Akziodunen Batzar Nagusiaren Araudia

Dokumentua

Akziodunen Batzar Nagusia

2021eko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra

Euskaltel SAko Administrazio Kontseiluak Akziodunen Ohiko Batzar Orokorrerako deia egitea erabaki du. Euskaltelen egoitza sozialean egingo da Batzarra (Teknologia Parkeko 809 eraikina, Derio, Bizkaia). Lehen hitzordua 2021eko ekainaren 2an da, 11:00etan, eta, behar adinako quorumik ez bada, hurrengo egunean egingo da, 2021eko ekainaren 3an, toki eta ordu berean. Bi deialdi aurreikusi badira ere, lehen deialdian behar den quoruma biltzea espero da; beraz, Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra 2021eko ekainaren 2an egitea aurreikusten da.

Kontuan hartuta Akziodunen Ohiko Batzar Orokorrerako deia egin den egunean indarrean dagoela pertsonen osasunerako arrisku-egoera, SARS-CoV-2 koronabirusa (COVID-19 izenez ezagutzen den gaixotasunaren transmisorea) hedatzearen ondorioz sortua, Sozietatearen Administrazio Kontseiluak erabaki du Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra ateak itxita egitea, baliabide telematikoen bidez soilik.

Bideoa

Emaitzak: Quoruma, botazioak eta hitzarmenak

Documento

Akziodunak batzarra baino lehen eskuragarri duen dokumentazioa

Deialdiaren iragarpena.

Akzioen eta botoa emateko eskubideen kopuru osoa, deialdiaren datan.

Erabaki-proposamenak.

2020ko finantza-txostena.

Kontseilarientzako 2019-2021eko ordainsari-politika.

Ordainsari Batzordearen txostena, kontseilarientzako ordainsari-politika eguneratzeari buruzkoa.

Administrazio Kontseiluaren Araudia aldatzeko txostena.

Administrazio Kontseiluaren Araudia, indarrean dagoena.

Administrazio Kontseiluaren Araudi aldatua.

Gobernu Korporatiboari buruzko 2020ko txostena.

Ordainsariei buruzko 2020ko txostena.

Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen txostena, urteko jarduerei buruzkoa.

Informe Anual Actividades CNR.

Izendapen Batzordearen txostena, urteko jarduerei buruzkoa.

Ordainsari Batzordearen txostena, urteko jarduerei buruzkoa.

Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen txostena, kontu-ikuskatzailearen independentziari buruzkoa.

Eragiketa lotetsiei buruzko txostena.

Akziodunen foroaren araudia.

Informazio-eskubideaz baliatzea.

Batzarraren jarraipenari buruzko informazioa.

Telematikoki botoa emateko eta eskuordetzeko jarraibideak, eta laguntza telematikoa.

Batzarrera sartzeko, eskuordetzeko eta bozkatzeko txartela.

Akziodunen Foro Elektronikoa.

Elektronikoki eskuordetzea eta botoa ematea, eta laguntza telematikoa.

Batzarrean telematikoki parte hartzea

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe bere sozietate publikoaren bidez, ziurtagiri bat igorri du, zeinak egiaztatzen baitu Sozietateko Akziodunen Batzar Orokorrak bete dituela Euskadiko ekitaldien ingurumen-jasangarritasuneko Erronka Garbia zigiluko irizpideak.

2020ko Akziodunen Ohiz Kanpoko Batzar Orokorra

Euskaltel, SAko Administrazio Kontseiluak Akziodunen Ohiz Kanpoko Batzar Orokorra deitzea erabaki du. Euskaltelen egoitza sozialean egingo da Batzarra -Teknologia Parkeko 809 eraikina, Derio, Bizkaia). Lehen hitzordua 2020ko irailaren 29an da, 11:00etan, eta behar adinako quorumik ez bada, hurrengo egunean egingo da, 2020ko irailaren 30ean, toki eta ordu berean.

Kontuan hartuta Akziodunen Ohiz Kanpoko Batzar Orokorra deitzen den egunean indarrean dagoela pertsonen osasunerako arrisku-egoera, SARS-CoV-2 koronabirusa (COVID-19 izenez ezagutzen den gaixotasunaren transmisorea) hedatzearen ondorioz sortua, Sozietatearen Administrazio Kontseiluak erabaki du Akziodunen Ohiz Kanpoko Batzar Orokorra ateak itxita egitea, baliabide telematikoen bidez soilik.

Bideoa

Emaitzak: Quoruma, botazioak eta hitzarmenak

Dokumentua

Akziodunak batzarra baino lehen eskuragarri duen dokumentazioa

Deialdi-iragarpena.

Akzioen eta botoa emateko eskubideen kopuru osoa, deialdiaren datan.

Erabaki-proposamenak.

Kontseilarien izendapen-proposamenari buruzko txostena.

Kontseiluaren Erregelamendua aldatzeko txostena.

Indarrean dagoen Administrazio Kontseiluaren Araudia.

Administrazio Kontseiluaren Araudi aldatua.

Akziodunen Foro Elektronikoaren araudia.

Informazio-eskubideaz baliatzea.

Botoa emateko eta urrundik botoa eskuordetzeko jarraibideak.

Batzarrera sartzeko, eskuordetzeko eta bozkatzeko txartela.

Akziodunen Batzar Orokorraren jarraipen-txostena.

Akziodunen Foro Elektronikoa.

Eskuordetzea, boto elektronikoa eta batzarrean telematikoki parte hartzea.

Batzarrean telematikoki parte hartzea

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe bere sozietate publikoaren bidez, ziurtagiri bat igorri du, zeinak egiaztatzen baitu Sozietateko Akziodunen Batzar Orokorrak bete dituela Euskadiko ekitaldien ingurumen-jasangarritasuneko Erronka Garbia zigiluko irizpideak.

2020ko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra

La Junta General Ordinaria de Accionistas de Euskaltel convocada para su celebración el próximo día 2 de junio de 2020, a las 12:00 horas , en primera convocatoria, y el día siguiente 3 de junio de 2020, en segunda convocatoria, se celebrará a puerta cerrada facilitando la asistencia telemática.

En el anuncio de convocatoria, publicado en la página web corporativa el 23 de abril de 2020 y en el diario "El País" de 27 de abril de 2020, el Consejo de Administración el Consejo de Administración ante las posibles restricciones a los desplazamientos originadas por el brote de la enfermedad del coronavirus (Covid-19) reguladas en el Real Decreto 463/2020, de 14 de marzo, por el que se declara el estado de alarma para la gestión de la situación de crisis sanitaria ocasionada por el Covid-19, se reservó la facultad de celebrar la Junta General Ordinaria de Accionistas a puerta cerrada.

Dado el posible mantenimiento de las restricciones a la fecha de la convocatoria la Junta General Ordinaria de Accionistas se celebrará a puerta cerrada facilitando Euskaltel la asistencia telemática, de acuerdo con la información publicada en el complemento de anuncio de convocatoria y en la web corporativa.

