Grupo MASMOVIL elige Bizkaia como sede de su nuevo centro de I+D e innovación

Derio, 2023ko ekainaren 20a.- MASMOVIL Taldeakgaur iragarri du Derio (Bizkaia) hautatu duela I+Gko zentro berria jartzeko. Zentro horretan, berrikuntza-jarduerak bultzatuko ditu azken belaunaldiko produktu eta zerbitzuak garatzeko eta merkaturatzeko; egiteko horretan, teknologia berriak erabiliko ditu, eta haien bidez Taldeko bezeroak merkatuko gogobeteenak izaten jarrai dezaten lagunduko du.

Berrikuntza-zentro horren eta I+Gren eremuko negozio-linea berrien garapenaren bitartez, MASMOVIL Taldeak Euskadirekin duen konpromisoa berretsi eta lurraldean duen presentzia sendotzen du. Hala, inguruko ekoizpen- eta enpresa- ehuna sendotu eta haren eraginkortasuna areagotzen laguntzen du.

Berrikuntzagune berria Euskaltelek Derion dituen instalazioetan egongo da, eta 2.600 metro inguruko azalera izango du taldearen jarduerarako. Garapen berriak aplikatuko ditu adimen artifizialean, zibersegurtasunean, sareetan eta konektagarritasunean, datu-analitikan eta telekomunikazioetako IoT-n, besteak beste.

Gainera, zentroak tokiko talentua erakarri eta atxikiko du, telekomunikazioen eta teknologia berrien esparruan lan egin nahi duten gazteak hartuko baititu, euskal operadoreak hezkuntzaren eta ikerketaren eremuetako Euskadiko erakundeekin dituen akordioei esker.

I+Gko zentro berriak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka, zeina erabakitasunez ari baita bultzatzen berrikuntza, hezkuntzako eta ikerketa- eta teknologia-garapeneko ekosistema, Gainera, 25 urte baino gehiago daramatza Euskaltelekin harremanetan, eta ekintzailetzako eta berrikuntzako ekosistema paregabea sortu dute esperientzia horren bidez.

Jon Ander de las Fuentes Euskalteleko zuzendari eta MASMOVIL Taldeko Euskadiko zuzendariak koordinatuko du berrikuntza-zentro berriaren proiektua. Euskadiko ekonomiari dinamismo handiagoa ekarriko dion berrikuntza-eredua bultzatzen duten enpresa gehiago ere erakarriko dituztelakoan dago, euskal partnerren eta ITren esparruko etorkizuneko startupen sare bat sortzeko.





I+Gko zentro berriaren instalazioak Bizkaiko Teknologia Parkean

Proiektu honetan sartzen diren enpresek beren tokia izango dute Zentroan. Horri esker, garapen-prozesuak arinagoak izango dira, proba-bankuak izango dituzte ingurune errealetan eta haien produktu eta zerbitzuen eta berrikuntzen garapenerako time to marketa bizkorragoa izango da.

MASMOVIL Taldeak Euskadiren alde egin duen inbertsioaz gainera, beste 350 milioi euro bideratu ditu lurraldeko telekomunikazio-azpiegiturak (zuntza eta 5G) modernizatzeko; aurrekontu horretatik, dagoeneko 150 M€ inbertitu ditu Euskadin eta Nafarroan 2021eko udatik.

Une honetan, MASMOVIL Taldeak presentzia handia du Euskadin. Hala, 1,3 milioi linea baino gehiago ditu: 900.000 mugikorrekoak eta 400.000 baino gehiago banda zabal finkokoak. Gainera, Euskaltelek 5G zerbitzuak eskaintzen dizkie EAEko biztanleen % 85i, eta EAEko etxeen % 97 zuntz optikoko sare modernoenera konektatuta dauzka. Horri guztiari esker, lider teknologikoa da herrialdean. Datu horiek agerian uzten dute operadoreak emaitza onak dituela eta negozioa hazten eta sendotzen ari dela.

Harro gaude Derioko I+Gko zentro berri honekin oraingoan ere Euskadin Talde osorako berrikuntza bultzatzeaz. Euskaltelen indargune handietako bat izan da Euskadiko bezeroen beharretara egokitzen jakitea eta gure inguruko enpresen aliatu bihurtzea, joera disruptibo guztiei lehiakortasunez aurre egiten lagundu baitiegu. Gaur eman dugun pauso honek Euskadirekin dugun konpromisoa indartzen du, eta bizi dugun iraultza teknologikoan lurralde berritzaile eta aitzindari gisa sendotzen gaitu”.

Berrikuntzako eta talentua erakartzeko gune berria

Euskaltelek Bizkaian sortuko duen I+Gko zentro berriarekin, Euskadiko profesionalek lan-aukera berriak izango dituzte teknologiaren alorrean, tokiko erakundeekin egingo diren lankidetzei esker.

Datozen hiru urteetan berrikuntzagune berriko giza taldea osatuko duten profesional gehienak —pixkanaka sartuko dira— Taldeak euskal unibertsitateekin dituen hitzarmenetatik etorriko dira. Hain zuzen, Deustuko Unibertsitatearekin, EHUrekin eta Mondragon Unibertsitatearekin akordioak ditu Euskaltelek katedren, ikasgela teknologikoen, masterren edo graduondoko ikastaro batzuen bidez.

Euskaltelek 115 ingeniaritik gora dauzka orain gure lurraldean, eta zenbateko horri beste 40 profesional inguru gehituko zaizkio progresiboki datozen urteetan, lankidetza horien emaitza gisa.

