Infinity pakete bat eta Funtsezko DAZN edo Guztia DAZN zerbitzua kontratatzen duen bezero berriak kuotaren % 100eko deskontua izango du lehenengo 3 fakturetan (aktibazio-hilabeteari dagokion fakturan eta hurrengo bietan). Laugarren fakturatik aurrera, Funtsezko DAZNekin edo Guztia DAZNekin gelditzea erabakitzen baduzu, 18,99 €/hil eta 29,99 €/hil gehiago izango da prezioa, hurrenez hurren. DAZNen 3 hilabete irauteko konpromisoa izango du sustapenak. Penalizazioa aurrez baja emateagatik: 60 € (proportzioa kalkulatzen da). Bezeroak iraupen-konpromisorik gabe eskatzen badu DAZN zerbitzua, kuota 29,99 €/hil izango da Funtsezko DAZN kontratatzen badu eta 39,99 €/hil Guztia DAZN kontratatzen badu.
DAZNen baldintza orokorrak.
DAZNen ikus-entzunezko edukietara sartzeko harpidetza pertsonalizatuaren zerbitzua DAZN Spain SLk ematen du. Enpresa hori DAZN taldekoa da, eta Espainian erregistratua dago, helbide honetan: Avenida del General Perón, 40, Bloque D, 2.ª planta, 28020, Madrid, Espainia.
Euskaltel eta DAZNen arteko merkataritza-hitzarmena amaitzen edo aldatzen bada eta, horren ondorioz, Euskaltel(e)k ezin baditu hitzartutako baldintzetan eskaini DAZNen edukiak, bezeroei berariaz jakinaraziko zaie hori.
DAZN ikusi ahal izateko, gailu bateragarri bat eta Interneteko konexioa behar dira. Gainera, bezeroek Guztia DAZN edo Funtsezko DAZN paketeetan dagoen DAZN zerbitzua aktibatu beharko dute, https://www.euskaltel.com/eu/dazn orriko prozesuari lotuta.
Guztia DAZN eta Funtsezko DAZN zerbitzuak Euskaltel(e)k fakturatuko dizkio BEZEROAri, telekomunikazio-zerbitzuen fakturan.
Edukiak eskuratzeko, bere plana aktibatu beharko du bezeroak DAZNekin. Bezeroak bere DAZN plana aktibatzen ez badu, Guztia DAZN eta Funtsezko DAZN zerbitzuen lehen hileko kuota osoa bakarrik kobratuko da, eta 31 egunera bertan behera utziko da zerbitzuan egindako harpidetza, kargu gehigarriak saihesteko.
Bezero bakoitzak Guztia DAZN edo Funtsezko DAZN pakete bakarra izan dezake aktibo gehienez.
Guztia DAZN eta Funtsezko DAZN zerbitzua hainbanatuta kobratuko da, fakturazio-hilabetean bezeroa zerbitzuaz baliatu den egun-kopuruaren arabera.
Bezeroek hilean behin bakarrik aktiba edo ezaba dezakete Guztia DAZN edo Funtsezko DAZN zerbitzua.