Skip to main content

Euskaltelen cookieen politika

Cookieak zer diren, zer motatakoak erabiltzen dituen eta haiek zure ordenagailuan instalatu ez daitezen zer egin azaltzen dizu Euskaltelek.

 

Zer dira cookieak, eta zertarako balio dute?

Webguneak/Aplikazioak erabiltzean ordenagailuan edo gailuan (smartphonea, tableta...) instalatzen diren fitxategi txikiak dira cookieak, eta zure lehentasunen erregistroa izateko eta berriro bisitatzen gaituzunean gogoratzeko erabiltzen dira. Erabiltzaileak webguneetan errazago ibiltzea eta errazago nabigatzea da helburua.

Ohiko cookieez gainera, biltegiratze lokaleko (local storage) aldagaiak erabiltzen ditu Euskaltelek, HTML5 protokolokoak. Ohiko cookieak bezala erabiltzen dira, baina funtzionalitate handiagoa ematen dute, eta erabiltzaileak segurtasun handiagoa du. Aldagai horiei biltegiratze lokala deritze nabigatzailean.

 

Euskaltelek zertarako erabiltzen ditu cookieak?

Zure lehentasunak gogoratzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko erabiltzen ditu Euskaltelek cookieak. Hemen zehazten dugu Euskaltelek nola erabiltzen dituen, zehazki, cookieak:

Hizkuntza - Erabiltzaileak aukeratutako hizkuntza-lehentasunak gordetzen ditu. Cookie horiek erabiltzailearen ekipoan gordetzen dira aldi baterako.

Autentifikazioa - Erabiltzailearen saioa irekita geratzen da hura sarbide-atarietan identifikatu ondoren. Hala, gutxiagotan sartu behar du pasahitza. Cookie horiek automatikoki ezabatzen dira ekipotik saioa amaitu ondoren.

Azterketa - Erabiltzaileek zerbitzua erabiltzeko moduari buruzko informazio estatistiko anonimoa eta metatua biltzen da, Euskaltelek nabigazio-esperientzia hobetu eta optimizatu ahal izan dezan. Horretarako, Google Analytics-en zerbitzuak erabiltzen dira. Cookie horiek aldi baterako gordetzen dira erabiltzailearen ekipoan.

Erabiltzailearen lehentasunak eta erosketa-saskia Erabiltzaileak produktu eta zerbitzuak konfiguratzean egiten dituen aukeraketei buruzko informazioa biltzen dute, bai eta gero haien erosketa kudeatzeko informazioa ere. Informazio hori biltegiratze lokaleko aldagaietan gordetzen da, nabigatzailean.

 

Erabiltzen diren cookieen deskribapena

 

-----------

Identifikatzeko eta autentifikatzeko cookieak

Saioan erabiltzailea identifikatzeko erabiltzen dira cookie hauek; hala, ez du webguneko kautotze-prozesuak errepikatu beharrik, eta esperientzia hobea du.

 

Cookieen izena:  JSESSIONID Local Storage ASP.NET_SessionId .EKTAuth esClienteEktIp esClienteEkt ektAnonimo ektID

Xedea: Saioan zehar eta hura amaitzean bezeroa identifikatzeko eta kautotzeko erabiltzen dira.

 

Nabigazio-lehentasunen cookieak

Saioa hasi ondoren erabiltzaileak nabigatzeko, egindako hautaketak nahiz gure webgunean bisitatutako orriak gogoratzeko eta abarrerako erabiltzen dira cookie hauek.

 

Cookieen izena: language, selectLocale

Xedea: Erabiltzailearen hizkuntza-hautaketa gordetzen du (euskara edo gaztelania), nabigazio-edukiak aukeratutako hizkuntzan bistaratu daitezen.

-----------

Nabigazio-azterketarako cookieak

Erabiltzailearen webguneko sarrerei buruzko informazioa eskuratzen dute cookie hauek (ez edukiari buruzkoa), gero sarrera horiei buruzko informazioa emateko guri, estatistiketarako.

 

Cookieen izena: __utma, __utmb, __utmc, __utmz. __ga

Xedea: Google Analytics tresnaren bitartez webgunearen segimendua egiteko balio dute; zerbitzu hori Googlek ematen du, erabiltzaileen webguneetarako sarrerei buruzko informazioa eskuratzeko. Googlek ematen duen zerbitzuak lehenetsia da cookie horien konfigurazioa; hori dela eta, zer cookie erabiltzen diren eta nola desgaitu daitezkeen jakin nahi baduzu, ikus Google Analyticsen pribatutasun-orria: http://www.google.com/intl/es/analytics/privacyoverview.html.