Emaitzak: Quoruma, botazioak eta hitzarmenak

Dokumentua

Akziodunak batzarra baino lehen eskuragarri duen dokumentazioa

Anuncio complementario a la convocatoria

Deialdi-iragarpena

Akzioen eta botoa emateko eskubideen kopuru osoa, deialdiaren datan

Erabaki-proposamenak

2019ko finantza-txostena

Indarrean dauden estatutu sozialak

Estatutu sozial aldatuak

Indarrean den Akziodunen Batzar Nagusiaren Araudia

Akziodunen Batzar Nagusiaren Araudi aldatua

Estatutuetako 28., 31. eta 38. artikuluak aldatzeko txostena

Batzar Orokorraren Erregelamendua aldatzeko txostena

Estatutuetako 62. artikulua aldatzeko txostena

Estatutuetako 65 bis. artikulua aldatzeko txostena

Estatutuetako 45., 62., 63., 64., 65. eta 65.bis artikuluak aldatzeko txostena

Kontseilari ahalduna berriz hautatzeko txostena

Kanpoko kontseilariaren izendapena berresteko txostena

Kontseilariei ordaintzeko 2019-2021eko politika

Kontseilariei ordaintzeko politika eguneratzeari buruzko CNR txostena

Resumen informativo del Plan de Incentivos 2020-2022

Gobernu Korporatiboari buruzko 2019ko txostena

Ordainsariei buruzko 2019ko txostena

Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen 2019ko txostena

Izendapenen eta Ordainsarien Batzordearen 2019ko txostena

Kontu-ikuskatzailearen independentziari buruzko txostena

Eragiketa lotetsiei buruzko txostena

Akziodunen Foro Elektronikoaren araudia

Informazio-eskubideaz baliatzea

Akziodunen Batzar Orokorraren jarraipen-txostena

Batzarrera nola iritsi jakiteko informazioa

Botoa emateko eta urrundik botoa eskuordetzeko jarraibideak

Batzarrera sartzeko, eskuordetzeko eta bozkatzeko txartela

Akziodunen Foro Elektronikoa

Delegación y Voto Electrónicos y Registro para Asistencia Telemática

Asistencia Telemática

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe bere sozietate publikoaren bidez, ziurtagiri bat igorri du, zeinak egiaztatzen baitu Sozietateko Akziodunen Batzar Orokorrak bete dituela Euskadiko ekitaldien ingurumen-jasangarritasuneko Erronka Garbia zigiluko irizpideak.

2019ko Akziodunen Ezohiko Batzar Orokorra

Euskaltelen egoitza sozialean egingo 2019ko Akziodunen Ezohiko Batzar Orokorra (Teknologia Parkea, 809 eraikina, Derio, Bizkaia), 2019ko uztailaren 12:00etan da lehenbiziko hitzordua; behar adinako quorumik izan ezean, hurrengo egunerako da bigarren deialdia, 2019ko uztailaren 11rako, leku eta ordu bererako.

Emaitzak: Quoruma, botazioak eta hitzarmenak

Dokumentua

Akziodunen Ezohiko Batzar Orokorraren erabakiak

Dokumentua

Akziodunak batzarra baino lehen eskuragarri duen dokumentazioa

Deialdi-iragarpena.

Akzioen eta botoa emateko eskubideen kopuru osoa, deialdiaren datan.

Erabaki-proposamenak.

Administrazio Kontseiluaren txostena, Robert Samuelsonen izendapen-proposamenari buruzkoa.

Administrazio Kontseiluaren txostena, honi buruzkoa: kooptazio eta hautaketa bidez José Miguel García kontseilari exekutibo izendatzea onesteko proposamena.

Administrazio Kontseiluaren txostena, honi buruzkoa: kooptazio eta hautaketa bidez Eamonn O'Hare kontseilari ahaldun izendatzea onesteko proposamena.

Informazio-eskubideaz baliatzea.

Akziodunen Ez Ohiko Batzar Orokorraren jarraipen-txostena. .

Batzarrera nola iritsi jakiteko informazioa.

Botoa emateko eta urrundik botoa eskuordetzeko jarraibideak.

Batzarrera sartzeko, eskuordetzeko eta bozkatzeko txartela.

Akziodunen Foro Elektronikoaren araudia.

Akziodunen Foro Elektronikoa.

Ordezkapena eta boto elektronikoa.

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe bere sozietate publikoaren bidez, ziurtagiri bat igorri du, zeinak egiaztatzen baitu Sozietateko Akziodunen Batzar Orokorrak bete dituela Euskadiko ekitaldien ingurumen-jasangarritasuneko Erronka Garbia zigiluko irizpideak.

2019ko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra

Euskaltelen egoitza sozialean egingo 2019ko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra (Teknologia Parkea, 809 eraikina, Derio, Bizkaia), 2019ko apirilaren 1ean 12:00etan da lehenbiziko hitzordua; behar adinako quorumik izan ezean, hurrengo egunerako da bigarren deialdia, 2019ko apirilaren 2rako, leku eta ordu bererako.

Bideoa

Emaitzak: Quoruma, botazioak eta hitzarmenak

Dokumentua

Akziodunen Ohiko Batzar Orokorraren erabakiak

Dokumentua

Akziodunak batzarra baino lehen eskuragarri duen dokumentazioa

Deialdi-iragarpena.

Akzioen eta botoa emateko eskubideen kopuru osoa, deialdiaren datan.

Erabaki-proposamenak.

2018ko finantza-txostena.

Estatutos sociales vigentes

Estatutos sociales modificados

Informe Modificación artículo 4 Estatutos

Informe Modificación artículo 62 Estatutos

Informe Reelección Consjeros Independientes

Política de Remuneraciones de los Consejeros 2019-2021

Informe CNR Política de Remuneraciones de los Consejeros

Gobernu Korporatiboari buruzko 2018ko txostena.

Ordainsariei buruzko 2018ko txostena.

Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen 2018ko txostena.

Izendapenen eta Ordainsarien Batzordearen 2018ko txostena.

Estrategia Batzordearen 2018ko urteko txostena.

Kontu-ikuskatzailearen independentziari buruzko txostena.

Informe sobre operaciones vinculadas

Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko txostena.

Akziodunen Foro Elektronikoaren araudia.

Informazio-eskubideaz baliatzea.

Akziodunen Batzar Orokorraren jarraipen-txostena.

Batzarrera nola iritsi jakiteko informazioa.

Botoa emateko eta urrundik botoa eskuordetzeko jarraibideak.

Batzarrera sartzeko, eskuordetzeko eta bozkatzeko txartela.

Akziodunen Foro Elektronikoa.

Ordezkapena eta boto elektronikoa.

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe bere sozietate publikoaren bidez, ziurtagiri bat igorri du, zeinak egiaztatzen baitu Sozietateko Akziodunen Batzar Orokorrak bete dituela Euskadiko ekitaldien ingurumen-jasangarritasuneko Erronka Garbia zigiluko irizpideak.

