Zer egin behar dut linean tonurik ez badut?
Tonurik ez badaukazu, zure telefonoaren eta Euskaltelen kommutazio-zentralaren artean komunikaziorik ez dagoelako da. Hauek begiratzeko eskatuko dizugu:
- Begiratu PTRaren tapa (kanpoaldetik kablea sartzen den lekua) ondo itxita dagoen. Hala ez bada, egiaztatu konexioak, eta itxi ondo tapa.
- Begiratu telefonoa konektatzen den kaxarekiko (erroseta) konexioak eta telefonoaren eta entzungailuaren arteko konexioak ondo daudela.
- Oraindik tonurik ez badaukazu, egin proba beste terminal batekin, PTRn libre dagoen konexiora konektatuta. Ez badu funtzionatzen, zure barne-sarean dago arazoa. Funtzionatzen badu, berriz, terminalarena berarena da arazoa.
- Zure telefonoa haririk gabea bada, ziurtatu baduela bateria edo elektrizitate-sarera konektatua dagoela.