EKT Report
Euskaltel enpresaren bezeroa bazara
EktReport tresnaren bidez, txosten definituen multzo bat kontsultatu daiteke; txosten horiek bezeroak definitutako barneko antolaketa-egituraren irizpideen arabera multzokatuta aurkezten dute informazioa.
Administratzailearen Gunerako sarbidea
Administratzaileak, atari honetan, EKT Reports-eko funtzionalitate guztiak konfigura ditzake bere enpresarentzat, bai eta erabiltzaileei baimenak eman eta kendu ere.
Sarbidea
Txostenen Gunerako sarbidea
Bezeroak administratzailearen atari autokudeatu bat du, zerbitzua denbora errealean konfiguratzeko.
Sarbidea
euskaltel Ezaugarriak
Ezaugarriak
Funtzionaltasun hori emateko, Enpresa Bezeroak elkarte-hierarkia baten moduan modela dezake bere enpresaren antolaketa-egitura —kostu-zentro deritze elkarte horiei—, eta ez dago mugarik behar diren mailak jartzeko, Bezeroaren erakundearen egitura ahalik eta modurik zehatzenean islatzeko.
Modelizazio hori definitu ondoren, eta aurkeztu beharreko informazioa kostu-zentroen artean banatu ahal izateko, Enpresa Bezeroak kontratatuak dituen zerbitzuak (finkoen zenbakiak, mugikorren zenbakiak edo kontratatua duen edozein produkturen kodea) kostu-zentroekin duten erlazioa ezarriko du; horretarako, zerbitzu horietako bakoitza definitutako hierarkiako zer nodori dagokion ezarriko du. Erlazio hori ezarri ondoren, Enpresa Bezeroak eskuragarri dauden txostenak kontsultatu ahal izango ditu, berak definitutako kostu-zentroen arabera multzokatuta.