2018ko Akziodunen Batzar Nagusia

Euskaltelen egoitza sozialean egingo 2018ko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra (Teknologia Parkea, 809 eraikina, Derio, Bizkaia), 2017ko ekainaren 1ean 12:00etan da lehenbiziko hitzordua ; behar adinako quorumik izan ezean, hurrengo egunerako da bigarren deialdia, 2018ko ekainaren 2rako, leku eta ordu bererako.

Emaitzak: Quoruma, botazioak eta hitzarmenak

Dokumentua

Akziodunen Ohiko Batzar Orokorraren erabakiak

Dokumentua

Akziodunak batzarra baino lehen eskuragarri duen dokumentazioa

Deialdi-iragarpena.

Akzioen eta botoa emateko eskubideen kopuru osoa, deialdiaren datan.

Erabaki-proposamenak.

Obligazio-jaulkipenaren txostena.

Kooptazio Kontseiluaren txostena.

Kooptaziozko Izendapen eta Ordainketen Batzordearen txostena. .

2017ko finantza-txostena.

Gobernu Korporatiboari buruzko 2017ko txostena.

Ordainsariei buruzko 2017ko txostena.

Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen 2017ko txostena.

Izendapenen eta Ordainsarien Batzordearen 2017ko txostena.

Estrategia Batzordearen 2017ko urteko txostena.

Kontu-ikuskatzailearen independentziari buruzko txostena.

2017ko eragiketa lotetsiei buruzko txostena.

Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko 2017ko txostena.

Akziodunen Foro Elektronikoaren araudia.

Informazio-eskubideaz baliatzea.

Batzarrera nola iritsi jakiteko informazioa.

Akziodunen Batzar Orokorraren jarraipen-txostena.

Botoa emateko eta urrundik botoa eskuordetzeko jarraibideak.

Batzarrera sartzeko, eskuordetzeko eta bozkatzeko txartela.

Akziodunen Foro Elektronikoa.

Ordezkapena eta boto elektronikoa.

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe bere sozietate publikoaren bidez, ziurtagiri bat igorri du, zeinak egiaztatzen baitu Sozietateko Akziodunen Batzar Orokorrak bete dituela Euskadiko ekitaldien ingurumen-jasangarritasuneko Erronka Garbia zigiluko irizpideak.

2017ko Akziodunen Batzar Nagusia

Euskaltelen egoitza sozialean egingo 2017ko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra (Teknologia Parkea, 809 eraikina, Derio, Bizkaia), 2017ko ekainaren 26an. 12:00etan da lehenbiziko hitzordua; behar adinako quorumik izan ezean, hurrengo egunerako da bigarren deialdia, 2017ko ekainaren 27rako, leku eta ordu bererako.

Emaitzak: Quoruma, botazioak eta hitzarmenak

Dokumentua

Akziodunen Ohiko Batzar Orokorraren erabakiak

Dokumentua

Akziodunak batzarra baino lehen eskuragarri duen dokumentazioa

Deialdi-iragarpena.

Akzioen eta botoa emateko eskubideen kopuru osoa, deialdiaren datan.

Erabaki-proposamenak.

Telecableren erosketari buruzko txostena.

Diruzkoa ez den kapital-gehikuntzari buruzko txostena.

Indarrean dauden estatutu sozialak.

Aldatutako estatutu sozialak.

Aldatutako estatutu sozialei buruzko txostena.

Kontseilarien izendapen-proposamenari buruzko txostena.

2016ko finantza-txostena.

Gobernu Korporatiboari buruzko 2016ko txostena.

Ordainsariei buruzko 2016ko txostena.

Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen 2016ko txostena.

Izendapenen eta Ordainsarien Batzordearen 2016ko txostena.

Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen kontu-ikuskatzailearen independentziari buruzko txostena.

Eragiketa lotetsiei buruzko txostena.

Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko 2016ko txostena.

Akziodunen Foro Elektronikoaren araudia.

Informazio-eskubideaz baliatzea.

Batzarrera nola iritsi jakiteko informazioa.

Akziodunen Batzar Orokorraren jarraipen-txostena.

Batzarrera sartzeko, eskuordetzeko eta bozkatzeko txartela.

Akziodunen Foro Elektronikoa.

Ordezkapena eta boto elektronikoa.

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe bere sozietate publikoaren bidez, ziurtagiri bat igorri du, zeinak egiaztatzen baitu Sozietateko Akziodunen Batzar Orokorrak bete dituela Euskadiko ekitaldien ingurumen-jasangarritasuneko Erronka Garbia zigiluko irizpideak.

2016ko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra

Euskaltelen egoitza sozialean egingo 2016ko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra (Teknologia Parkea, 809 eraikina, Derio, Bizkaia), 2016ko ekainaren 27an. 12:00etan da lehenbiziko hitzordua; behar adinako quorumik izan ezean, hurrengo egunerako da bigarren deialdia, 2016ko ekainaren 28rako, leku eta ordu bererako.

Emaitzak: Quoruma, botazioak eta hitzarmenak

Dokumentua

Akziodunen Ohiko Batzar Orokorraren erabakiak

Dokumentua

Akziodunak batzarra baino lehen eskuragarri duen dokumentazioa

Deialdi-iragarpena.

Akzioen eta botoa emateko eskubideen kopuru osoa, deialdiaren datan.

Erabaki-proposamenak.

2015eko ekitaldiari buruzko urteko finantza-txostena.

Indarrean diren estatutu sozialak.

Estatutuen aldaketari buruz administratzaileek prestatutako txostena.

Kontseilarien berrautaketari eta izendapenari buruz administratzaileek prestatutako txostena.

Gobernu Korporatiboari buruzko 2015eko urteko txostena.

Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen urteko txostena.

Izendapen eta Ordainketa Batzordearen urteko txostena

Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen txostena kontu-ikuskatzailearen independentziari buruz.

Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen txostena gaiarekin lotura duten eragiketei buruz.

Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko txostena.

Sozietateko Kontseilarien Ordainketei buruzko 2015eko ekitaldiko urteko txostena.

Izendapen eta Ordainketa Batzordeak 2016tik 2018ra arteko ekitaldietarako Sozietateko kontseilarien ordainketa-proposamenari buruzko txostena.

2016tik 2018ra arteko ekitaldietarako Sozietateko kontseilarien ordainketa-politikaren proposamena.

Administrazio Kontseiluaren txostena, Sozietatearen telekomunikazio-sareaz berme-eskubide erreal bat eratzeko onarpen-proposamenari buruzkoa.

Administratzaileen txostena, obligazioak edo bonu arruntak, ordaindukoak eta gisa bereko errenta finkoko bestelako balore batzuk eta lehentasunezko partaidetzak jaulkitzeko Administrazio Kontseiluari baimena emateko proposamenari buruzkoa.

Administrazio Kontseiluaren Araudia.

