Euskaltelen bezeroek 5G teknologia balia dezakete jada, edozein dela ere kontratatua duten tarifa

Euskaltelek zabaldu du dagoeneko 5G teknologia Euskadiko hiru hiriburuetan eta beste 37 udalerritan, eta, hala, Euskadiko biztanleen % 73ra iritsi da.

2022ko uztailaren 5a.Euskaltelek ?Euskadiko operadore liderra telekomunikazio-zerbitzuen eskaintzan? bezero guztien eskura jarri du 5G teknologia mugikor berria. Edozein dela ere kontratatua duten tarifa, Euskaltelen bezeroek teknologia hori erabil dezakete beren mugikor-zerbitzuarekin, 5G-arekin bateragarria den terminal bat baldin badute.

5G sareari esker, Euskaltelek teknologiarik berrienarekin eskaintzen dizkie telekomunikazio mugikorren zerbitzuak bere bezeroei, haien esperientziarik onena ziurtatzeko.

Une honetan, Euskadiko 40 udalerri dira jada, hiru hiriburuak barne, Euskalteli esker 5G teknologia dutenak (EAEko biztanleen % 73). 5G estalduraren abiadura 4G-arena baino hamar aldiz handiagoa da, minimora murrizten du latentzia (sarearen erantzun-denbora), eta datu-kopuru eskerga abiadura handian kudeatzeko aukera ematen du.

Euskaltelek espero du 2023an Euskadin gaur egun dagoen 4G-ko estaldura bera lortzea 5G-an, erkidegoa prest egon dadin mailarik gorenean lehiatzeko edozein merkatutan eta erkidegoko etxe eta enpresek lurraldeko telekomunikazio-zerbitzurik aurreratuenak izan ditzaten.

Hauek dira 5G teknologiak Euskaltelen bezeroei ekarriko dizkien onurarik nabarmenenak:

Gainera, Espainiako lurraldearen % 57k euskal operadorearen 5G estaldura du, eta, horri esker, Euskaltelen bezero diren bidaiari askok teknologia hori izango dute eskura Euskaditik kanpo, Estatuko lekurik gehienetan.

350 milioi euroko inbertsioa Euskadin

Hori guztia azken hilabeteetan euskal operadorearen azpiegituran egindako lanen ondorio eta erabiltzaile partikularrak estaldura nabarmen hobetua duen sare berri batera migratzearen ondorio da. Izan ere, Euskaltelen bezero guztiek dute telefonia mugikorrean estatu mailako estaldura indartsu eta sendotu bat ahots- eta datu-zerbitzuetarako, eskura izanik MASMOVIL Taldearen azpiegitura osoa, zeinak lehentasuna eman baitie Euskadin egindako inbertsioei, eta beste operadore batzuekin sareak partekatzeko akordioez ere baliatzeko modua izanik.

5G teknologia zuntz optikoaren sarean oinarritzen da, eta abiadura handiagoa dakar, 4G teknologiak baino ahalmen hamar aldiz handiagoa, eta gai da datu-kopuru eskerga kudeatzeko eta komunikazio ultralasterrak ia latentziarik gabe ezartzeko.

Migrazio honek konexio ezin hobea bermatzen du, eta bezeroei aukera ematen die kalitate goreneko telefonia mugikorreko zerbitzu bat izateko modu errazean; izan ere, gune bakoitzean antenak automatikoki hautatzen dituen soluzio bat eskaintzen die, eta, hala, Euskalteleko bezeroen % 50ek nabarmen hobetu du estaldura azken urtean Euskadiko udalerri askotan.

Euskaltelen partikularrentzako mugikor-zerbitzu berrituaren hobekuntza horien artean, garrantzitsuenetako bat 5G abangoardiako teknologiarako sarbidea da, eta, horrekin eta beste aurrerapen batzuekin batera, Euskadi Europako eskualde lehiakorrenetako bat bihurtzen ari da maila teknologikoan.

Euskaltel 350 milioi euro inbertitzen ari da hiru urte hauetan 5G teknologia Euskadin zabaltzean eta bere sarea zuntz optikoz modernizatzean, Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzeko telekomunikazioen azpiegituretan eta euskal bezeroak merkatuko gogobeteenak izan daitezen.

5G, oraina eta etorkizuna

5G-aren abantaila guztiez gozatzeko, teknologia horrekin bateragarria den terminal bat behar da. Eta, telekomunikazioen bilakaera guztietan gertatzen den bezala, gero eta terminal gehiagok dute teknologia hori; esan daiteke telekomunikazioen oraina eta etorkizuna dela. Euskaltelen, une honetan, eskaintza interesgarriak daude (are 2=1 eskaintzak ere dendetan), bezeroei 5G-ari lotutako onura guztiak lehenbailehen eskura jartzeko.

Bosgarren belaunaldiko sare mugikorraren ezarpena dagoeneko aldatzen ari da komunikatzeko modua; izan ere, datu-kopuru eskerga kudeatzea ahalbidetzen du, eta aukera ematen du, besteak beste, eguneroko objektuak, hozkailutik hasi eta automobiletaraino, denbora errealean konektatzeko ?gurekin eta beren artean?.

Sare hori hedatzeak benetako iraultza teknologiko bat dakar, eta, 100eko 100era iristen denean ?ez bakarrik partikularren artean, baita enpresetan eta gainerako zerbitzuetan ere?, aukera emango du, adibidez, ebakuntza kirurgikoetan telelaguntza baliatzeko, ibilgailu autonomoen flota berriak zabaltzeko edo landa-eremuetako sentsoreen bidez nekazaritza-lanak koordinatzeko.

Euskaltelen 5G-a duten udalerriak Euskadin

EAEko hiru hiriburuak: Bilbo, Gasteiz eta Donostia.

Bizkaian: Barakaldo, Getxo, Santurtzi, Portugalete, Basauri, Leioa, Durango, Galdakao, Sestao, Erandio, Zornotza, Gernika-Lumo, Ermua, Sopela, Trapagaran, Etxebarri, Ortuella, Derio, Berango, Sondika, Alonsotegi, Zamudio, Lezama, Loiu, Zierbena, Bedia.

Gipuzkoan: Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Tolosa, Hernani, Hondarribia, Pasaia, Ordizia, Oiartzun, Urnieta.

¿

Euskaltel - Komunikazioa
komunikazioa@euskaltel.com