Skip to main content
Euskaltel & KUTXABANK

Euskaltel & KUTXABANK

Zibersegurtasuna. Kutxabanki entzutea zibersegurtasuna kudeatzea da; hala, Online Bankuak eskaintzen dituen zerbitzuetarako sarbidea bermatzen zaio milioi bat bezerori.

euskaltel arrakasta-kasua

Aukera

Kutxabank enpresa handiek egiten duten bezala garatzen ari da: garai berrietara eta online munduak eskaintzen dituen erosotasunetara egokituz.

Online atarien bidez eragiketak egiten dituzten bezeroen kopurua handitzen ari da, eta, horrekin batera, Kutxabanken sistemek jasan beharreko transakzio-kopuruak ere gora doaz.  2. 0 bankua errealitate bat da, eta merezi duen berme eta eraginkortasunarekin tratatu beharko genuke. Ikusi bideoa

Euskaltel & Kutxabank - Ciberseguridad

Konponbidea

Euskaltelen, entzun genuen zein den Kutxabanken onlineko egoera, kalkulatu genuen haren hazkundea eta aurrea hartu genien haren beharrei. Hau izan zen gure erantzuna: haien zerbitzuak babesteko sistema bat, eraso posibleetatik isolatuko zuena.  Erasoen aurrean zerbitzua bermatzen diegu online bankuko erabiltzaileei. Era berean, konexioa ziurtatzeko sarbide-emari bat eskaini genien, kanala bera asetzea saihesteko.

euskaltel arrakasta-kasua

Emaitzak

Kutxabankek online bankuarekin aurrera jarraitzen du, berme osoz.

“Online bankua beharrezkoa zen; izan ere, gaur egun gure bezeroek egiten dituzten transakzio gehienak kanal horren bidez egiten dira. Gure entitateak sistema seguru bat eskaini beharra zuen, gure zerbitzuak erabiltzeak dakarren bermearekin bat zetorrena. Euskaltelera jo izana erabaki egokia izan da, zalantzarik gabe: entzun egin ziguten, eta gure  errealitatearekin bat zetorren irtenbide bat proposatzen jakin zuten, gure hedapen-ahalmena kontuan izanda.”

Arrakasta-kasua

Trafikoa bermatu eta kanal seguru bat berretsi genuenetik, handitu egin da titularren kopurua; batez ere, titular gazteena. Teknologiak erraztu egin du gazteak eta banketxeak berriro ere elkartzea.
Kutxabank-logoa

euskaltel arrakasta-kasuak

Beste arrakasta-kasu batzuk

Euskaltel Enpresan uste dugu gaur egun gure bezeroei erantzunak emateko entzutea dela garrantzitsuena.

Kasu guztiak

euskaltel kontaktua

Jarri harremanetan gurekin

Bete eremu hauek zure datuekin, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure beharren araberako proposamena egiteko.

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Sartutako zenbakia ez da egokia

Eremu hau nahitaezkoa da

The entered email is not valid

Zure mezua ondo bidali da.
Zure mezua ezin izan da bidali. Saiatu zaitez geroago, mesedez.
Pribatutasun politika irakurri eta onartu behar duzu.