Administratzaileen txostena, Kontseiluaren araudia aldatzeari buruzkoa.

Akziodunen Foro Elektronikoaren araudia.

Akziodunen Foro Elektronikoa

Informazio-eskubideaz baliatzeko jarraibideak.

Batzarraren jarraipenari buruzko informazioa.

Batzarrera nola iritsi jakiteko informazioa.

Botoa emateko, botoa ordezteko eta postaz botoa emateko jarraibideak.

Ordezpena eta boto elektronikoa.

Batzarrera sartzeko, botoa ordezteko eta bozkatzeko txartela.

Administrazio Kontseilua

Administrazio Kontseiluak, Sozietatea administratu eta ordezkatzeko botere eta ahalmen handienak esleituak dituenez, onetsi egiten ditu Sozietatearen estrategia eta hura abian jartzeko behar den antolamendua. Horrez gain, gainbegiratu eta kontrolatzen du goi-zuzendaritzak finkatutako helburuak betetzen dituela eta Sozietatearen xedea eta interes soziala errespetatzen dituela.

Administrazio Kontseilu osoak eskumena izango du Sozietatearen politika eta estrategia orokorrak onesteko. Besteak beste, hauek: (i) plan estrategikoa edo negozio-plana, bai eta urteko kudeaketa-xedeak eta aurrekontua ere; (ii) inbertsio- eta finantzazio-politika; (iii) sozietate- taldearen egitura finkatzea; (iv) gobernu korporatiboaren politika; (v) erantzukizun sozial korporatiboaren politika; (vi) arriskuak kontrolatu eta kudeatzeko politika, arrisku fiskalak barne, bai eta informazioko eta kontroleko barne-sistemen aldizkako jarraipena egitea ere; (vii) dibidenduen politika, autozorroaren politika eta, bereziki, haren mugak.

Administrazio Kontseiluak lehendakariaren, kontseilari delegatuaren eta zuzendaritza-taldearen esku uzten ditu kudeaketa eta zuzendaritza arruntak, bai eta Sozietatearen politikak eta kudeaketa-gidalerroak zabaldu, koordinatu eta, oro har, ezartzeko ardura. Aldiz, Administrazio Kontseiluaren jardun nagusia izango da Sozietateak eta haren taldeak bete behar dituzten politikak, estrategiak eta gidalerroak zehaztea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

Administrazio Kontseiluko kide guztiak kanpoko kontseilariak dira, José Miguel García Fernández kontseilari delegatua izan ezik, exekutiboa baita.

KIDEAK KARGUA KATEGORIA LEHEN IZENDAPENAREN DATA
Xabier Iturbe Otaegi Presidentea ez-exekutiboa Kanpokoa 2019-10-29
José Miguel García Fernández jauna Kontseilari delegatua Exekutiboa 2019-07-10
Eamonn O'Hare jauna Batzordekidea Ahalduna 2019-07-10
Robert Samuelson jauna Batzordekidea Ahalduna 2019-07-10
Kartera 1, S.L., Alicia Vivanco González andreak ordezkatuta Batzordekidea Ahalduna 2016-06-27
Corporación Financiera Alba, S.A., Javier Fernández Alonso jaunak ordezkatuta Batzordekidea Ahalduna 2018-06-01
Belén Amatriain Corbi andrea Batzordekidea Independientea 2015-03-31
Iñaki Alzaga Etxeita jauna Batzordekidea Independientea 31-03-2015
Beatriz Mato Otero andrea Batzordekidea Independientea 2020-09-29
Ana García Fau Batzordekidea Independientea 2020-09-29
José Ortiz Martínez jauna Idazkari ez-kontseilaria   2019-11-27
Cristina Sustacha Duñabeitia andrea Idazkariorde ez-kontseilaria   2020-02-25

Administrazio Kontseiluko kideen akzio-kopurua

Hona Euskaltel SAren kapital sozialean kontseilari bakoitzak duen partaidetzari buruzko xehetasunak. Kontseilari batek ere ez du Sozietateko akzioen gaineko aukerarik.

<
KIDEAK KARGUA KATEGORIA ZUZENEKO BOTO-ESKUBIDEAK ZEHARKAKO BOTO-ESKUBIDEAK %
Xabier Iturbe Otaegi Presidente ez-exekutiboa Kanpokoa 6.000 0 0,003%
José Miguel García Fernández jauna Kontseilari delegatua Exekutiboa0 23.810 0,013%
José Ángel Corres Abasolo jauna Lehendakariordea /Consejero Coordinador Independientea 0 0 0,000%
Eamonn O'Hare jauna Batzordekidea Ahalduna 0 0 0,000%
Robert Samuelson jauna Batzordekidea Ahalduna 0 0 0,000%
Kartera 1, S.L., Alicia Vivanco González andreak ordezkatuta Batzordekidea Ahalduna 0 0 0,000%
Corporación Financiera Alba, S.A., Javier Fernández Alonso jaunak ordezkatuta Batzordekidea Ahalduna 0 19.650.990 11,000%
Belén Amatriain Corbi andrea Batzordekidea Independientea 3.000 0 0,002%
Iñaki Alzaga Etxeita jauna Batzordekidea Independientea 3.000 0 0,002%
Beatriz Mato Otero andrea Batzordekidea Independientea 0 0 0,000%
Ana García Fau andrea Batzordekidea Independientea 0 0 0,000%

Administrazio kontseiluko kideak

Euskaltel SAren Administrazio Kontseiluko lehendakari ez-exekutiboa
Kanpoko Kontseilaria

Xabier Iturbe jauna Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta New Yorkeko Unibertsitateko Stern School of Business-en egindako MBA bat du, finantzak espezialitatekoa. Lehen mailako zenbait enpresatako zuzendaritza-postuetan jarduna da, bai telekomunikazio-sektorean, bai finantza-sektorean. Duela hamar (10) urte baino gehiagotik, lehen mailako postuetan dihardu (lehendakari, lehendakariorde, kide, kontseilari...) Euskadiko zenbait erakunde eta instituziotan eta zenbait sektoretako administrazio-kontseiluetan (finantza-sektorea, sektore teknologikoa, fundazioak...). Horri guztiari esker, oso ondo ezagutzen ditu telekomunikazioen sektorea oro har ?eta Euskaltelena, bereziki? eta finantza-mundua, eta esperientzia du administrazio-kontseilu konplexuak koordina tzen eta kudeatzen. Ongi ezagutzen ditu Euskadi eta Euskadiko instituzioak. Gainera, bai Estatu Batuetan osatutako prestakuntzagatik, bai finantza-erakundeetan eta Euskaltel operadorean lortutako harreman profesionalengatik, nazioarteko ikuspegia du. Ohituta dago, halaber, berak lan egin duen eta egiten duen konpainia eta entitateen posizio estrategikoa zehaztea helburu zuten lantaldeetan parte hartzen eta lantaldeok koordinatzen.

