Mugikor-tarifa giga mugagabeekin

SMS bat bidaliko dizugu % 80 kontsumitutakoan, eta beste bat mega guztiak kontsumitu dituzunean. Hilabete batean zure tarifako mega guztiak kontsumitzen badituzu, Mega Gehiago zerbitzua erabil dezakezu; haren bidez, abiadura maximoan nabigatzen jarraitu ahal izango duzu 1 Gigako bonuekin, 5 euro gehiago ordainduta (gehienez ere 3 bonu). Zerbitzua desaktibatu ere egin dezakezu, eta, orduan, abiadura128 kb/s-era edo gutxiagora murrizten da, kostu gehigarririk gabe.

Mugikorra bakarrik datu eta dei mugagabeekin

Mugikor-tarifa onena kontratatu nahi duzunean, hiru gauza hartzen dituzu kontuan: zein zerbitzu eskaintzen dizkizuten, zer kalitatekoak eta zer preziotan. Euskaltelek puntu horiei guztiei erantzuten dien mugikor-tarifa bat eskaintzen dizu. Giga-kopuru mugagabea duten kontuak, abiadura jaitsi gabe aspertu arte nabiga dezazun. Eta nahi adina dei finkoetara eta estatuko mugikorretara. Eta, gainera, lehen hiru hilabeteetan erdi-prezioan emango dizugu. Eta linea gehigarriak % 50ean izango dituzu.

Giga-kopuru mugagabea zure mugikorrean

Gero eta gehiago erabiltzen dugu mugikorra, eta gero eta datu gehiago xahutzen ditugu. Milaka aplikazio, bideo, argazki eta edukitarako sarbidea ematen digun ordenagailu txiki bat da gure smartphonea. Horregatik, erabiltzaile askok nahiago dute datu mugagabeko tarifa bat izan. Gigak eta gigak abiadura maximoan, egunero zenbat gastatzen duzun eta zure datu-planetik pasatu ote zaren kezkatu gabe, eta abiadura murriztuan nabigatu beharrik gabe. Euskaltelen giga mugagabeen tarifarekin, den-dena daukazu.

Tarifa mugikorrik merkeena, giga mugagabeekin

Giga mugagabeak dituen mugikor-tarifari ongietorria emateko, sustapen ikusgarri bat jarri dugu martxan: 16 €/hil lehen hiru hilabeteetan. Prezio ezin hobea zure bizitza abiadura biziko gigaz betetzeko. Ez dago datu mugagabeak dituen tarifa merkeagorik.

GB mugagabeak eta iraupen-konpromisorik gabe

Irauteko konpromisorik badu tarifa honek? Ez. Gogoan izan lehen hiru hilabeteetan tarifa erdi-prezioan utziko dizugula eta ez dizugula kobratuko SIMa bidaltzeagatik. Gainera, ez dizugu inolako iraupen-konpromisorik eskatuko. Tarifa perfektua da.

Eta linea gehigarriak erdi-prezioan

Zure etxean giga mugagabeko tarifa mugikorra behar duzuen pertsona bat baino gehiago bazaudete, erdi-prezioan emango dizkizugu Euskaltelen linea gehigarriak. Ez da aldi baterako sustapena, azken prezioa baizik. Datu mugagabeak dituzten bigarren, hirugarren eta laugarren mugikor-lineek % 50eko deskontua dute.

Eta nahi adina dei

Datu mugagabeak eskaintzen dizkizugunez, dei mugagabeak ere eskaintzea da logikoena. Egun batean dei asko egin dituzula-eta tarifatik pasatuko zaren beldurrik ez izateko. Hilero, finkoetara eta estatuko mugikorretara nahi adina dei egiteko aukera duzu. Hala, badakizu zenbat ordainduko duzun. Gauza bakarra eduki behar duzu kontuan: zenbaki batzuetarako deiek aparteko kostu bat dute, tarifa berezikoak edo gehigarrikoak direlako. Adibidez, 902, 805, 806 edo 907 zenbakiak. Baina gainerakoak tarifaren barruan sartzen dira.

Roaminga Europan eta AEBn

Roaminga —hau da, beste herrialde batzuetan deitu eta nabigatu ahal izatea— funtsezkoa da erabiltzaile askorentzat. Gure tarifarekin, nahi adina deitu eta nabigatu dezakezu Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan eta AEBn, gehiago ordaindu beharrik gabe. Frantziara, Alemaniara, Belgikara edo Portugalera egindako bidaietan, etxetik atera ez bazina bezala deitu eta nabigatu ahal izango duzu, ez baituzu gehiago ordainduko. Beste herrialde batzuetako roamingeko datuek eta deiek kostua dute (Andorra, Suitza, Japonia, Txina…).

SIM txartela doan bidaliko dizugu

Seguru asko, kontratatzean SIM txartela bidaltzeak kosturik baduen jakin nahiko duzu. Bada, ez du. Gastu hori geure gain hartzen dugu, Euskaltelera aldatzean aurreztu dezazun. Gogoratu doan bidaliko dizugula SIMa zuk nahi duzun helbidera.

Mugikorra bakarrik datu eta dei mugagabeekin

Mugikor merkeak eta smartphone libreak

Ohiko galderak

Hauei buruzko zalantzak ditut:
Dena ikusi