Oppo Reno 10 5G, jo-puntuan
Hitz gutxitan kontatuko dizugu zergatik dagoen Oppo Reno 10 5G berria begirada guztien jo-puntuan. Argazki-kamerarekin pentsatzen ari bazara, bete-betean asmatu duzu.
Bereizmen handieneko teleobjektiboa
32 MPX eskaintzen ditu, argazki garbiak eta argiak ateratzeko, eta zarata gutxiagokoak.
Atzeko hiru kamerek, berriz, emaitza ikusgarriak ematen dituzte, egunez nahiz gauez: inoiz baino ederrago ikusiko duzu zure burua eta inoiz baino zabalago argazki panoramikoak; eta, gainera, desfokuratze-efektuarekin jolastu ahal izango duzu, irekiera erabilita.
Hauek dira datuak:
64 MPX-eko eta f/1.7-ko irekierako kamera nagusia
32 MPX-eko eta f/2.0-ko irekierako teleobjektiboa
8 MPX-eko, f/2.2-ko irekierako eta 112º-ko ikusmen-eremuko ultra angeluhandia
32 MPX-eko eta f/2.4-ko irekierako aurreko kamera.
Eta 256 GB-ko memoria, argazki eta bideo guztiak 4K kalitatean gordetzeko adinakoa. Luze eduki ahal izango dituzu telefonoan.
Fina eta handia
Fina da (8 mm baino gutxiago), arina (185 g baino gutxiago), 3Dko forma kurbatuak ditu, errazago heltzeko, eta nahi duzun bezala desblokea dezakezu: hatz-marka bidez edo aurpegi-ezagutzaren bidez.
Aldi berean, ordea, handia ere bada: 6,7 hazbeteko pantaila du, esperientzia ezin hobea emateko, eta, horretaz gain, AMOLED teknologia, 2412 × 1080 px-eko bereizmena eta 120 Hz-eko freskatze-abiadura.
Bateria, luzerako
Battery Health Engine sistemari esker, lau urte ere iraungo dizu bateriak. Aldi berean, 5000 mAh-ko bateria oso azkar kargatzen da: huts-hutsik egonik, 10 minutuan % 31 karga daiteke. Izan ere, 67 W-eko karga azkarra du.
Eta erresistentzia? Egur handia emanda ere, ederki eusten dio multiatazari, 8 nukleoko CPUari, 8 G-ko RAM memoriari (beste 8 GB gehiago ere jar dakizkioke), MediaTek Dimensity 7050 txipari eta ColorOS 13.1. sistemari esker.
Euskaltelen daukazu zain.