euskaltel arrakasta-kasua
Aukera
160 garbiketa-zentro adimendunez osatutako sare bat du , horietatik 43 markarenak berarenak eta beste 117, berriz, haren frankizia-sareko kideak, guztiak ere punta-puntako teknologiaz hornituak; horri esker, kalitate handiko zerbitzuak eskain ditzake zuzeneko giza arretarik gabe.
euskaltel arrakasta-kasuak
Emaitzak
Eraldaketa-prozesu digital bati ekin zaio helburu hauek lortzeko: establezimenduen kudeaketa integrala urrunetik egitea Internet of Things (IOT) teknologiaren bidez, online ordaintzeko plataforma bat martxan jartzea eta bezeroei esperientzia ezin hobea eskaintzea. Hori guztia, lokalen eraginkortasuna eta errentagarritasuna handitzeko.
“Irtenbide honek balio erantsi bat ematen digu frankizia gisa, gainerakoetatik bereizten gaituena; haren bidez jakin dezakegu makinek astean zein garaitan erabiltzen diren gehien; noiz sartzen eta irteten diren bezeroak; noiz gertatzen diren elektrizitate-kontsumo altuenak energia-hornitzaileekin kontratu pertsonalizatuak negoziatzeko... Laburbilduz, soluzio honek informazio asko emango digu gure negozioaren errentagarritasuna handitzeko”.
Arrakasta-kasua
Hori lortzeko, garbitegiak eta garbigailuak urrutitik kudeatzearen alde egin du, eta mugikorreko aplikazio bat eskaintzen die erabiltzaileei zerbitzuak errazago erabiltzeko.
euskaltel arrakasta-kasuak
Beste arrakasta-kasu batzuk
Euskaltel Enpresan uste dugu gaur egun gure bezeroei erantzunak emateko entzutea dela garrantzitsuena.