EuskaltelEuskaltel

Samsung Galaxy S23: iraupen luzeko bateria eta munduko prozesadorerik azkarrena

Inoiz ez duzu kezkatu beharko bateriarik gabe geratzearekin, nahiz eta jokoetan aritu, milaka argazki gorde edo egunean hainbat aldiz zuzenekoak egin.

Samsung Galaxy S23k munduko Snapdragon prozesadorerik azkarrena du: Snapdragon 8 Gen 2 Mobile Platform for Galaxy, eta kargatze-denborak eta energiaren erabilera optimizatzen ditu.

Gainera, txip iraultzaile bat du, eta, hari esker, joko- eta streaming-saio onenak egin ditzakezu, bateriaren autonomia handiagoarekin.

Telesailak egun osoz, 22 orduko erreprodukzioarekin

Telesailzaleek ez dute kapitulu bakar bat ere huts egingo Galaxy S23-rekin. Iraupen luzeko bateria du, eta oso azkar kargatzen da. Zehazki, 3.900 mAh-ko bateria du, eta, horri esker, 22 erreprodukzio-ordu izango dituzu. Kapitulurik ez duzu utzi beharko biharko.

Akabo distirak

Jokatu edo eman zuzenean edonon, kanpoaldeetara egokitzen diren ikuspen-aukerei esker; kolore eta distira ezin hobeak eskaintzen dituzte, edozein argirekin. Adaptive 120Hz teknologiak mugimendua leuntzen du; Eye Comfort Shield-ek, berriz, begiak nekatzea eragozten du, baita ilunpean erabiltzen ari zarenean ere.

Egokitze-pantaila

Galaxy S23k 120 Hz-eko egokitze-pantaila du, abiadura biziko jokoekin gozatzeko modukoa. Bere aurrekariak baino nit-erpin handiagoak ditu, eta, horri esker, ikuspen hobea eskaintzen du kanpoaldean.

Horretarako, hauek ditu: 6,1 hazbeteko pantaila, 2.340 x 1.080 (FHD+ laua), 1.750 nit-eko distira-erpina, 1.200 nit-eko HDRa, 1.200 nit-eko HBMa eta 48~120 Hz-eko eguneratze-maiztasun moldagarria, 48~120 Hz-ekoa.

Gorde une guztiak

Samgung Galaxy S23-ren beste abantaila bat lau kamerak dira. Bereizmen handiko sentsore bat eta pixel adimendunak dituzte, argia xurgatzen dutenak, argazki garbi-garbiak egin ahal izateko eguneko edo gaueko edozein ordutan.

Zure selfieak eta bideoak distiratsuagoak eta garbiagoak izango dira. ExpertRAWrekin, zenbait esposizioko argazkiak egin ahal izango dituzu 50 Mp-etan, tarte dinamikoa duten bereizmen handiko argazkietarako.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.