30 GB-ko mugikor-tarifa

SMS bat bidaliko dizugu % 80 kontsumitutakoan, eta beste bat mega guztiak kontsumitu dituzunean. Hilabete batean zure tarifako mega guztiak kontsumitzen badituzu, Mega Gehiago zerbitzua erabil dezakezu; haren bidez, abiadura maximoan nabigatzen jarraitu ahal izango duzu 1 Gigako bonuekin, 5 euro gehiago ordainduta (gehienez ere 3 bonu). Zerbitzua desaktibatu ere egin dezakezu, eta, orduan, abiadura128 kb/s-era edo gutxiagora murrizten da, kostu gehigarririk gabe.

Mugikorra bakarrik 30 GB-rekin eta dei mugagabeekin

Zatoz Euskaltelera, eta hartu 30 giga datu eta dei mugagabeak eskaintzen dituen mugikor-tarifa hau. Prezioa da onena: hilean 16 € baino ez.
Bistan dagoena, ez dago besterik: azken prezioa da, BEZa barne eta bidalketa doan, mugikor-tarifa onena izan dezazun prezio onenean.

30 giga mugikorrean

Gero eta gehiago konektatzen gara Internetera mugikorretik. Ez da albisteak begiratzea eta posta kontsultatzea bakarrik; Whastappa, Facebook, Twitter, Instagram, TikTok eta bestelakoak ere begiratzen ditugu. Argazkiak eta bideoak ikusten ari zarela daturik gabe gera ez zaitezen, 30 GB eskaintzen dituen tarifa hau dugu. Beste batzuek 20 GB edo 25 GB ematen dituzte. Euskaltel pauso bat aurrerago doa mugikor-tarifan, kezkarik gabe nabiga dezazun eta gogoko aplikazioetan nahi adina sar zaitezen.

Dei mugagabeak

Gure mugikor-tarifaren beste abantailetako bat da ez diezula uko egin beharko dei mugagabeei Internet mugikorreko datu asko izateko. Gure tarifan biak dituzu: giga asko eta dei mugagabeak edozein operadoretara eta Espainiako edozein telefono finko eta mugikorretara. Eta nahi adina zenbakitara deitu dezakezu, mugarik gabe.
Gogoan izan dei horietan ez direla sartzen tarifa berezi edo gehigarriko 901, 902 telefono-zenbakiak eta nazioarteko deiak.

Konpromisorik gabea

Tarifa hau kontratatzeko beste arrazoiren bat ezagutu nahi duzu? Ez du irauteko konpromisorik. Inolako konpromisorik gabe proba dezakezu. Gure zerbitzuan eta gure tarifetan sinesten dugu, baina uste dugu egokiena dela loturarik ez jartzea, eta zuk zeuk erabakitzea bila zabiltzana garen edo ez.

Konbinatu tarifa mugikorrak zure gustura

Nahi baduzu, linea gehigarri gehiago har ditzakezu, eta zure gustura konbinatu. Hau da, 30 GB-ko mugikor-tarifa bat eta 10 GB-ko bi mugikor-tarifa har ditzakezu. Zuk agintzen duzu, eta nahi duzuna hauta dezakezu.

SIM txartelaren bidalketa doan

Mugikor-tarifa honek ez du aparteko kosturik. SIM txartela zure helbidera bidaliko dizugu, bidalketa-gasturik gabe. Gainera, ez da beharrezkoa Euskaltelen zuntzeko bezeroa izatea, estaldura mugikorra baitugu Espainiako lurraldearen % 99an.

Roaminga Europan eta AEBn

Europako Esparru Ekonomikoko edozein herrialdetara edo AEBra bidaiatzen baduzu, roaminga izango duzu, kosturik gabe. Portugalera, Italiara, Frantziara eta beste herrialde batzuetara bidaiatu dezakezu, deitzeko eta nabigatzeko gehiago ordaindu gabe. Gainera, roamingean ere, hemen izaten duzun giga-kopuru bera izango duzu: 30 GB.

Zer gertatzen da nire tarifako 30 gigak gainditzen baditut?

Hilabete batean zure tarifako 30 gigak gainditzen badituzu, bi gauza gerta daitezke. Besterik adierazi ezean, 1 GB-ko bonu bat aktibatuko da 5 €-ren truke (gehienez ere hilabetean 3 bonu), abiadurarik handienean nabigatzen jarrai dezazun. Baina ez baduzu gehiago ordaindu nahi eta polikiago nabigatu nahiago baduzu, adierazi, eta hala geratuko da.
Hilabetero gainditzen badituzu 30 gigak, gogoan izan 50GB-ko eta dei mugagabeko tarifa bat dugula 20 €/hil ordainduta.

Mugikorra bakarrik 30 GB-rekin eta dei mugagabeekin

Mugikor merkeak eta smartphone libreak

Ohiko galderak

Hauei buruzko zalantzak ditut:
Dena ikusi