320.000 euskal herritarrek baino gehiagok babestu ahal izango duten beren etxea Euskaltelen alarma berriarekin
Telekomunikazio-sektoreko ohiko zerbitzuetatik kanpoko lehen negozioa jarri du martxan Euskaltelek¿
- Mugarria da Euskaltelen 25 urteko historian: ohiko telekomunikazio-zerbitzuetatik kanpo merkaturatu duen funtsezko lehen zerbitzua. Laster beste zerbitzu batzuk ematea aurreikusten du, hala nola energia % 100 berdea, eta telemedikuntza- eta finantza-zerbitzuak.
- Euskaltel Alarmak zerbitzuak alarma integraleko sistema moderno bat eskainiko die Euskadiko etxeei eta negozioei: alarmak hartzeko zentral bati konektatuta egongo da une oro, eta berehala emango dio abisu Ertzaintzari bidegabe sartzeko saioren bat, inhibizio-saiakeraren bat edo sabotajeren bat detektatuz gero.
- Segurtasun-zerbitzu berri honek aukera ematen die erabiltzaileei zaintza-kameren irudiak denbora errealean ikusteko eta une oro jakiteko zer gertatzen ari den beren etxeetan, smartphone bidez.
- Zerbitzuaren kalitate gorena bermatzeko, El Corte Inglésen SICOR alarma-zerbitzu entzutetsuarekin hitzarmena egin du Euskaltelek. Hura arduratuko da segurtasun-eragiketa guztiez, eta alarmak hartzeko zentralarekin ?Europako segurtasun-zentro modernoenetako batekin? konektatuta egongo da asteko zazpi egunetan, 24 orduz.
- Euskaltelen alarma antzeko beste sistema batzuk baino % 25 merkeagoa da, eta baditu beste abantaila batzuk ere, hala nola fidagarriagoa eta erabiltzen errazagoa izatea.
- Alarma instalatzea eta mantentze-lanak egitea doakoa da. Gainera, zerbitzu berria kontratatzen duten bezeroek 10 euroko deskontua izango dute telekomunikazio-fakturan bost hilabetez.
- Alarmak, kamerak eta grabazio-gailuak jartzeko ohitura handitu den honetan aurkeztu du Euskaltelek alarma-zerbitzua erkidegoan.
- Konpainiak beste urrats bat egin du bere eskaintza dibertsifikatzeko, ohiko telekomunikazio-produktu eta -zerbitzuetatik aparte.
2022ko uztailak 11. Euskaltelek, Euskadiko telekomunikazio-zerbitzuen operadore liderrak, beste zerbitzu bat eskainiko die aurrerantzean bere bezeroei: Euskaltel Alarmak. Hemendik aurrera, 320.000 euskal herritarrek baino gehiagok beren etxeak eta negozioak babestu ahal izango dituzte Ertzaintzari abisu ematen dion alarma-zerbitzu berri honekin. Segurtasun integraleko sistema moderno hau une oro konektatuta egongo da alarmak hartzeko zentral batera, eta berehala emango dio abisu Ertzaintzari bidegabe sartzeko saioren bat, inhibizio-saiakeraren bat edo sabotajeren bat detektatuz gero. Gainera, erabiltzaileek une oro jakin ahal izango dute zer gertatzen ari den beren etxean, zaintza-kamerak denbora errealean ikusteko eta gailu guztien egoera ikuskatzeko aukera izango baitute smartphoneetarako aplikazio baten bidez.
Mugarri bat da Euskaltelen 25 urteko historian; izan ere, alarma-zerbitzu berri hau da euskal operadoreak TBko, banda zabaleko, finkoko eta mugikorreko ohiko telekomunikazio-zerbitzuetatik kanpo merkaturatutako balio erantsiko lehen zerbitzua, produktuak eta zerbitzuak dibertsifikatzeko Euskaltelen estrategia berriaren barruan. Honen ondotik, zerbitzu bereizgarri gehiago eskainiko ditu Euskaltelek, hala nola energia % 100 berdea, eta telemedikuntza- eta finantza-zerbitzuak, betiere kalitate goreneko zerbitzuak bezeroentzako baldintza argi eta esklusiboetan eta prezio lehiakor eta finkoetan eskaintzea oinarri hartuta.
Zerbitzu berri hau gaur goizean aurkeztu dute Koldo Unanue, Euskalteleko Marketin zuzendariak eta Jorge Leñero, MASMOVIL Taldeko Head of Home Security and IoT delakoak.