Kontseilari delegatua
Kontseilari exekutiboa

José Miguel García 2019an izendatu zuten Euskalteleko kontseilaria. García jauna telekomunikazio eta teknologia-aholkulari gisa hasi zen lanean Lincoln Scott International-en (Australia). Azken 30 urteetan CEO gisa osatu du bere lan-ibilbidearen parte bat 16 herrialdetan, Australia, Europa, Latinoamerika eta Estatu Batuetan. 2018an, arrakastaz hartu zuen parte Amazon-ek eta Canon-ek SQRRL eta Briefcam, hurrenez hurren, eskuratzeko prozesuetan. 2016an eta 2017an, Millicon Group-en Kontseiluko kide eta lehendakariorde izan zen, eta Orange Group-eko aholkulari estrategikoa, CEO laguntzaileak zuzenean kontratatua, Fix-Mobile konbergentziaren Europako negozio-unitateen transformaziorako. Jazztel Espainiako telekomunikazio-konpainiako CEOa izan zen 2006tik 2015era. 2006an Jazztel-era jo aurretik, García jaunak nagusiki Cable & Wireless-en lan egin zuen; han, kargu hauek izan zituen: Espainiako eta Portugalgo CEOa, Europa lehendakariorde exekutiboa, CEOa Panaman, eta zuzendari nagusia Erresuma Batuan eta Irlandan. Aurretik, lehendakari exekutibo eta CEO gisa lan egin zuen, Espainian eta Portugalen, berak sortutako Case Technology konpainian; gero, berak zuzendu zuen Cable & Wireless, Plc. konpainiak Case Technology erosteko prozesua 2000. urtean. Halaber, inbertitzaile estrategiko eta munduko zenbait start-upen Kontseiluko aholkulari izan da azken 25 urteotan. Elektrizitate eta Elektronikako lizentziaduna da, eta Komunikazio Digitaletako master bat egina du Melbourneko Monash Unibertsitatean.

Euskaltel SAren Administrazio Kontseiluko kidea
Kontseilari ahalduna

Eamonn O'Harek ingeniaritza aeroespaziala ikasi zuen Queeneko Unibertsitatean, Belfasten, eta MBA egin zuen London Business Schoolen. Hogei urte baino gehiago daramatza mundu osoan gehien hazten ari diren enpresa teknologiko eta kontsumoko enpresa batzuetan lanean, kontseilari gisa edo zuzendaritzako karguetan. Gaur egun, Zegona Communications Plc-ko lehendakari eta kontseilari delegatua da. Telekomunikazioko, komunikabideetako eta teknologiako (TMT) konpainia bat da, eta Londresko Burtsan kotizatzen du.

2009tik 2013ra, Virgin Mediako finantza-zuzendaria eta Administrazio Kontseiluko kidea izan da (entretenimenduaren eta komunikazioaren arloko Britainia Handiko konpainia nagusia da Virgin Media). Halaber, kontseilari ez-exekutiboa da Dialog Semiconductor Plc enpresako administrazio-kontseiluan (kontsumoko teknologian liderra da enpresa hori, eta funtsezko osagaiak eskaintzen dizkie munduko mugikor-marka arrakastatsuenei). 2014-2015ean, enpresa horretako Auditoretza Batzordeko lehendakaria izan zen. Eta, azkenik, Tele 2ko Administrazio Kontseiluko eta Auditoretza Batzordeko kontseilari exekutiboa ere izan zen (Eskandinaviako eta Baltikoko herrialdeetako telekomunikazioen konpainia garrantzitsua da Tele 2).

Euskaltel SAren Administrazio Kontseiluko kidea
Kontseilari ahalduna

Robert W. Samuelson jauna Euskalteleko zuzendari izendatu zuten 2019ko uztailean. Samuelson jaunak industrian eta ingeniaritzaren eremua egin zituen lehen urratsak lan-munduan, British Aerospace eta Royal Ordnance enpresetan. Gero, Arthur D. Little Ltd enpresako kontseilari izan zen, eta Europako Finantza Korporatiboen taldeko zuzendari nagusi izatera heldu zen han. 2000. urtetik 2010.era bitartean, Virgin taldean aritu zen; lehenengo, Telekomunikazio eta Komunikabideen bazkide-zuzendari izan zen, eta, gero, Virgineko Telekomunikazio eta Komunikabideen nazioarteko arduradun. Horietaz gainera, Taldeko Estrategia Batzordeko kide izan zen; Virgin taldeko inbertsio berri nagusi guztiak ikuskatzeaz arduratzen da batzorde hori. Gero, 2011n, Virgin Median hasi zen, Taldeko Estrategiaren zuzendari exekutibo gisa; protagonismo nabarmena izan zuen negozioaren hazkuntza etengabean, bai eta, handik bi urtera, 2013an, negozioa Liberty Globali saltzeko prozesuan ere. 2015ean, Zegona Communications PLC sortu zuen, Eamonn O?Hare jaunarekin batera, eta eragiketen zuzendari eta zuzendari exekutibo izan zen han. Robert Samuelson-ek Cambridgeko Unibertsitateko Natura Zientzietako Master Degree bat du, eta MBA bat egin zuen Cranfield-eko Unibertsitatean (Cranfield School of Management).

Euskaltel SAren Administrazio Kontseiluko kidea
Kontseilari ahalduna

Kartera 1, S.L. sozietate bat da, sozietate anonimo gisa eratua Kartera 1, S.A. izenarekin 1993ko uztailaren 30ean, Bilboko notario José Antonio Isusi Ezcurdiak bere protokoloko 2.943 zenbakiarekin baimendutako eskrituraren bidez. Gero, sozietate mugatu bihurtu zen, 1999ko martxoaren 23an aipatu notario Isusi Ezcurdiak bere protokoloko 826 zenbakiarekin baimendutako eskrituraren bidez. Azken eskritura hori Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua dago: BI-659 liburukia, 0. liburua, 25. orria, BI-5126-A, 9. inskripzioa. IFZa hau da: B-48563506; eta helbidea: Kale Nagusia, 30-32, 48009, Bilbo (Bizkaia).

Alicia Vivanco González andrea, Kartera 1, S.L.-ren pertsona fisiko ordezkaria, Euskaltelen Administrazio Kontseiluko kontseilari postuan jarduteko proposatua, Trapagaranen jaio zen, Bizkaian, 1960an. Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Vivanco andreak 2003an egin zuen bat Euskaltelen zuzendaritza-taldearekin, garai hartan Bilbao Bizkaia Kutxaren (BBK) ordezkari gisa. Kutxabank SAren zuzendari nagusi ere izan da 2012az geroztik; zehazki, Partaidetuen eta Proiektuen Finantzazioko sailaren buru da. Era berean, Kutxabanken beste filial batzuen zuzendari ere bada: Deoleo, Ingeteam, IdE, Ibermatica, Talde eta Sociedad Promotora Bilbao Gas Hub (azken horretako presidente ere bada). Bere aurreko esperientzia profesionala batez ere BBK finantza-entitatean garatu zuen. 1984an hasi zen enpresa horretan, eta zenbait sailetan egin zuen lan: Nazioarteko Harremanak, Balore-zorroen Kudeaketa eta Kapital Merkatuak. BBK-ko zuzendari nagusi izendatu zuten 2009an.

