Jakinarazten dizugu ezen, datuen babeserako araudiarekin bat etorriz, eskubide hauek dituzula:
- Datuetara irispidea izateko eskubidea: Zer-nolako datuak tratatzen ditugun eta egiten ari garen datu-tratamenduak zer ezaugarri dituen jakin dezakezu.
- Datuak zuzentzeko eskubidea: Zure datuak aldatzeko eskatu ahal izatea, okerrak edo egiazkoak ez direlako.
- Eramangarritasun-eskubidea: Tratatzen ari garen datuen kopia bat eskuratu dezakezu, formatu elkarreragingarri batean.
- Legean jasotako kasuetan, tratamendua mugatzeko eskubidea.
- Datuak ezerezteko eskubidea: Datuak ezerezteko eskatzea, tratamendua jada beharrezkoa ez denean.
- Aurka egiteko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari uzteko eskatzea, arestian aipatutako moduan.
- Emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea: hori edozein unetan egin dezakezu, bezeroarentzako arretara deituz edo eremu pribatuaren bidez.
Eskubide bakoitzari buruzko informazio zehatza gure webgunean duzu, baita eskubide horiek erabiltzeko laguntza ere. Eskubide horiek postaz gauzatu ditzakezu, Teknologia Parkea, 809 eraikina 48160 Derio (Bizkaia) helbidera edo doku@euskaltel.com helbidera idatzita; zer eskubide gauzatu nahi duzun adierazi beharko duzu, eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Halaber, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazio bat ere jar diezaiokezula, hemen: www.aepd.es.
Zure datuen tratamenduari buruz zalantzarik izanez gero, datuak babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatziz: dpd@euskaltel.com.