Santiago Niño-Becerra ekonomialaria eta Roberto Romero metabertsoko espezialista, Euskaltelen Jardunaldi Teknologikoetan
- Ramón Llul Unibertsitateko katedradun emeritu Santiago Niño-Becerrak munduko ekonomiari, berrikuntzari, jasangarritasunari eta erresilientziari buruzko bere ikuspegia eskainiko du, besteak beste.
- Roberto Romero metabertsoan adituak, berriz, telekomunikazioen unibertsoa goitik behera aldatzen ari den fenomeno birtual hori zer den eta zer aukera dituen azalduko du.
- Jardunaldietan, bi adituak mahai profesional batean elkartuko dira, munduko ordenaren aldaketei buruz eztabaidatzeko eta horiei aurre egiteko enpresak zenbateraino prestatuta dauden aztertzeko.
- Ekitaldi jasangarria izango da. Euskaltelek, ingurumen-arloari dagokionez sektorean erreferente izanik, jardunaldietan saihestu ezin diren karbono-emisioak konpentsatuko ditu, Lurgaia Fundazioaren bidez Urdaibaiko eskualdean zuhaitz autoktonoak landatuz.
- Eneko Atxaren Azurmendi guneko Eneko jatetxean izango da ekitaldia (Larrabetzu), bihar, ekainak 7, eta profesionalek eta enpresetako arduradunek hartuko dute parte.
Astelehena, 2022ko ekainaren 6a.- Euskaltelen Jardunaldi Teknologikoen beste edizio bat egingo da bihar, asteartea, ekainak 7, Eneko Atxaren Azurmendi guneko Eneko jatetxean, Larrabetzun. Euskal enpresentzat erreferentzia den ekitaldi honetan, enpresetako profesionalak eta goi-mailako arduradunak elkartuko dira, ekonomiarekin eta teknologiarekin zerikusi zuzena duten zenbait sektoretako adituak entzuteko.
?Gaur erabakiko duzu zer etorkizun nahi duzun. Egin bat efektu digitalarekin? izenburupean, azken boladan bizi izan diren aldaketa ekonomiko eta sozial handien ondoren, ahalik eta ikuspegi espezializatuena eta irekiena eskainiko da, hemendik aurrera munduaren bilakaera baldintzatuko duten gako batzuk argitzeko.
Niño-Becerra: Zer-nolako etorkizuna izango dugu?
Hasteko, Ramón Llul Unibertsitateko katedradun emeritu Santiago Niño-Becerrak ?Balizko agertokia? hitzaldia emango du, eta mundu mailako bi urteko osasun- eta ekonomia-krisiaren ondoren bizi dugun egoera sozioekonomikoaren irudi zehatza eskainiko du.
Niño-Becerrak munduaren historia betiko markatu duten gertaera horietatik eratorritako produkzio- eta negozio-eredu berriari buruz hitz egingo du, eta pertsonak eta enpresak berrasmatzeko proposamenak egingo ditu, egokitzeko eta teknologiak ezinbesteko zeregina izango duen agertoki horren erronkak gainditzeko.
Hizlariak, azken batean, munduko ekonomiari buruzko ikuspegia eskainiko du, eta gai hauek jorratuko ditu, besteak beste: berrikuntza, fabrikazio aurreratua, logistika adimenduna, eraginkortasun energetikoa, jasangarritasuna eta erresilientzia.
Metabertsoa, iraultza teknologiko berria?
Horri buruz mintzatuko da Roberto Romero Euskaltel Jardunaldi Teknologikoetan. Teknologian aditua da, eta metabertsoaren fenomenoan espezializatua dago. Hain zuzen, fenomeno hori mugarria izango da telekomunikazioen esparruan.
Gaur egun, errealitate birtual eta areagotuko murgiltze-inguruneetan eduki interaktiboa sortzen dihardu Romerok, eta etorkizuneko unibertso horri buruz hitz egingo du, zeinean bezeroekin elkarreraginean jardun ahal izango baita, eta produktu errealen eta birtualen salmenta sustatu.