Euskaltel SAren Administrazio Kontseiluko kidea
Kontseilari ahalduna

Corporación Financiera Alba SA sozietatea 1953ko azaroaren 9an egindako eskrituraren bidez eratu zen, Cementos Alba SA deiturapean, Madrilgo notario izan zen Manuel Amorós Gozálbez jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia, 2.920 ); gerora, aldatu egin zen sozietatearen izena eta gaur egun duena jarri zitzaion, hiriburu horretako notario den Rafael Ruiz Gallardón jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia, 2.813) 1986ko irailaren 29an egindako eskrituraren bidez, eta Sozietate Anonimoen Legera egokitu ziren haren estatutu sozialak, Madrilgo notario den Luis Coronel de Palma jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia, 3.599), 1990eko uztailaren 13an egindako eskrituraren bidez eta, horren osagarri, beste eskritura bat egin zen (protokolo-zenbakia, 4.723) 1990eko urriaren 15ean. Azken eskritura horretan dago transkribatuta estatutu berrien testu bateratua. Madrilgo Merkataritza Erregistroan dago erregistratua: 417 liburukia, 196 folioa, M-8078 orria, 261. inskripzioa. Madrilgo Merkataritza Erregistroan ageri da erregistratua: 417 liburukia, 196 folioa, M-8078 orria, 261. inskripzioa. IFZ, A-28060903; helbidea, 28006 Madril, Castelló kalea, 77. zk., 5. solairua. Javier Fernández Alonso jauna, Corporación Financiera Alba SA ordezkatzen duen pertsona fisikoa eta Euskaltelen Administrazio Kontseiluko kontseilari-kargurako proposatua, Bilbon jaioa da, 1977ko abuztuaren 15ean. Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua da. Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen.. Goldman Sachs International (Londres) eta ABN Amro Corporate Finance (Madril) enpresetan aholkulari jarduna da, fusioen eta erosketen alorrean. Aipatutako enpresetatik bigarrengoan zuzendari laguntzaile izan zen. Gaur egun, Corporación Financiera Alba SA korporazioko inbertsio-zuzendari eta Zuzendaritza Batzordeko kide da, bai eta Artá Capital SGEIC SAren Inbertsio Batzordeko eta Inbertitzaile Batzordeko kide ere.

KONTSEILARIA KARGUAK
Javier Fernández Alonso jauna

Ebro Foods, S.A.-ko administrazio-kontseiluko kidea

Euskaltel SAren Administrazio Kontseiluko kidea
Kontseilari independentea

Belén Amatriain andrea 2015eko martxoan izendatu zuten Euskalteleko kontseilari. EVO Banco, SAUko kontseilari independente ere bada gaur egun. Aurreko esperientzia profesionalari dagokionez, hauek izan ditu kargurik aipagarrienak: Telefónica SAko Marketin Korporatiboko arduraduna 2009tik 2012ra; Telefónica Españako zuzendari nagusia 2008tik 2009ra; Telefónica Móviles Españako zuzendari nagusia 2005tik 2007ra; eta Telefónica Publicidad e Informacióneko presidentea eta zuzendari nagusia. Comillasko Pontifize Unibertsitatean (Espainia) lizentziatu zen ekonomian.

KONTSEILARIA KARGUAK
Belén Amatriain Corbi andrea

Amacor Gestión Inmobiliaria SLren Administrazio Kontseiluko kidea

EVO Banco SAUren Administrazio Kontseiluko kidea

Capital Radio Economía SLren Administrazio Kontseiluko kidea

Prim, S.A.-ko Administrazio Kontseiluko kidea

Euskaltel SAren Administrazio Kontseiluko kidea
Kontseilari independentea

Iñaki Alzaga jauna 2015eko martxoan izendatu zuten Euskalteleko kontseilari. 1998tik 2005era konpainiako kide izan zen, eta kargu hauek izan zituen: Negozio Aurreratuen zuzendaria, Negozio Estrategiaren eta Garapenaren zuzendaria eta Zuzendaritza Batzordeko kidea. 2005az geroztik, Noticias Taldeko presidentea da. 2020an, Nortegas Energía Grupo SLko presidente eta Talde Gestión SGEIC SAko presidenteorde izendatu zuten. Aurretik, Iparraguirre SAko zuzendari nagusi izan zen, eta 12 urteko ibilbide profesionala egin zuen PricewaterhouseCoopers-en.

KONTSEILARIA KARGUAK
Iñaki Alzaga Etxeita jauna

Noticias Taldeko presidentea

Nortegas Energía Grupo SLko presidentea

Talde Gestión SGEIC SAko presidenteordea

Euskaltel SAren Administrazio Kontseiluko kidea
Kontseilari independentea

Beatriz Mato Otero industria-ingeniaria da, Enpresa Antolakuntzako espezialitatean (Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola), eta Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioko MBA masterra du (A Coruñako Unibertsitateko Negozio Eskola). Gainera, Sozietateen Gobernu Egokiaren ziurtagiria lortu zuen Kontseilarien eta Administratzaileen Institutuan. Beatriz Matok 30 urteko ibilbide profesionala egin du enpresa pribatu eta publikoetan. Zenbait enpresa-proiektu gidatu ditu teknologien sektorean, eta ETE-en eta multinazionalen aholkularitzan. Kudeaketa publikoan ere aritu da, Galiziako Gobernu Autonomikoko sailburu gisa. Ibilbide zabala du aholkularitza espezializatuaren sektorean, kalitateko sistemen ezarpenaren alorrean, bai eta berrikuntzaren sektorean ere. IBM España enpresaren sistemen teknikari gisa ekin zion bere ibilbide profesionalari (1989-1991); gerora, zerbitzu informatikoetako teknikari komertzial gisa jardun zuen Rank Xerox-en (1991-1993); eta, aurrerago (1993-1995), kalitateko ingeniari gisa Norcontrol ingeniaritzan (gaur egun, Applus).

Esperientzia luzea du kudeaketa publikoan ere, Galiziako Gobernu Autonomikoko sailburu gisa; lehenengo, 2009tik 2015era, Lan eta Ongizateko sailburu izan zen, eta, gero, 2015etik 2018ra, Ingurumen eta Lurralde Antolaketako sailburu. Horrek aukera eman dio Galiziako enpresa- eta gizarte-ehuna ondo ezagutzeko. Era berean, 2002tik 2005era, Arrantza Saileko ordezkari probintziala izan zen. Sogaserso SA sozietate anonimoko lehendakari izan zen 2009an eta 2010ean, eta, 2009tik 2018ra, Galiziako hainbat erakunde publikotako administrazio-kontseiluetako kide, hala nola A Coruñako Portuko Agintaritzan, Ferrol - San Cibraoko Portuko Agintaritzan eta Ekonomia Sustapeneko IGAPE Institutu Galegoan. Gainera, IGAPEren Berrikuntza Sailaren buru zelarik, 1995etik 2000ra bitartean, Galiziako zenbait enpresari informazioaren teknologietan eta aholkularitza-zerbitzuetan laguntzen jardun zuen, aholkularitza ekonomiko-finantzarioa, nazioartekotzeko zerbitzuak eta ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak eskainiz.

