EuskaltelEuskaltel

HONOR 90 5G eta haren irudi-motor ikaragarria

Mugikorrarekin argazkiak egin nahi badituzu, egunez nahiz gauez, eta xehetasun handiek eta txikiek ihes egiterik nahi ez baduzu, HONOR 90 5G behar duzu.

Haren HONOR irudi-motorrari esker, erretratu multifokal ikusgarriak egin ditzakezu, RAW domeinua erabilita.

Kamera-sistema ikaragarria du: Harribitxietan harribitxiena 200 Mp-eko kamera nagusi ultrargia da. Eta hari gehitu behar zaizkio 50 Mp-eko aurreko kamera bat, 4Kn HD kalitatea duena, bi batean kamera makro ultraangeluhandi bat eta 2 Mp-eko sakonera-kamera bat.

Irudiak edo bideoak gorde nahi badituzu, 12 + 512 GB dituzu horretarako.

Arriskurik gabeko pantaila

Irudi horiek ezin ederrago ikusteko, 6,7 hazbeteko pantaila aerodinamikoa du, eta 3840 Hz-eko PWM argiztapena arintzeko teknologia.

Urre-koloreko DXOMARK pantailak ikusmena bost aldiz babesten du, distira kontrolatzen du, eta kliskatzea murrizten du, arriskurik gabe gozatzeko.

Harribitxi-diseinua

Diseinuari dagokionez, HONOR 90 5G-K sinpletasuna eta luxua konbinatzen ditu.

Arina da, eta xehetasun guztiak zaintzen ditu, harribitxiek bezala.

Gainera, diseinu kurbatuari esker, ezin hobeto egokitzen da eskura, ikusmena eragotzi gabe.

Potentzia handia

Estetika eta erosotasuna zaintzeak ez dakar potentzia-galerarik.

Snapdragon 7 Gen 1 prozesadorea du, edizio azeleratukoa.

5.000 mAh-ko dentsitate handiko bateriari esker, 20 ordu ere egin ahal izango dituzu bideoak erreproduzitzen.

Tenperatura egokian beti

Beste berrikuntza nabarmen bat: hozteko eroapen-sistema bat du, eta, hari esker, fresko egoten da beti, errendimendu onena emateko.

Adimen artifizialeko aplikazio gehiago ere baditu, ordea.

Soinu-kontrolaz arduratzen den algoritmo bat du, dena ezin hobeto entzun dadin.

El poder de MagicOS 7.1

Amaitzeko, MagicOS 7.1 aipatu nahi dugu, HONORen ekosistema bat, Android 13 oinarri duena. Hari esker, jakinarazpenak edo gomendioak jaso ahal izango dituzu, eta zure gailu batzuetatik besteetara informazioa bidali.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.