Bide berri horri heltzeko, alarmen merkatua aukeratu du enpresak; izan ere, hainbat urtez eragile handien mende egon ondoren, aukera handia dago alarma bat duten Euskaltelen bezeroen esperientzia hobetzeko edo kostuagatik edo konfiantzarik ez izateagatik instalatu ez duten erabiltzaileei aukera hori emateko. Gainera, Taldeko beste marka batzuek (MASMOVIL eta Yoigo, esaterako) alarma-zerbitzuetan izan duten esperientzia arrakastatsua ere bidelagun izango du Euskaltelek. Hain zuzen, marka horietako bezeroen asebetetze-mailak erreferentzia dira sektorean zerbitzu-mota horietarako: NPS indizea 70 puntutik gorakoa da, eta salmenta-hazkundea, hilabetez hilabete, % 20tik gorakoa.
Zerbitzu berria El Corte Inglésen SICOR alarma-zerbitzuaren eskutik eskainiko du Euskaltelek. Hura arduratuko da segurtasun-sistemak instalatzeaz eta mantentze-lanak egiteaz, bai eta alertak monitorizatzeaz eta Ertzaintzarekiko konexioaz ere.
Antzeko beste sistema batzuk baino % 25 merkeagoa
Euskaltelen alarma-zerbitzu berria errazagoa eta interaktiboagoa da, eta antzeko beste sistema batzuk baino % 25 merkeagoa. Izan ere, hiru kit espezifiko konfiguratu ditu etxe-motaren arabera ?pisuak, atikoak/etxabeak eta familia bakarreko etxeak?, hilean 29,9 eurotik aurrera, betiko.
Gainera, segurtasun eta fidagarritasun handiagoa eskainiko du, etengabe konektatua egongo baita alarmak hartzeko zentralarekin ?Europako modernoenetakoa? eta euskal konpainia abalatzen duen telekomunikazio-sare indartsuarekin. Ohiko etxebizitzetan, oporretako etxebizitzetan eta bigarren etxebizitzetan gero eta alarma, kamera eta grabazio-gailu gehiago instalatzen dira Euskadin, eta erabiltzaileek fidagarritasun handiagoa izango dute, modu zuzenagoan eta hurbilago jardun baitezakete sistemarekin.
Hala, alarmak telefono mugikorraren bidez pertsonalizatu ahal izango dituzte, eta handik kontrolatuko dute etxearen edo negozioaren segurtasuna, barruan nahiz kanpoan egon. Besteak beste, hau egin ahal izango dute: alarma aktibatu eta desaktibatu, gailu guztien egoera egiaztatu, alarmak jotzen duen bakoitzean jakinarazpenak edo bideo-grabazioak jaso, eta aktibatzea ahaztuz gero automatikoki aktibatzeko aukera aktibatu.
Euskaltel Alarmak zerbitzuak instalatutako edozein sentsoreren irudiak eta bideoak denbora errealean eskatzeko aukera ere emango du, etxebizitzaren egoera une oro egiaztatzeko, baita audio-sare integratu baten bidez harekin komunikatzeko aukera ere. Aplikazioak larrialdietarako botoi bat ere badu, Alarmak Hartzeko Zentralari berehala abisua bidaltzeko.
Gainera, alarma Euskaltelen telekomunikazio-zerbitzuekin konektatzean, ekipoak aparteko segurtasun-neurri bat du manipulazio-saiakeren aurrean. Bezeroei ekipoa beren segurtasun-behar errealetara soilik egokitzeko konfiguratzen laguntzen die Euskaltelek. Gainera, beste sentsore batzuk ere ezar ditzake, hala nola uholdeena eta kearena, bai eta beste zerbitzu batzuk ere, hala nola izuaren botoia, beharren arabera.
Sistema azkarragoa eta fidagarriagoa
Euskaltel Alarmak zerbitzuko ekipoak Ajax Systemsek fabrikatzen ditu, eta sektoreko punta-puntako teknologia dute. Ajaxek Segurtasun Sistema Onenaren saria irabazi du IFSECen. Nazioartean segurtasuna lortzeko teknologian aitzindari diren enpresetako bat da Ajax. Ekipamenduak etxebizitzan edo negozioan instalatu ondoren, inhibizio-saiakerak eta beste manipulazio batzuk detektatzen dituzte, eta alarmak hartzeko zentralera konektatzen dira bi komunikazio-bideren bitartez: Euskaltelen bideratzailea eta mugikor-sarea. Lotura bikoitz horren helburua segurtasuna hobetzea da, hau da, funtzionamendua sendoagoa eta fidagarriagoa izatea.
