Windows Vista
Windows VISTArekin WiFi sare batera konektatzeko, eman pauso hauek:
1. Gure WiFi sarera konektatzeko, sakatu Inicio botoia, eta hautatu Panel de Control. Kontrol-panelean, Centro de redes y Recursos compartidos hautatu behar dugu.
2. Ondoren, Administrar redes inalámbricas aukera sakatu behar dugu, sare-konexioak ikusteko.
3. Han, saguaren eskuin-botoiaz hari gabeko sarearen konexioaren ikonoa sakatu behar dugu, eta ezker-botoiaz Conectar/desconectar aukera hautatu.
4. Ondoren, hari gabeko sareen zerrenda ikusiko dugu leiho batean. Leiho horretan, gure sarea hautatu behar dugu, eta Conectar botoia sakatu.
5. Sareak nolabaiteko enkriptazio-gakoren bat badu, beharbada segurtasun-pasahitza eskatuko digu. Idatzitakoan, egin klik Conectar aukeran.
6. Leiho bat ageriko da, ekipoa WiFi sarearekin konektatzen ari den bitartean.
7. Ondoren, beste leiho bat aterako zaigu. Adieraziko digu sarera behar bezala konektatuta gaudela, eta aukera hau emango digu: Guardar esta red eta baita Iniciar esta conexión automáticamente. Bukatzeko hautatu Cerrar.