 

Cookieen izena: mybb[forumread] , mybb[lastactive], mybb[lastvisit], mybb[threadread]

Xedea: Euskaltelen foroan soilik erabiltzen dira cookie horiek (foro.euskaltel.com). Foroko sarrerak eta 'post'ak kudeatzeko balio dute.

 

Cookieen izena: .feedsportal.com: MF2

Xedea: WEBGUNEko erabiltzaileen nabigazio-estatistika anonimoak eskuratzeko erabiltzen da cookie hori.

 

Cookieen izena: est_cookie, id, u2, ID, LO, UA

Xedea:  Erabiltzaile batentzat garrantzitsua izan litekeen edukian oinarritutako iragarkiak segmentuka banatzeko, kanpainaren errendimendu-txostenak hobetzeko eta erabiltzaileak jada ikusi dituen iragarkiak berriz ez bistaratzeko erabiltzen dira cookie hauek.

 

Cookieen izena: utm_source, utm_medium, utm_content, utm_term

Xedea:  Euskalteli aukera ematen diote erabiltzaileen bisiten jarraipena egiteko.

-----------

 

Erabiltzailearen lehentasunetarako eta erosketa-saskirako cookieak​​​​​​​

Halakoetarako, HTML5eko local storage edo biltegiratze lokaleko aldagaiak erabiltzen dira; erabiltzaileak webgunean produktu eta/edo zerbitzuak konfiguratzean adierazitako lehentasunei edo egindako hautuei buruzko informazioa jasotzen dute, bai eta erosketak kudeatzeko informazioa ere.

Cookieen izena​​​​​​​: Local Storage

Xedea:  Erabiltzaileak zerbitzuak eta/edo produktuak konfiguratzean hautatutako balioak gordetzen dira: instalazio-helbiderako kale-zerrenda, hautatutako kontratu-modalitatea, lineetarako aukeratutako zerbitzu gehigarriak, bezeroak kontratazio-prozesuan aukeratutako laukietako balio boolearrak, ordainketa-modalitateak...

 

Beste cookie batzuk

Arestian aipatutakoen funtzionalitate osagarriak ematen dituzte cookie hauek.

Cookieen izena​​​​​​​: popup

Xedea:  Webgune barruan bisitariei bistaratzen zaizkien leiho gainerakor bidezko publizitate-kanpainak mugatzeko cookiea. Kanpaina bakoitza erabiltzaile bakoitzari gehienez egunean behin bistaratzea kontrolatzen du.

 

Cookieen izena​​​​​​​:  politica-cookies

Xedea: Erabiltzaileari cookieen politikari buruzko oharra egiten zaiola kontrolatzeko erabiltzen da cookie hau.

 

Cookieen izena​​​​​​​:  .addthis.com: xtc, .addthis.com: uid, .addthis.com: uvc, .addthis.com: __atuvc, .addthis.com: uit, .addthis.com: dt, .addthis.com: di2 .addthis.com: loc

Xedea:  addthis.com-eko cookieak, webguneko zenbait puntutan sare sozialetan partekatzeko barra bistaratzeko erabiltzen direnak. Ez da hartzen erabiltzailearen daturik; besterik gabe, uneko webgunea sare sozialetan partekatzeko aukera ematen duen esteka bat da (erabiltzaileak aurrez kautotuta egon behar du).

 

Cookieen izena​​​​​​​: .abmr.net,  .bluekai.com, .1rx.io, .exelator.com, .adadvisor.net, .ibeu2.mookie1.com,.semasio.net

Xedea: Informazio-hornitzaileak

 

Cookieen izena:​​​​​​​ .ih.adscale.de pixel.rubiconproject.com .rubiconproject.com .pubmatic.com .openx.net .casalemedia.com .bidswitch.net ad.360yield.com .liverail.com .go.sonobi.com ads.stickyadstv.com .swid.switchads.com .spotxchange.com .mediabong.net .lijit.com .sxp.smartclip.net .adscale.de .adaptv.advertising.com .gssprt.jp .rlcdn.com .tapad.com .kau.li .tidaltv.com .advertising.com

Xedea: Display-hornitzaileak

 

Cookieen izena: DoubleClick .mathtag.com .turn.com .contextweb.com .agkn.com .adform.net .krxd.net

Xedea: Data Management Platform & Demand-Side Platform

 

Cookieen izena:.w55c.net  bs.serving-sys.com .serving-sys.com .btrll.com .atemda.com .geo-um.btrll.com .smartadserver.com .adingo.jp .adsrvr.org

Xedea: Ad Server-a, edo iragarki-zerbitzaria

 

Cookieen izena: _hjIncludedInSample

Xedea:Cookie hau konfiguratuta dago Hotjar-ek jakin dezan ea erabiltzailea sartuta dagoen bero-mapak, inbutuak eta grabazioak sortzeko erabiltzen den laginean.

