euskaltel arrakasta-kasua
Aukera
KIROLBET merkatuko apustu-etxe nagusietako bat da; duen eredu bereziari esker, azken urteetan sekulako gorakada izan du, eta gaur egun 1.800 egoitzatik gora ditu, Euskadin bertan nahiz kanpoan.
Etengabe hazten ari da, eta oso negozio-eredu dinamikoa du; horregatik, irtenbide berariazko bat behar zuen, egoitza berriak konektatzeko eta haien artean konexioak modu azkar eta homogeneoan egiteko. Ikusi bideoa
euskaltel arrakasta-kasuak
Emaitzak
12 urte besterik ez du behar izan KIROL Taldeak apustu-etxe lider izateko estatuko merkatuan. Hazkunde horri laguntzeko, oraingo beharren araberako hedagarritasun-sistema batez baliatzen gara.
“Lehen aldiz elkartu ginenetik, elkar ulertzen jakin dugu, elkarri entzuten diogu; bai Euskaltelek eta bai guk, gure bezeroen beharrak asetzeko bat egiten dugu.“
Arrakasta-kasua
KIROLBET Euskadin egoitza duen apustu-etxe bat da, 2008. urtetik kirol-apustuak eskaintzen dituena.
Ordutik, KIROLBET bere merkatu-kuota areagotzen ari da etengabe, gainerako lehiakideetatik bereizten duten teknologia aurreratuaz, diseinu erakargarriaz eta joko-katalogo batez lagundurik. Horretarako, I+G+B unitateak bere osotasunean Euskadin garatzen duen berezko software bat (KIROLSOFT) du oinarri. Milioika transakzio jasotzen ditu astero, eta transakzio horiek milioika apustutan eragiten dute. Horrek berekin dakar konbinazio-kopuru erraldoi bat; eta hori guztia denbora errealean. KIROLBETek erantzun bat eskaintzen du denbora errealean, berme eta konfiantza osoaz.
euskaltel kontaktua
Jarri harremanetan gurekin
Bete eremu hauek zure datuekin, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure beharren araberako proposamena egiteko.