Teknologian aitzindari diren konpainiek IKTetako joera nagusiak erakutsiko dituzte, Euskaltelen eskutik

Bilbon, 2023ko otsailaren 9an.- Otsailaren 13tik (astelehena) 17ra (ostirala), formatu digitalean, interaktiboan eta espresean, teknologian aitzindari diren munduko zenbait konpainiatako adituek beren ikuspegi estrategikoa eskainiko dute IKTetako joera nagusiei eta enpresen digitalizazioak dakartzan erronkei buruz, Euskaltelek antolatutako “IKTetako joeren II. Astea”ren esparruan.

Hala, jardunaldi horiek 30 minutuko bost saiotan banatuko dira, eta munduan punta-puntakoak diren zenbait teknologia-konpainiatako aditu batek zuzenduko ditu egunero; besteak beste, FORTINET, ARUBA, MICROSOFT, RED HAT eta COMMVAULTekoak. Aditu horiek, astelehenetik ostiralera, ordena horretan, IKTetako azken joerak azalduko dituzte eta enpresen digitalizazio-prozesu nagusien ondoriozko erronketarako soluzioak aurkeztuko dituzte.

Adituek beren ikuspegi estrategikoa eskainiko dute, erabakiak hartzen laguntzeko eta IKTen sektorean aurre egin behar zaien erronka garrantzitsuenei aurrea hartzeko, dagoeneko hementxe dugun etorkizunean.

Saioak espresak, onlinekoak eta doakoak izango dira, eta aurrez izena eman behar da hemen: II. edizioa - IKTetako joeren Astea - Euskaltel EnpresakBloga.

Hala, Euskaltelek euskal enpresei beren digitalizazio-prozesuetan laguntzen jarraitzen du, haien lehiakortasuna hobetzeko munduko edozein agertokitan.

Saioak Microsoft Teams bidez :

Lehen saioa FORTINETeko kide Cristian Bermejok emango du; eta hodeiaren segurtasuna lanpostuarekin integratzea bermatzeko giltzarriak izango ditu hizpide.

Asteartean, hilak 14, ARUBAren txanda izango da. Jardunaldi horretan, Iratxe Macíasek enpresaren konektibitate-teknologiaren orainaldia eta etorkizuna aztertuko ditu, baita teknologian oinarritutako gaitasun eta prozesu berriak hartzeko behar den arintasuna ere.

Hirugarren saioa MICROSOFTek gidatuko du, Manuel Garcíaren esku- hartzearekin, eta enpresei zibermehatxuetatik babesten lagunduko dieten tresnen erabileran sakonduko du.

RED HATek, Alberto Torres aditu duela, osteguneko jardunaldia bideratuko du, aplikazioen garapenaren paradigma berria aztertzeko eta mikrozerbitzuen arkitektura nola inplementatu azaltzeko.

Azkenik, hilaren 17an (ostirala), IKTen II. Astea amaitzeko, COMMVAULTen txanda izango da, Sandra Espinozaren eskutik. Datuen kudeaketari buruz jardungo du, aktibo estrategiko giltzarria baita konpainietan une honetan.

Saio bakoitza amaitzeko, galdera-txanda bat egingo da. Parte-hartzaileek adituekin hitz egin ahal izango dute, eta hitzaldian sortutako zalantzak eta galderak azaldu.

Informazio gehiago: II. edizioa - IKTetako joeren Astea - Euskaltel EnpresakBloga

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com