Elgoibarko 3.000 etxebizitza eta enpresa azken belaunaldiko zuntz optikoko sarera konektatu ditu Euskaltelek
- Zuntza MAX izeneko FTTH sareari esker, herri horretako etxeek eta enpresek XGS-GPON teknologian oinarritutako azken belaunaldiko sare baterako sarbidea izango dute. Sare horrek abantaila hauek ditu, besteak beste: 10 Gb/s-ko nabigazio-abiadura simetrikoak onartzen ditu, gaur egungo teknologiak baino 4 aldiz deskarga-ahalmen handiagoa eta 8 aldiz igotzeko ahalmen handiagoa ditu, eta estaldura handiagoa eskaintzen du etxean, WiFi 6 teknologiari esker.
- Sare berriak aukera emango du aldi berean prestakuntza jasotzeko, telelana egiteko, jokoetan aritzeko, streamingeko edukiak ikusteko edo bideo-deiak egiteko.
- Euskaltel Elgoibarko bezeroekin harremanetan jarriko da, eta azalduko die zer urrats egin behar dituzten beren ekipamenduak belaunaldi berriko beste batzuekin aldatzeko. Ekipamendu berriak aurreratuagoak izango dira, Wifi 6 eta Android duen deskodetzailea izango dituzte, eta aldaketa doan izango da bezeroentzat.
- Hedapen hori Euskaltelen 350 milioiko inbertsio-plan baten parte da, eta helburua da Euskadiri zuntz-sare onena eta azkarrena eta 5G teknologia eskura jartzea.
- Euskadiko 1,2 milioi etxe eta negoziok eskura ditzakete dagoeneko Euskaltelen zerbitzuak FTTH sarearen bidez.
Euskaltel - Komunikazioa
komunikazioa@euskaltel.com