Windows XP
Windows XPrekin WiFi sare batera konektatzeko, eman pauso hauek:
1. Gure WiFi sarera konektatzeko, sakatu Inicio botoia, eta hautatu Panel de Control. Kontrol-panelean, hautatu Conexiones de red.
2. Hor, Conexión de red inalámbrica ikonoa azalduko da, eta, eskuineko botoia sakatuta, menu bat ikusiko dugu. Gero Ver redes inalámbricas disponibles hautatu behar dugu.
3. Ondoren, hari gabeko sareen zerrenda ikusiko dugu leiho batean. Leiho horretan, gure sarea hautatu behar dugu, eta Conectar botoia sakatu.
4. Sareak nolabaiteko enkriptazio-gakoren bat badu, beharbada, segurtasun-pasahitza eskatuko digu. Idatzitakoan, egin klik Conectar aukeran.
5. Pantaila bat ageriko zaigu, eta adieraziko digu sarera konektatzen saiatzen ari dela.
6. Ondoren, beste leiho bat aterako zaigu; adieraziko digu sarera behar bezala konektatuta gaudela, eta deskonektatzeko aukera emango digu. Jada itxi dezakegu leihoa, eta WiFi konexioa erabili.