 

Cookieen izena: bs.serving-sys.com, .serving-sys.com

Xedea:Publizitate-kanpainen jarraipena egiteko aukera ematen dute. Sizmek-ek babestutako zerbitzua. https://www.sizmek.com/privacy-policy/

 

Nola saihestu daiteke cookieak instalatzea?

Erabiltzaileak edozein unetan erabaki dezake bere gailuan cookieak instala daitezen nahi duen ala ez. Baimenik eman ezean, Euskaltelek ez du bermatzen webgunean/aplikazioan eskaintzen diren zerbitzuek ondo funtzionatzea. Ordenagailuetan cookieak instalatzea saihesteko, erreferentzia gisa, nabigatzaile nagusietan prozesu hori nola egin azaltzen duten jarraibideetarako estekak gehitu ditugu, erreferentzia gisa:

 

Cookieak Firefox-en

Cookieak Chrome-n

Cookieak IExplorer-en

Cookieak Safari-n

Cookieak Opera-n

 

Bestalde, Google Analyticsen cookieen instalazioa soilik saihestu nahi badu erabiltzaileak, Googlek badu horretarako tresna bat. Hemen deskargatu daiteke:

 

https://tools.google.com/dlpage/gaoptout

 

Zer informazio jasotzen dugun

Ez dugu bidaltzen eta ez dugu gordetzen Google Analytics-en bisitari bat identifikatzeko balio dezakeen ezein informazio pertsonalik.

Bisitariari buruzko informazio anonimoa edo seudoanonimoa bakarrik jasotzen dugu, eta xede analitikoz soilik. Informazio seudoanonimo batek ez du uzten bisitari bat pertsonalki identifikatzen, salbu eta kanpoko datu-iturri batekin gurutzatzen baldin bada (esaterako, BBDD edo CRM batekin).

● IP: Erabiltzaileak Internetera sartzeko duen helbidea. Informazio hori dinamikoa edo finkoa izan daiteke, eta ISP-k esleitzen du (Interneteko zerbitzuen hornitzaileak).

● Erabiltzailearen IDa: Erabiltzaile bat identifikatzen duen izena.

● Transakzioaren IDa: Transakzio bat identifikatzen duen izena.

 

Nola lortzen dugun informazioa

Honela jasotzen dugu bisitariari buruzko informazio analitiko guztia:

● IP: Webgunean edo SDKn (aplikazio mugikorretan) txertatuta dagoen jarraipen-snippetaren bidez lortzen dugu bisitariaren IPa.

● Erabiltzailearen IDa: Automatikoki esleitzen da, bisitaria webguneko gune pribatuan sartzen denean.

● Transakzioaren IDa: Automatikoki esleitzen da, webgunean transakzio bat egiten denean.

 

Zertarako jasotzen dugun informazioa

Jasotzen dugun informazioa erabiltzen dugu analizatzeko nola jokatzen duten erabiltzaileek gure webgunean eta, datu horiek aintzat harturik, haien nabigazio-esperientzia hobetzeko.

● IP: IPak erabiltzen dira bisitariak anonimoki geolokalizatzeko. Kokapen geografikoari buruzko txostenei esker, jakin dezakegu non dagoen fisikoki erabiltzailea: zer kontinentetan, zer azpikontinentetan, zer eskualdetan eta zer hiritan.

● Erabiltzailearen IDa: Bisitarien erabilera errealagoaren berri jakiteko erabiltzen da; esate baterako, jakiteko ea erabiltzaile bat bere telefono mugikorretik eta mahai gaineko ordenagailutik ere sartzen den webgunera.

● Transakzioaren IDa: Transakzio bakoitza identifikatzaile bakar batekin lotzeko erabiltzen da.

 

Non gordetzen dugun informazioa

Informazio seudoanonimo guztia segurtasunez gordetzen da Google Analytics-en.

 

Nork eskuratu dezakeen informazio hori

Euskaltelek bakarrik eskuratu dezake informazio hori, eta ustiaketa analitikorako bakarrik. Informazioa ez da hirugarrenekin partekatzen.