Roamingaren aktibazioa Bezeroaren Gunetik
Lehenengo, sartu Euskaltelen webgunean eta, handik, joan Bezeroaren Gunera, zure datuak sartuta.
Gero, sartu "Produktuak - Mugikorra" atalean, eta aukeratu zure telefono-zenbakia.
Zerbitzuen atalean, "Aktibatu zerbitzuak" aukera hautatu behar da.
"Murrizketak" sailean klik egin, eta "gaitu" aukeratuko dugu nazioarteko deien atalean. Gero, "Ados" sakatuko dugu, onartzeko.
Hori eginda, zerbitzua jada zuzen aktibatuta egongo da, eta roaminga aktibatu besterik ez da faltako. Horretarako, berriro ere "Aktibatu zerbitzuak" aukera hautatu behar da.
"Roaming-a" sailean, "aktibatuta" sakatuko dugu. Gero, "Ados" sakatuko dugu, onartzeko.
Hori eginda, linea prest egongo litzateke atzerrira bidaiatzeko.