Roamingaren aktibazioa Euskaltel Appetik
Roamingeko zerbitzua eta roamingeko datuak kudeatzeko, instalatu APPa zure smartphonean:
Lehenik, app-a ireki behar da, eta gure sarbide-datuekin sartuko gara.
"Produktuak - Mugikorra" atalean, kontratatuta dauzkazun lineak ageri dira. Kudeatu nahi dugun lineara joango gara.
Linearen barnean gaudela, "Konfiguratu" aukeran sakatu behar da.
Gero, "Zerbitzuak" barnean, "Murrizketak" aukera hautatu behar da, eta, "Nazioarteko deiak" atalean, dei-mota hori gaituta uzten duen etengailua hautatuta utzi behar da.
Aldaketak gorde ondoren, zerbitzua jada zuzen aktibatua egongo da, eta roaminga aktibatu besterik ez da faltako. Horretarako, "gorde aldaketak" sakatu, eta "Zerbitzuak" atalera itzuli behar da.
Han gaudela, roamingaren aukera hautatuko dugu, eta, egoeraren sailean, hautatu egingo dugu zerbitzu hori gaituta uzten duen etengailua.
"Aldaketak gorde" sakatu, eta linea prest egongo litzateke atzerrira bidaiatzeko.