EuskaltelEuskaltel

Samsung Galaxy A14, lente hirukoitzeko kamera batekin

Prest al zaude paisaiak, eszenak edo aurpegiak beste era batera erretratatzeko moduak deskubritzeko, Samsung Galaxy A14ren lente hirukoitzeko kamerari esker?

Izan ere, telefono horri ez zaio ezertxo ere falta zure unerik preziatuenak zuk nahi bezala jasota gelditzeko. Gogoan izan: 2 Mp-eko kamera ultra angeluhandia, 50 Mp-eko lente hirukoitzeko kamera nagusia, 2 Mp-eko kamera makroa, eta selfietarako kamera bat, 13 Mp-ekoa...

Biltegiratzea eta RAMa

Zure sormen-gaitasuna probatu ondoren, ondo gorde nahiko dituzu ateratako argazkirik onenak, jakina. 6 GB dituzu horretarako, eta 64 GB-raino edo 128 GB-raino zabaltzeko aukera, MicroSD bidez.

Badakigu gauza askotarako erabiltzen duzula mugikorra, eta horietako batzuk batera erabiltzen dituzula, gainera; hortaz, RAM Plus-i esker, beti izango duzu aukera memoria handitzeko eta, beraz, biltegiratzeko leku gehiago izateko.

Aparteko iraupena duen bateria

Samsung Galaxy A14ren beste abantailetako bat 5.000 mAh-ko bateria da, bi egun oso ere iraun dezakeena. Bateriaz ahazteko eta benetan garrantzitsu zaizunari heltzeko.

Ahalmena eta azkartasuna

Octa-core prozesadore ahaltsua du, 5G konektagarritasunarekin indartua. Formula guztiz arrakastatsua erabiltzailearen esperientzia hobetzeko, eta errendimendua, abiadura, eta arintasuna bideoak partekatzeko, online jokatzeko edo fitxategiak deskargatzeko.

Kolorearen aldeko apustua

Eta nolakoa da Samsung Galaxy A14ren diseinua? Dotorea, minimalista eta oharkabean joaten ez diren kolore-ukitu originalekin, gainera.

Koloreez ari garenez, aho bete hortz geldituko zara 6,6 hazbeteko Full HD Infinity-V pantailan agertuko zaizkizun koloreak ikusten dituzunean. Bisualizazio errealista, argitsua, distortsiorik eta distira deserosorik gabea, xehetasun guztiekin eta bereizmen handiarekin, FHD+ teknologiari esker.

Eta, hori guztia gutxi balitz bezala, baditu orobat kalitate- eta abangoardia-zantzu erakargarri batzuk: esate baterako, hatz-markaren sentsorea albo batean eta ONE IU, zuk nahi bezala konfiguratzeko telefonoaren xehetasunak eta jakinarazpenak.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.