2020ko otsailetik, Garapen Korporatiboko eta Jasangarritasuneko zuzendaria da Greenalia energia berriztagarrien enpresan.

Euskaltel SAren Administrazio Kontseiluko kidea
Kontseilari independentea

Ana García Fau profesional ezaguna da; ibilbide luzea du eta esperientzia du enpresen zuzendaritzan, eta aholkularia da nazioartean erreferente diren hainbat konpainia kotizatu nahiz kotizatu gabeetan. Zuzenbidean eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Comillasko Pontifize Unibertsitatean, ICADEn (E-3, finantzetako espezialitatea). Enpresa Administrazioko master bat ere lortu zuen Massachusettseko MIT Sloan School of Management-en. Horrez gain, beste erakunde batzuen artean, Salesforce enpresa teknologikoaren EMEAko, Pictet-en Espainiako eta Abokatutzaren Mutualitateko Aholkularitza Kontseiluko kidea da. Esperientzia handia du telekomunikazioen sektorean, eta erantzukizuneko zenbait lanpostu izan ditu Telefónica Taldean. Ardura exekutiboko hainbat zeregin bete zituen TPI-Páginas Amarillas enpresan, finantzetako zuzendari nagusi eta Garapen Korporatiboko zuzendari nagusi gisa. Yell/Hibun Espainiako, Latinoamerikako eta AEBko merkatu hispanoko kontseilari delegatua izan zen, nazioarteko Batzorde Betearazleko kide, eta Garapen Korporatiboko eta Estrategia Globaleko zuzendari nagusi. Sektore horretan esperientzia izan aurretik, McKinsey & Company-n eta Goldman Sachs-en hasi zuen ibilbide profesionala.

Ana García Fau kontseilari independentea da Merlin Properties SA, Gestamp Automoción SA eta Eutelsat SA sozietate kotizatuetan, eta Finerge SA sozietatearen presidente ez-exekutiboa.

Idazkari ez-kontseilaria

José Ortiz jaunak esperientzia zabala du Baltzu Zuzenbidean eta administrazio-kontseiluentzako aholkularitza espezializatuan. 2004tik 2015era bitartean, Jazztel konpainiako kontseilari-idazkari nagusi izan zen. Horren aurretik, Telepizzako kontseilari eta idazkari nagusi izan zen. Zuzenbidean lizentziatua da (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea).

Idazkariorde ez-kontseilaria

Cristina Sustacha andrea Euskalteleko Zerbitzu Juridikoetako eta Erregulazioko gerentea da, eta arlo hauetan egin du lan: Lehiaren Zuzenbidea, Telekomunikazioak eta Ikus-entzunezkoen Sektorea. Era berean, datu pertsonalen babesean aditua da, eta Datuak Babesteko Ordezkariaren ziurtagiria du. Deustuko Unibertsitateko irakaslea ere bada. Aurretik, Accenturen egin zuen lan, digitalizazio-proiektuetan. Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean.

Kontseilarien trebetasunen eta gaitasunen mapa

Dokumentua

Administrazio Kontseiluaren Araudia

Dokumentua

Administrazio Kontseiluko batzordeak

Administrazio Kontseiluak hiru batzorde ditu:

- Ikuskatze eta Kontrol Batzordea.

- Izendapen-Batzordea.

- Ordainketa-Batzordea.

Bi batzordeok ez dute funtzio exekutiborik; informazio- eta kontsulta- organoak dira, eta, informazioa eta aholkularitza eskaintzeaz gain, proposamenak egiten dituzte, bakoitzak bere eremuan. Estatutu sozialetan eta funtzionamendurako barne-erregelamenduetan aurreikusitakoari jarraitu behar diote (Ikuskatze eta Kontrol Batzordearen erregelamendua, Izendapen-Batzordearen erregelamendua eta Ordainketa-Batzordearen erreglamendua).

Batzordeon helburu nagusia da Administrazio Kontseiluari laguntzea, informazioa ematea eta proposamenak egitea estatutu sozialek, Kontseiluaren Erregelamenduak eta bere Erregelamenduek une bakoitzean esleitzen dizkioten gaiei buruz.


Osaera

Ikuskatze eta Kontrol Batzordea 2013ko martxoaren 19an eratu zen, eta gutxienez hiru eta gehienez zazpi kanpoko kontseilariz (ahaldunak nahiz independenteak)
osatuta egongo da.

Batzordekide gehienak kontseilari independenteak izango dira.

Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu batzordekideak kanpoko kontseilarien artetik, Izendapen eta Ordainketen Batzordeak proposatu ondoren.

Une honetan pertsona hauek osatzen dute batzordea:

KIDEAK KARGUA KATEGORIA
Ana García Fau andrea Presidentea Independientea
Kartera 1, S.L., Alicia Vivanco González andreak ordezkatuta Batzordekidea Ahalduna
Iñaki Alzaga Etxeita jauna Batzordekidea Independientea
Funtzioak

Oinarrizko funtzio hauek dagozkio Ikuskatze eta Kontrol Batzordeari:

