Bezeroaren gunetik
Zure WiFi sarea gogoratzeko errazagoak zaizkizun izen batekin eta pasahitzarekin pertsonalizatu nahi baduzu, orain errazagoa da:
- Sartu Bezeroaren Gunean, eta zehaztu han bertan zure WiFi sarearentzat nahi dituzun izena eta pasahitza. Aldaketa une horretan bertan gauzatuko da.
1. Sartu Euskaltelen webguneko Bezeroaren Gunean.
2. Aukeratu Produktuak, sartu Internet atalean eta sakatu KONFIGURAZIOA.
3. Sakatu "WiFi-a konfiguratzea - Sareko datuak" ataleko "Konfiguratu" botoia.
4. Gero, aukeratu aldatu nahi duzun balioa (sarearen izena, pasahitza eta kanala), eta, bukatzen duzunean, sakatu "Ados" zure WiFi sarearen konfigurazioa eguneratzeko.
Lehen laukitxoan agertuko da zure WiFi sarearen izena. Sarearen izena aldatu nahi baduzu, ezabatu laukitxoan ageri dena eta idatzi beste baten izena.
Zure WiFi sarearen pasahitza aldatu nahi baduzu, idatzi pasahitz berria "Pasahitza" laukitxoan. Eremu hori hutsik uzten baduzu, lehengo pasahitza izaten jarraituko du.
Kanala balio bat da, sarearen emisio-maiztasuna aldatzeko aukera ematen duena. Emisio-kanala aldatu nahi baduzu inguruko beste WiFi sare batzuekiko interferentziak saihesteko, lerratu hautagailua. 0 kanala uzten baduzu, ez da aldatuko kanalaren konfigurazioa.
Aldatu nahi dituzun balio guztiak aldatu ondoren, sakatu "Ados" zure WiFi sarearen konfigurazioa eguneratzeko.
Nahi adina konfigurazio-aldaketa egin daitezke. Konfigurazio-aldaketa guztiak doakoak dira.