Bizilagunen batzarrean, proposamen tekniko bat aurkezten du Euskaltelek, eraikinaren aukera teknikoen araberakoa, eta bi instalazioak (horizontala eta bertikala) elkartzeko aukerarik onena ere aurkezten du. Horregatik, zenbait eraikinetan barrutik egiten da, eta, beste zenbaitetan, barruko patiotik edo igogailuaren/eskaileraren hutsunetik. Bizilagunek aukera hori errefusatu edo onartu egin dezakete, edo bestela, beste aukeraren bat proposa dezakete, bideragarria bada behintzat, hau da, teknikoki egiteko modukoa bada eta eragozpenik ez badago. Hala bada, proposamena aldatu egiten da, eta bi aldeek onartzen dute.