  1. Akziodunek batzordeari dagozkion gaien inguruan planteatzen dituzten galderei buruzko informazioa ematea Akziodunen Batzar Nagusiari.
  2. Sozietateren eta Taldearen barne-kontrolaren eraginkortasuna ikuskatzea, bai eta arriskuak (zergei lotutakoak barne) kudeatzeko sistemen
    eraginkortasuna ikuskatzea ere.
  3. Kontu-ikuskapena egitean hautemandako barne-kontroleko ahulezia nabarmenenak aztertzea kanpoko kontu-aholkulariekin.
  4. Finantza-informazio erregulatua prestatzeko eta aurkezteko prozesua ikuskatzea.
  5. Aplikatzekoa den araudiari jarraituz, kanpoko kontu-ikuskari bat izendatzeko, berriz hautatzeko edo ordezteko eta hura kontratatzeko
    baldintzen proposamena egitea Administrazio Kontseiluari, hark gero Akziodunen Batzar Nagusiari proposa diezaion; halaber, kontu-ikuskariari
    informazioa eskatzea aldiro ikuskaritza-planari eta haren exekuzioari buruz, eta ikuskariaren lanaren independentzia zaintzea.
  6. Sozietatearen barne-ikuskaritzaren jarduera gainbegiratzea.
  7. Kanpoko kontu-ikuskariekin harremanetan egotea, haien independentzia arriskuan jar dezaketen gaiei eta kontu-ikuskaritzaren garapenarekin lotutakoei buruzko informazioa ?batzordeak aztertzekoa? jasotzeko, eta kontu-ikuskaritzari buruzko legerian nahiz ikuskaritza-arauetan aurreikusitako komunikazioak jasotzeko.
  8. Urtero, kontu-ikuskaritzaren txostena igorri aurretik, kanpo-ikuskarien independentziari buruzko iritzia adierazten duen txostena igortzea, eta batzordearen jarduerak labur azaltzea. Edonola ere, aurreko atalean aipatzen diren zerbitzu osagarriak emateari buruz aritu beharko du txostenak, banaka eta multzoka, legezko ikuskapenaren bestelakoak eta independentzia-erregimenarekin edo ikuskapena arautzen duen araudiarekin lotuta.
  9. Administrazio Kontseilua elkartu baino lehen, legeak, estatutu sozialek eta Administrazio Kontseiluaren Araudiak aurreikusitako gai guztiei buruzko informazioa ematea; bereziki, gai hauei buruz:
    1. aldian behin Sozietateak jendaurrean jarri behar duen finantza-informazioa;
    2. xede bereziko entitateen edo zerga-paradisutzat hartzen diren herrialde zein lurraldeetan helbideratutako entitateen partaidetza sortzea edo erostea;
    3. lotutako aldeekin egindako beste eragiketak eta
    4. Sozietateak egitea aurreikusten duen egiturazko eta korporazioko aldaketa-eragiketen baldintza ekonomikoak eta eragin kontablea, eta, bereziki, proposamenaren truke-ekuazioa.
Ikuskaritza eta kontrol batzordearen araudia

Dokumentua


 


Osaera

Izendapen Batzordea gutxienez hiru eta gehienez zazpi kanpoko kontseilariz (ahaldunak nahiz
independenteak) osatuta egongo da.

Batzordekide gehienak kontseilari independenteak izango dira.

Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu batzordekideak kanpoko kontseilarien artetik, lehendakariak proposatu ondoren.

Une honetan pertsona hauek osatzen dute batzordea:

KIDEAK KARGUA KATEGORIA
Iñaki Alzaga jauna Presidentea Independientea
Belén Amatriaín Corbi andrea Batzordekidea Independientea
Eamonn O'Hare jauna Batzordekidea Ahalduna

Funtzioak

Oinarrizko funtzio hauek dagozkio Izendapen Batzordeari:

  1. Administrazio Kontseiluan behar den gaitasun, ezagutza eta esperientzia ebaluatzea. Horretarako, kargu bakoitza beteko duen hautagaiak izan behar
    dituen eginkizunak eta gaitasunak zehaztuko ditu, eta haien eginkizuna egokiro betetzeko behar duten denbora eta dedikazioa ebaluatuko ditu.
  2. Ordezkaritza-helburu bat finkatzea Administrazio Kontseiluan ordezkari gutxien dituen sexurako, eta helburu hori lortzeko jarraibideak ematea.
  3. Kontseilari independenteak izendatzeko proposamenak aurkeztea Administrazio Kontseiluari, hark kooptazio bidez hautatzeko (edo Akziodunen Batzar Orokorrari aurkezteko, hark erabakia har dezan); eta Akziodunen Batzar Orokorrak kontseilari horiek izendatzeko edo kargugabetzeko egindako proposamenak ere aurkeztea.
  4. Gainerako kontseilariak izendatzeko proposamenak aurkeztea, kooptazio bidez hautatzeko (edo Akziodunen Batzar Orokorrari aurkezteko, hark
    erabakia har dezan); eta Akziodunen Batzar Orokorrak kontseilari horiek izendatzeko edo kargugabetzeko egindako proposamenak ere aurkeztea.
  5. Zuzendaritzako goi-karguak izendatzeko edo kargugabetzeko proposamena eta haien kontratuen oinarrizko baldintzak aurkeztea.
  6. Administrazio Kontseiluko lehendakariaren eta Sozietatearen lehen exekutiboaren ondorengotza aztertzea eta antolatzea, eta, hala badagokio, Administrazio Kontseiluari proposamenak aurkeztea, ondorengotza ondo taxutu eta planifikatzeko.

Izendapen eta ordainketa batzordearen araudia

Dokumentua


 


Osaera

Ordainketa-Batzordea gutxienez hiru eta gehienez zazpi kanpoko kontseilariz (ahaldunak nahiz independenteak) osatuta egongo da.

Batzordekide gehienak kontseilari independenteak izango dira.

Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu batzordekideak kanpoko kontseilarien artetik, lehendakariak proposatu ondoren.

Une honetan pertsona hauek osatzen dute batzordea:

KIDEAK KARGUA KATEGORIA
Belén Amitriain Corbi andrea Presidentea Independientea
Corporación Financiera Alba, S.A., Javier Fernández Alonso jaunak ordezkatuta Batzordekidea Ahalduna
Beatriz Mato Otero andrea Batzordekidea Independientea

Funtzioak

Oinarrizko funtzio hauek dagozkio Ordainketa Batzordeari:

  1. Administrazio Kontseiluari kontseilarien eta zuzendari nagusien edo kontseiluaren, batzorde exekutiboen edo kontseilari ordezkarien agindu zuzenetara funtzioak dituzten goi-mailako zuzendarien ordainsarien politika proposatzea, eta kontseilari exekutiboen banakako ordainsariak eta kontratuaren gainerako baldintzak proposatzea, eta beteko direla zaintzea.
  2. Velar por la transparencia de las retribuciones y la inclusión en la Memoria anual, en el Informe Anual de Gobierno Corporativo y en el Informe Anual de Remuneraciones de los Consejeros, de información acerca de las remuneraciones de los Consejeros y, a tal efecto, someter al Consejo cuanta información resulte procedente.

Ordainketa Batzordearen araudia

Dokumentua


 

Barneko Jokabide Araudia

Dokumentua

Gobernu Korporatiboari buruzko Urteko Txostena

Gobernu Korporatiboari buruzko 2020ko Urteko Txostena

Ordainsari-politikaren elementuak

Ordainsari-politikaren elementuak

2020ko Kontseilarien ordainsariei buruzko Urteko Txostena

CNMVren Gobernu Onaren Kodearen 62. gomendiora egokitzea

Politika korporatiboak

Kontseilariak hautatzeko politika

Akziodun, inbertitzaile instituzional eta boto-aholkulariekiko komunikazio- eta harreman-politika

Kontseilariei ordaintzeko politika

Zerga-politika Korporatiboa

Ustelkeriaren aurkako politika korporatiboa

Euskaltel Taldearen aukera-berdintasunerako politika

Euskaltel Taldearen kontratazioetarako eta kontu-ikuskariarekiko harremanetarako politika

Interes-gatazkei buruzko politika korporatiboa

Política Corporativa de Compliance Penal

Política Corporativa de Sostenibilidad

Política Corporativa de Control y Gestión de Riesgos