euskaltel arrakasta-kasua
Aukera
VIDRALA Europako liderretako bat da beiragintzan eta ontziratze-prozesuetan.
Nazioarteratze-prozesuan ari da bete-betean, eta irtenbide oso bat behar zuen, eredu homogeneo, malgu eta parametrizagarria emango ziona, Europan banatuak dituen lantegien arteko harremanak ahalbidetzeko. Ikusi bideoa
euskaltel arrakasta-kasuak
Emaitzak
Orain, Vidralak esteka babestuak ditu nazioarteko bere kokaleku guztietan eta, Euskaltelen datu-zentroen bidez, Interneterako sarrera segurua du. Bere lantokien arteko komunikazioa une oro bermatuta dago.
“Guretzat funtsezkoa zen lanean jarraitzeko aukera emango zigun hedapen bat izatea. Euskaltelek entzun egin zigun, eta zerbitzu-eredu sendo bat proposatu zigun. Horri esker, ez dugu ezertaz kezkatu beharrik. Munduko edozein lekutan lantoki berriak ireki eta elkarrekin konektatzea ez da jada arazo guretzat".
Arrakasta-kasu bat
Egun, Vidrala zerbitzu oso bat eskaintzeko gai den Europako laugarren operadorea da. Bere zerbitzuen barruan sartzen dira beirazko ontzien fabrikazioa, ontziratze-prozesuak nahiz zerbitzu logistikoak.
euskaltel kontaktua
Jarri harremanetan gurekin
Bete eremu hauek zure datuekin, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure beharren araberako proposamena egiteko.