Ez dut estaldurarik
Berrabiarazi telefonoa. Arazoa ez bada konpondu, mesedez, egiaztatu hau:
- Sare-konfigurazioa: Telefonoko menuen bidez, sarea eskuz bilatu, eta hautatu "Euskaltel / Orange" sarea. Arazoa konpondu ez bada edo telefonoko menuko aukerak aurkitzen ez baditu, mesedez, egiaztatu hau.
- Probatu SIM txartela beste telefono batean.
- Telefono horretan funtzionatzen badu eta txartela ez dabilen telefonoa bezeroarena bada, jarri harremanetan telefonoaren hornitzailearekin; telefonoa guk emandakoa bada edo SIM txartelak beste telefonoan ere funtzionatzen ez badu, irakurri galdera hau.
Arazoa ez bada konpondu, deitu, mesedez, 1772 telefono-zenbakira, eta izan eskura zure IFK/IFZ eta titularraren/enpresaren izena. Horrez gain, nahitaezkoa da arazoa duen telefono mugikorra eskura izatea, probak/egiaztapenak egiteko. Garrantzitsua da beste linea batetik deitzea (eta ez arazoa duenetik).