dituela datu horiek ez aldatzeko, ez galtzeko, ez tratatzeko edo baimenik gabe ez ikusteko. Halaber, Ekintza honetan parte hartuz gero, Parte-hartzaileak ulertzen du, datuak zuzenean ematen ez badira edo emandako datuak zehatzak ez badira, Antolatzaileak ezin izango dituela bete lehen adierazitako xedeak.
Euskaltelek ekintza kudeatu bitartean tratatuko ditu datu pertsonalak, edo Parte-hartzaileak parte hartzeari uko egin eta onespena ezeztatzen ez duen bitartean. Sustapena amaitutakoan, ezabatu egingo dira datuak, hargatik eragotzi gabe Euskaltelen zerbitzuak kontratatzeagatik edo beste sustapen-ekintza batzuen ondorioz sortu diren harremanak. Parte-hartzaileak mezu elektroniko bat bidali behar du doku@euskaltel.es helbidera onespena ezeztatu nahi badu eta datu pertsonalekin erlazionatutako eskubideak baliatu nahi baditu (datuak atzitzea, zuzentzea eta ezabatzea, haiek tratatzearen aurka egitea, tratamendua mugatzea eta datuak beste norabait eramatea).
Aldiz, ez bazaio gustatzen nola tratatzen dituen Euskaltelek haren datu pertsonalak, Parte-hartzaileak erreklamazio bat egin dezake Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri gure Pribatutasun-politika.8-Alderdi orokorrak
Antolatzailea ez da erantzule izango Ekintza honetan parte hartzearen harira Parte-hartzaileek edo hirugarrenek jasaten dituzten kalte edo galerei dagokienez, eta uko egingo dio Parte-hartzaileekiko, laguntzaileekiko edo ondorengoekiko kontratuzko edo kontratuz kanpoko erantzukizun orori. Parte-hartzaileek baldintzarik gabe onartuko dute alderdi hori. Antolatzaileak beretzat gordeko du oinarri hauetan jasotako zehaztapenak eta baldintzak errespetatzen ez dituzten Parte-hartzaileak ezabatzeko eskubidea.
9-Jurisdikzioa eta eskumena
Eztabaidarik bada, Espainian indarrean diren legeak aplikatuko dira. Alderdiek, borondatez, erabiltzailearen helbideari dagozkion epaitegi eta auzitegiei men egingo diete, gatazkak ebazteko, eta beste edozein eskumeni uko egingo diote. Erreferentzia gisa, gaztelaniazkoa erabiliko da. 2023ko maiatzaren 16an.