Euskaltel lanza “HEGAN”, un servicio 5G que multiplica por 10 la velocidad de Internet en hogares remotos donde no llega la fibra

HEGAN soluzio berriari esker, abiadura handiko Internet izango dute zuntza iristen ezden eremuetako 40.000 etxek

Derion, 2023ko maiatzaren 24(e)(a)n.- Euskaltelek 150 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du azken 18 hilabeteetan eskura dituen telekomunikazio-sare onenak eskaintzeko; ez hori bakarrik, ordea: abiadura handiko Interneteko estalduran ere jauzi handi bat egin du, eta, “HEGAN” zerbitzu berria merkaturatuta, Euskal Herriko etxeen

% 98ra iritsi da.

Gaurtik aurrera, Euskaltelen zuntz optikozko sare modernoa iristen ez den etxe gutxi horietan, HEGAN jarriko du martxan konpainiak. Zerbitzu horrek, 5Gari eta WiFi 6 teknologiari esker, abiadura handia emango die 40.000 etxeri —23.000 Euskadin eta

17.000 Nafarroan—, norberak instalatzeko moduko bideratzaile bat eta Euskaltelen 5G sarea baliatuta.

Abiadura handiko Interneteko soluzio iraultzaile bat da, beren geografia konplexua dela eta zuntz optikozko sarerik ez duten eremuetarako. Hala, abiadura handiko konexioa eraman ahal izango da etxe horietara, eta hain urbanizatuta ez dauden eremuetako behar horri erantzun ahal izango zaio.

Honela azaldu du Jon Ander de las Fuentes EUSKALTELen zuzendariak: “Etengabe ari gara lanean gure bezeroen bizi-kalitatea hobetzeko, sarerik onenen bidez eta eten digitala murrizten duten eta euskaldun guztiak eremu digitalean sartzea sustatzen duten soluzio berritzaileen bidez. HEGAN martxan jarrita, konpainiak lidergo are sendoagoa izango du Euskal Herriko telekomunikazioen merkatuan, eta konpromisoa hartzen du lurralde osoan konektibitatea hobetzeko teknologiak garatzen aitzindari izaten jarraitzeko”.

Nola funtzionatzen duen HEGANek

Bi oinarri ditu HEGAN soluzio berriak: batetik, 5G teknologia, eta, harekin, prestazio handiko bideratzaile autoinstalagarri bat, 600 megarainoko abiadurak lortzeko aukera ematen duena; eta, bestetik, WiFi 6 sistema, zeinak aukera ematen baitu aldi berean gailu bat baino gehiago konektatzeko latentziarik txikienarekin (zuntz-konexio batekin izango luketenaren antzekoarekin). Teknologien konbinazio horrek konexio egonkor eta azkarra bermatzen du, eta, horri esker, erabiltzaileek aukera dute etenik gabe nabigatzeko, streamingeko edukiak ikusteko, bideokonferentziak egiteko eta abar.

HEGAN maiatzaren 22tik egongo da eskuragarri, zuntzeko bezeroek dituzten prezio eta baldintza antzekoekin (ikusi www.euskaltel.com).





FTTH sarearen eta 5Garen hedapena

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan zuntza hedatzeko eta telekomunikazioetako azpiegiturak berritu eta modernizatzeko Euskaltelen planak 350 milioi euroko inbertsioa ekarri du hiru urtean, eta horietatik 150 milioi azken 18 hilabeteetan gauzatu dira. Horretaz gain, 5G teknologia hedatu du, helburua baita Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazioen azpiegituretan eta euskal bezeroak merkatuko gogobeteenak izatea.

Hedatze-plan hori pixkanaka zabaldu da Euskadi eta Nafarroa osora, eta hurrengo hilabeteetan bezero guztiek, oraingoek eta etorkizunekoek, merkatuko zuntz- teknologiarik azkarrena izango dute.

Inbertsio handi horri esker, dagoeneko Euskadiko biztanleria osoaren % 85ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu operadorearen zerbitzuak. Prozesua amaitzen denean, Euskadiko 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.

Gainera, etxeetan ekipamendu berriak instalatzeko lanak amaitzen direnean, Euskadi Europako eskualderik aurreratuenetako bat izango da teknologiari dagokionez, eta 5G teknologia erabiltzeko eta garatzeko prestatuta egongo da. 5G teknologia zuntz optikoaren sarean oinarritzen da, abiadura handiagoa dakar —4G teknologiak baino ahalmen hamar aldiz handiagoa—, eta gai da datu-kopuru eskerga kudeatzeko eta komunikazio ultralasterrak ia latentziarik gabe ezartzeko.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com