Sare batera konektatzea atzerrian
Atzerrian egonik, gure mugikorrak hemen erabiltzen dugun sarea ez den beste batera konektatu behar du. Mugikorra, eskuarki, automatikoki konektatzen da behar duen sarera. Hala gertatzen ez bada, sare-bilaketa bat egin beharko dugu, eta Euskaltelen gure telefonoarekin bateragarria den sarera konektatu beharko dugu.
Lehentasunezko operadoreen zerrenda
Nire telefonoa Android da
Hau egin behar da: Menua > Ezarpenak > Haririk gabeko konexioak > Ezarpen gehiago > Sare mugikorrak > Sareko operadoreak.
Sare-zerrenda bat agertuko da, eta dagokion operadorea hautatu beharko dugu.
Nire telefonoa Iphone da
Hau egin behar da: Menua > Ezarpenak > Operadoreak.
Han gaudela, etengailu automatikoa desautatu behar dugu. Sare-zerrenda bat agertuko da, eta dagokion operadorea hautatu beharko dugu.