“Deitzen ari den linearen identifikazioa mugatzea”. Ez baduzu nahi zure zenbakia agertzea deitzen diezun bezeroen terminaletan, nahikoa da "067" markatzea deitu nahi duzun telefono-zenbakiaren aurretik (ez du kosturik). Gainera, zure telefono-zenbakia behin betiko ezkutatu nahi baduzu, kosturik gabe ezkuta dezakezu, sei hilean behin, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan zerbitzu hori eskatuta (1717 edo haren ordez jartzen dena).
Bestalde, Euskaltel(e)k jakinarazten dizu deitzen ari den linearen identifikazioaren jatorria kentzen duela 112 zenbakiaren bitartez larrialdi-zerbitzuetara deitzean eta larrialdietarako zenbakien bitartez edo segurtasun publikoarekin edo defentsa nazionalarekin lotutako baimendutako bestelako zenbakien bitartez egindako deietan.
“Deitzen ari den linea helmugan identifikatzea”. Deiaren jatorriko telefono-zenbakia terminalean ikustea nahi ez baduzu, kosturik gabe eska dezakezu zerbitzu hori sei hilean behin Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan (1717) edo horren ordez jartzen denean.
“Identifikaziorik gabeko deiak iragaztea“. BEZEROAk identifikaziorik gabeko deiak iragazi nahi baditu helmugan, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko 1717 zenbakian (edo haren ordez jartzen denean) eska dezake zerbitzu hori.
“Konektatutako linearen identifikazioa”. Euskaltele(r)en ISDN zerbitzua duten Bezeroek konektatutako linea identifikatzeko erraztasuna dute, lehenespenez. Edozein operadoretako ISDN linea batetik datorren deia jasotzen duen BEZEROAk nahi ez badu dei-egileak konektatutako linea bistaratzea, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko 1717 telefonoan (edo haren ordez jartzen denean) eska dezake.
“Deiak automatikoki desbideratzea”. BEZEROAk ez badu nahi inork deiak automatikoki bere terminalera desbideratzea, *02# markatu behar du zerbitzua aktibatzeko eta #02# desaktibatzeko (ez du kosturik BEZEROArentzat).
BEZEROAk eskatzen badu bere datuak ez sartzeko kontsulta telefonikoko zerbitzuetan eta gidetan (paperezkoetan eta elektronikoetan), kontuan izan behar du “Deitzen ari den linea helmugan identifikatzea” zerbitzuaren bidez deia jaso duenak bere telefono-zenbakia identifika dezakeela. Halaber, kontuan izan behar du deia jaso duenak bere telefono-zenbakia identifika dezakeela “Konektatutako linea identifikatzea” zerbitzuaren bidez.