Lineak ez du tonurik
Zure instalazioak telefonogune bat badu:
- Saiatu luzapenetara deitzen.
- Begiratu elektrizitate-elikadura nola dagoen.
Zure instalazioak telefonogunerik ez badu:
- Begiratu terminal guztiek linea-tonua duten.
Batek ere funtzionatzen ez badu, saiatu telefono bat konektatzen zure lokaleko Euskalteleko kable-sarrerari (SAP). Horrela funtzionatzen badu, arazoa zure barne-sarearena da.
Zure instalazioko telefonoetako bat martxan badago, arazoa zure barruko sarearena edo terminalarena da. Begiratu telefonoa konektatzen den kaxarekiko (erroseta) konexioak nola dauden edo entzungailua telefonoan ondo finkatuta dagoen.
Zure telefonoa haririk gabea bada, ziurtatu bateria duela edo elektrizitate-sareari konektatuta dagoela.