iPhone bat baduzu, «Punto de acceso personal» ikonoa sakatu beharko duzu, eta «Permitir a otros conectarse» aukera aktibaktu.
Azpian, zure gailuaren datu orokorrak ikusiko dituzu, tartean zure mugikorrari emandako izena eta, izenaren azpian, pasahitza.
Datu horiek behar dituzu beste gailu batetik zure mugikorraren wifi-sarera konektatzeko: aukeratuzure mugikorraren sareari emandako izena, eta sartu pasahitza. Automatikoki, Internetera konektatuta egongo zara.
Dena den, eta konponbide honek larrialdi batetik ateratzeko balioko badizu ere, ez duzu ahaztu behar «Tethering» eginez gero zure telefono mugikorraren bateria eta zure planaren datuak askoz azkarrago kontsumitzen direla.