Zer da?
Funtzionatzeko korronte elektrikoa, pila edo metagailuren bat behar duten guztiak dira Gailu Elektrikoak eta Elektronikoak (GEE): mugikorrak, kable-modemak, deskodetzaileak...).
Asko ari da hazten GEEen fabrikazioaren sektorea, geroz eta laburragoak baitira ekipo horien berrikuntza-zikloak eta, horrenbestez, geroz eta maizago aldatzen baitira gailuak. Hori dela eta, hondakin-iturri etengabea dira GEEak. Hondakin horien kudeaketak, berriz, neurriak hartzea eta denon ahalegina eskatzen du, helburu hauek lortzeko:
- Erabilitako GEEen gaikako bilketa bermatzeko.
- Bigarren bizialdi bat izan dezaketen gailuak berrerabiltzeko.
- GEEHen birziklatze-prozesua hobetzeko.