?Bidaia sinestezina: ziberespaziotik metabertsora? hitzaldiarekin, metabertsoarekin lotutako galdera batzuei erantzungo die: Benetan metabertsoan dago etorkizuna? Nola bideratu daiteke negoziora? Azken finean, zer den eta zer aukera eskaintzen dituen azalduko du.
Esperientzia eraldatzailea eta mahai profesionala
Aurtengo Jardunaldi Teknologikoen programa osatzeko, Laboral Kutxa Taldeko Berrikuntzako eta Open Business-eko zuzendari Pablo Campo jaunak ?Begirada bat berrikuntzari eta digitalizazioari? hitzaldia emango du, eta, azkenik, mahai-inguru bat egingo da; Niño-Becerrak eta Roberto Romerok ere parte hartuko dute mahai horretan.
?Iristear diren aldaketak: zure enpresa prest dago?? izango da azken ekitaldi horren izenburua, eta Deia egunkariko zuzendari Iñaki González arituko da moderatzaile-lanetan. Telekomunikazioetako beste bi adituk ere parte hartuko dute: batetik, Nerea Aranguren BAICko lehendakariorde eta Danobat Group-eko berrikuntza-zuzendariak eta, bestetik, Isidro Fernández de la Calle Euskaltel Taldeko enpresa-zuzendariak.
Besteak beste, munduko ordenaren aldaketei buruz arituko dira adituak, eta saiatuko dira aztertzen enpresak zenbateraino dauden prestatuta horiei aurre egiteko. Halaber, egoera berri horretan zein estrategia erabil daitezkeen kontatuko dute, eta egoera berriak dakartzan arazoak arintzeko Europako funts eta laguntzek zer eragin duten ere aztertuko dute.
Hori guztia, teknologia egiturazko aldaketa horien erreferentetzat eta soluzio sozioekonomikoak sendotzeko funtsezko elementutzat hartuta. Bizi garen mundua, efektu digitalak baldintzatua, duela pare bat urtekoaren oso bestelakoa da, eta orain bizi garen mundu honetan erabakiko dugu zein izango den gure etorkizuna, jada hemen dugun etorkizuna.
Ekitaldi jasangarria: zuhaitzak landatuko dira karbono-emisioak murrizteko
Sektoreko erreferentziazko enpresa bihurtu da Euskaltel ingurumen-kudeaketako politikei dagokienez. Orain dela gutxi, ingurumen-kudeaketagatik aintzatetsi dute, zero karbono-emisio netoko helburua lortu baitu, bai eta ISO 50001 Energia Kudeaketaren ziurtagiria eskuratu ere. Karbonoaren aurkako borrokan parte hartzen ari den telekomunikazio-sektoreko lehen enpresa da, eta karbono-emisio gehien murriztu dutela frogatu duten Europako enpresa aitzindarien TOP 20 zerrendan sartu dute.
Ildo horri jarraituz, ingurumenean sor dezaketen eragina murrizteko diseinatu dira jardunaldiok, eta, horretarako, hainbat neurri jarriko dira martxan ingurunean eragina izan dezaketen antolaketa-alderdiekin lotuta. Adibidez, ahalik eta hondakin gutxien sortuko da ?ez da paperik eta plastikorik erabiliko?, elektrizitate gutxiago kontsumituko da, eta ibilgailuen erabilera mugatuko da pertsonak eta materialak garraiatzeko.
Ingurumen-arloko estrategia arduratsu horrekin bat etorriz, jardunaldiek eragingo dituzten emisioen konpentsazioko ziurtagiria eskuratu du Euskaltelek, eta hitzeman du ekitaldian ezinbestean sortuko diren gas-emisioak konpentsatuko dituela, Lurgaia Fundazioaren bidez Urdaibain bertako zuhaitzak landatzea ordainduta.
Euskaltel - Komunikazioa
komunikazioa@euskaltel.com