Euskaltel, digitalizazio-eragilea, dagoeneko euskal enpresen bonu digitala kudeatzen ari da, eta "Kit digital" programari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko aholkularitza eskaintzen die
Aste honetan, "Next Generation" funtsen bidez enpresei laguntzeko "Kit Digital" programari buruzko Euskaltelen onlineko bigarren hitzaldiak izango ditugu.
- "Kit Digital" programak 3.000 milioi euroko aurrekontua du "Next Generation EU" Europako funtsetako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan, pandemiaren ostean enpresa txiki eta ertainen susperraldi sozial eta ekonomikoa bultzatzeko.
- Euskaltel operadoreak "Kit Digital"ari buruz egingo duen bigarren web-mintegi hirukoitz honetan, euskaldunek eta beren bazkide teknologiko batzuek sektoreko arduradun eta profesionalei azalduko diete nola lagundu diezaieketen negozio bakoitzaren enpresa-egoerara egokitutako irtenbide digitalak lortzen.
- Hiru eguneko jardunaldian, ETE-ek Europako laguntzei etekinik handiena ateratzeko eta edozein merkatutan edozein mailatan lehiatzeko eman beharreko oinarrizko pausoak ere ezagutuko dituzte parte-hartzaileek.
- Euskaltel digitalizazio eragilea da kategoria guztietan, eta dagoeneko Euskadiko enpresa askoren bonu digitalaren eskaera kudeatzen ari da, batere kosturik gabe.
Bilbo, 2022ko apirilaren 4a. Euskaltelek, bazkide teknologiko batzuekin batera, "Kit Digital"ari buruzko web-mintegiaren bigarren edizio hirukoitza egingo du bihar hasi eta osteguna bitartean, hau da, apirilaren 5etik 7ra. Lehen edizioa otsailean egin zen, eta parte-hartzea esperotakoa baino askoz handiagoa izan zen, 300 lagunek eman baitzuten izena. Une honetan, gure asmoa da parte-hartzaileei azaltzea nola kudeatzen duen Euskaltelek doan enpresa askoren bonua (borondatezko ordezkaria) eta nola lagundu diezaiekeen soluzio digitalik egokiena aurkitzen, kontuan hartuta enpresa bakoitzaren profila eta negozio bakoitzaren egoera.
Telekomunikazio-operadoreak lanean jarraitzen du, EAEko ETE-ek etekinik handiena atera diezaieten "Next Generation" funtsetako laguntzei Gobernuaren "Kit Digital" programaren bidez.
Eta, kontakizun horretan, Euskaltel dagoeneko digitalizazio-eragilea da, hala hautatu baitzuten ofizialki kategoria guztietan joan den hilabetean, Euskadin enpresen digitalizazio-prozesuan aholkulari eta kudeatzaile gisa jardun dezan. Euskadiko operadoreak alor hauetan jardun dezake eragile gisa: webguneak eta merkataritza elektronikoa, web-orriak, sareen kudeaketa, bezeroen inteligentzia eta analisiak, bezeroen eta prozesuen kudeaketa, faktura elektronikoak, bulego birtuala, zibersegurtasuna eta komunikazio seguruak.
Horretaz guztiaz hitz egingo da "Kit Digital" programari buruzko web-mintegiaren bigarren edizioak, zeina, berriro ere, bereziki 10 eta 49 profesional bitarteko ETE-ei zuzenduko baitzaie.
ETE-entzako soluzio digitalak, xehetasunez
"Soluzio digitalak: eta orain, zer?" Izenburu hori izango du onlineko hitzaldien hiru eguneko jardunaldiak, eta Euskaltelen bazkide teknologikoek ere aktiboki parte hartuko dute. Adituek soluzio digital eskuragarrienak azalduko dizkiete parte-hartzaileei; hala, bonuaren laguntzak eskatu eta eskuratu ondoren, zertan inbertitu erabaki ahal izango dute, eta etekinik handiena atera.
Ordubeteko saio dinamikoak izango dira, eta birtualki eskainiko dira, goizeko 9:30ean, egun hauetan: bihar, apirilaren 5ean, asteartez; apirilaren 6an, asteazkenez; eta apirilaren 7an, ostegunez.
Hau da web-mintegi hirukoitzaren programa:
Apirilak 5, asteartea. 09:30 h - Nola hazarazi enpresa Interneten, gero eta negozio digitalagoetara bideratuz.
- Zure webgunea sortzea.
- Onlineko denda bat sortzea.
- Bezeroekin harremanetan jardutea sare sozialetan.
Apirilak 6, asteazkena. 09:30 h - Enpresa kudeatu eta automatizatzeko soluzio digitalak:
- Datuak identifikatu, bildu eta aztertzea, errendimendurik handiena ateratzeko.
- Bezeroen kudekaeta (CRM): kudeaketa integralerako eta bezeroekiko harremanetarako tresna.
- Finantza-informazio guztia kudeatzeko eta automatizatzeko prozesuak eta tresnak.
- Faktura elektronikoa | denbora aurrezteko eta bezeroekiko prozesu administratiboak azkartzeko soluzioa.
Apirilak 7, osteguna 09:30 h - Nola izan bulego birtual bat eta telelana komunikazioen segurtasuna bermatuz?
- Bulego digitalerako zerbitzuak eta tresnak.
- Zibersegurtasuna enpresako ekosisteman.
- Komunikazio seguruak gailu guztietan.
Digitalizazio-bonuak eta milioi bat enpresa
"Kit Digital" programa Espainiako Ekonomia eta Eraldaketa Digitalaren Ministerioak onetsitako ekimen bat da. 3.000 milioi euroko aurrekontu totala du programak, Next Generation EU funtsetatik eratorria. Edozein sektoretako eta edozein negozio-eremutako milioi bat enpresa txiki, mikroenpresa eta langile autonomo digitalizatzeko laguntzak emango dira.
Bonuak gehienez ere 12.000 €-koak izan daitezke 10-49 enplegatuko enpresetarako, 6.000 €-koak 3-9 enplegatuko enpresetarako, eta 2.000 €-koak langile 1 edo 2 dituzten enpresetarako.
Euskaltel, digitalizazio-eragilea
Euskaltelek berariazko segimendu eta aholkularitza proposatzen dio eskatzaile bakoitzari, negozioa digitalizatzera zuzendutako zerbitzu-aukera zabal bat jartzen du haien esku, eta prest dago laguntzak (bonuak) eskatzeko izapideak egiteko eta gero zerbitzuak ezartzeko. Euskaltelek aholkua eta laguntza emango die enpresa txiki eta ertainei, soluzio arin eta errazak emateko. Horretarako, eta soluzio espezifikoak lortzeko, aliantza estrategikoak egingo ditu, baita tokiko eta estatuko ETE-ekin ere. Era berean, Acelera Pyme webgune ofizialean eskura daitekeen heldutasun digitalaren testa egiteko laguntza behar duten negozioei ere lagunduko die.
"Digitalizazio-eragile" gisa, Euskaltelek soluzio horiek ezarri eta laguntzak dirauen 12 hilabeteetan zerbitzua emango die bonu digitala konpainiarekin kudeatzen duten ETE-ei, Euskalteleko bezero diren edo ez kontuan izan gabe, eta zerbitzu hori denbora gehiagoan emango da, enpresak hala erabakitzen badu.
Euskaltel - Komunikazioa
komunikazioa@euskaltel.com