Euskaltelek zentroan landuko dituen ikerketa-arloak

Adimen artifiziala telekomunikazioen munduan inplementatzera eta abangoardia teknologikoaren beste alderdi batzuetara (besteak beste, Gauzen Internet IoT—, sareak eta konektagarritasuna, datu-analitika eta zibersegurtasuna) bideratutako ekimenak bultzatuko ditu zentro berriak. Espainian, AA, IoT eta 5G arloetan aurreikusitako jarduerak BPG osoaren % 1,62 hartuko du 2023an, eta 5Ga izango da hurrengo hamarkadan hazkunde handiena izango duen negozio-arloa.

Halaber, MASMOVIL Taldeak/Euskaltelek bere sistemetan inplementatutako software-tresna propioak garatzen jarraituko du. Izan ere, kudeaketa-eredu berritzaile, bereizgarri eta oso arrakastatsuak lortu dituzte.





I+Gko zentro berriaren instalazioak, barrutik

Gauzen Interneti dagokionez (IoT), gailu adimendunen konektagaritasunean oinarritutako irtenbideen bilaketan eta garapenean zentratuko dira instalazio berriak. Horretarako, ikertuko da ea nola integra daitezkeen IoT sentsore, eragingailu eta gailuak hainbat sektoretan negozio-aukera berriak sortzeko. Besteak beste, sektore hauetan: etxe adimendunak, hiri adimendunak, industria, osasuna eta nekazaritza.

Sareei eta konektagarritasunari dagokienez, zentroaren ardatza izango da hurrengo belaunaldiko sare-teknologien (adibidez, egungo 5G sareak eta etorkizuneko 6G sareak) ikerketa eta garapena. Bestalde, adimen artifizialaz eta datu-analitikaz ari garela, ikertuko da nola erabil daitezkeen zerbitzu eta eragiketak hobetzeko; esate baterako, sarearen arazoak aurresateko, baliabideen kudeaketa optimizatzeko eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko.

Zibersegurtasunari dagokionez, zentroaren jarduera sare finko eta mugikorrak, azpiegiturak, sistemak eta datuak babesteko segurtasun-soluzio aurreratuen ikerketan eta garapenean ardaztuko da. Horretarako, alderdi hauek landuko dira, besteak beste: mehatxuen detekzioa denbora errealean, jokaera anomaloen azterketa, autentifikazio segurua eta identitatearen kudeaketa.

Jarduera osagarriak

Sareko konputazioari eta zerbitzu digitalei lotutako ekimenak ere egingo dira Euskaltelen instalazio berrietan. Hala, hodei-arkitektura hibridoak, hodeian informazioa biltegiratzeko eta prozesatzeko zerbitzuak eta zerbitzuen malgutasuna eta eskalagarritasuna hobetzeko software-soluzioak ikertuko dira.

Automatizazioaren eta robotikaren esparruan, barne-prozesuak automatizatzeko eta eraginkortasun operatiboa optimizatzeko robotak erabiltzea aztertuko da.

Blockchaina ere aplika daiteke telekomunikazioen eremuan. Testuinguru horretan, erabilera-kasuak aztertuko dira, hala nola identitate digitalaren kudeaketa, autentifikazio segurua, transakzioen erregistroa eta zerbitzu fidagarri eta gardenen hornikuntza.

Azkenik, errealitate birtual eta areagotuari dagokionez, ikertuko da nola erabil daitezkeen teknologia horiek trebakuntza hobetzeko, urrunetik laguntza teknikoa emateko, bezero-esperientzia hobetzeko eta zerbitzu interaktiboak eskaintzeko.

MasMovil/Euskaltel Taldeari buruz

MASMOVIL Taldea Espainian azken urteetan hazkunde handienetarikoa izan duten operadoreetako bat da. Telefonia finkoko, mugikorreko, banda zabaleko Interneteko eta TBko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta, horiez gainera, zerbitzu berri batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola energia, osasuna, alarmak eta zerbitzu finantzarioak (etxeko bezeroentzat, enpresentzat eta operadoreentzat).

Ez da azpiegitura astunen operadore tradizional bat, baina, hala ere, FTTHren estaldurarik handienerako sarbidea eskaintzen die 28 milioi etxetan baino gehiagotan eta 3G, 4G eta 5G sare mugikorretarako sarbidea Espainiako herritarren % 98,5i, azpiegitura propioa eta besterena konbinatzeko estrategia hibridoari esker.

Gainera, MASMOVILek 5G zerbitzuak merkaturatu ditu; dagoeneko eskuragarri daude Espainiako 1.700 udalerritan gutxi gorabehera.

Banda zabaleko eta zuntz optikoko operadore onenaren sariak jaso izan ditu MASMOVIL Taldeak. Gainera, Espainian zuntz-sare bizkorrena duen operadorea da, nPerf enpresaren azterketa baten arabera, eta telefonia finkoko zerbitzu onenak eskaintzen ditu operadore guztien artetik.

MASMOVIL Taldeak zero karbono-emisio garbi izatea lortu zuen 2020an 1 eta 2 irismenetan, eta 2021ean ere bai —Euskaltel Taldea ere sartzen da kalkuluan—. Europan hori lortu duen lehenengo telekomunikazio-operadorea izan da, eta emisio-hondakinen maila absolutu txikiena du kontinentean. Gainera, B Corp ziurtagiria lortu duen Europako lehengo telekomunikazio-enpresa izan da, eta ingurumenean eta gizartean eragin positiboa sortzeko konpromiso sendoa dauka.

Cinven, KKR eta Providence Equity Partners MASMOVILeko kide dira 2020ko azarotik.







Follow us:

MASMOVIL Group website: https://www.grupomasmovil.com/ Twitter: https://twitter.com/grupomasmovil

Press contact:

Fernando Castro fernando.castro@masmovil.com

Telefonoa: (+34) 656.160.378

Euskaltel Komunikazioa

comunicacion@euskaltel.com