Sistemaren funtzionamendua sendoa eta sinplea da. Erabiltzaileek aplikazioa edo teklatua erabiliz aktibatzen eta desaktibatzen dute sistema, kode bat edo giltza adimendun bat baliatuz. Sentsoreetako batek jarduera detektatzen duenean, Alarmak Hartzeko Zentralak seinalea kamerekin egiaztatzen du, eta, beharrezkoa bada, etxebizitzaren jabearekin harremanetan jartzen da. Eta, arriskua berresten bada, zentralak Ertzaintzari abisatuko dio 30 segundo baino gutxiagoan; hala, zerbitzua azkarragoa eta eraginkorragoa da.
Etxean edo negozioan gertatzen dena edozein lekutatik kontrolatzeko aplikazioa
Alarmaren kontrola errazagoa izan dadin, Euskaltel Alarmak zerbitzuak berariazko aplikazio bat sortu du. Haren bidez, bezeroak funtzionalitate batzuk izango ditu etxeko edo negozioko segurtasuna kontrolatzeko, barruan nahiz kanpoan egon:
- Alarmaren kontrola: aplikazioaren bidez, alarma aktibatu eta desaktibatu ahal izango da, etxebizitza edo negozioa ikuskatu, gailuen egoera egiaztatu, gailuen izena aldatu erraz identifikatzeko, fakturak deskargatu, jakinarazpenak edo bideo-grabazioak jaso alarmak jotzen badu... Gainera, geofencinga aktibatzeko aukera ematen du aplikazioak, alarma automatikoki aktiba dadin bezeroa etxetik urruntzen bada eta aktibatzea ahaztu bazaio.
- Kameren irudietarako sarbidea: bezeroak edozein sentsorek jasotzen duen irudia eska dezake, etxebizitzaren egoera egiaztatzeko. Gainera, IP kamera badu, zuzeneko bideoa ikusi eta bere etxebizitzarekin komunikatu ahal izango da audio-komunikazio integratuaren bidez.
- ZureOndoan zerbitzua, 4 erabiltzailerentzako kuotan doan sartua: aplikazioak aukera ematen du segimendu bat aktibatzeko, bezeroak eta haren familiak etxetik kanpo egiten duten mugimendua monitorizatzeko hark zehazten duen denboran, eta, gorabeheraren bat izanez gero, alarmak hartzeko zentralari jakinaraziko dio.
- Larrialdietarako botoia: aplikazioak aukera ematen du larrialdi-gertaera bat zuzenean aktibatzeko, alarma-zentrala egoeraz arduratu dadin.
Euskaltel Alarmak zerbitzuaren kontratazioa eskuragarri dago operadorearen ahots-linea, banda zabal edo linea mugikor guztietarako, partikularrak nahiz negozioak izan, eta hiru modu daude kontratatzeko: aurrez aurre, Euskaltelen saltoki-sarearen bidez; telefonoz, 800007110 zenbakian; edo euskaltelalarmak.com webgunean.
Une horretatik aurrera, bezeroak kontratu bat jasoko du, telefono mugikorraren bidez digitalki sinatzeko modukoa, eta hurrengo 24 orduetan harremanetan jarriko gara berarekin hari ondo datorkionean alarma instalatzeko. Instalazioa teknikari ziurtatu batek egingo du, eta, egiten den bitartean, kontratatutako kita segurtasun-espezialistaren jarraibideen arabera doitu ahal izango du bezeroak. Espezialistak konfiguratuta eta alarmak hartzeko zentralera konektatuta utziko du alarma une horretan bertan.
SICOR Seguridad El Corte Inglés
SICOR Seguridad El Corte Inglés enpresak ospe handia du segurtasunaren arloan, eta 2.700 profesional eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du sektore horretan. El Corte Inglésen segurtasun fisiko eta elektronikoko jarduerak biltzen ditu, eta poliziari lotutako alarma-zerbitzua merkaturatu zuen iaz.
Europako Alarmak Hartzeko Zentralik (AHZ) modernoenetako bat du, eta, kualifikazio handiko pertsona-talde bat jartzen dute bezeroaren eskura eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan, urteko 365 egunetan. AHZa segurtasun handiko eraikin batean dago, eta El Corte Inglésen bermea du.
¿Euskaltel - Komunikazioa
komunikazioa@euskaltel.com