Skip to main content

iPad

Zure iPad-arekin WiFi sare batera konektatzeko, eman pauso hauek:

1. Sakatu Ajustes > Wi-Fi.

2. WiFi-a aktibatuta dagoenean, zure gailuak automatikoki bilatzen ditu eskuragarri dauden WiFi sareak.

3. Sakatu konektatu nahi duzun WiFi sarearen izena. Pasahitzarekin babestutako WiFi sareek giltzarrapo-itxurako ikono bat izaten dute izenaren eskuinaldean.

ipad paso 1

 

4. Pasahitza idazteko eskatuko zaizu:

ipad paso 2

5. Idatzi WiFi sarearen pasahitza.

6.Sakatu Conectar.

Oharra: "Conectar" sakatu ondoren ezer gertatzen ez bada, zuk idatzitako pasahitza laburregia da. Ez badakizu sare seguruaren pasahitza zein den, jarri harremanetan sarearen administratzailearekin.

7. Zure gailua WiFi sare batera konektatzen denean, egiaztapen-marka bat ikusiko duzu sarearen izenaren ezkerraldean. Gainera, WiFi-aren logotipoa  agertuko da egoera-barran, pantailaren goiko ezkerreko aldean.