Tarifa gehigarriko zerbitzuak dira: kode jakin bat markatuz gero, ordainpeko da informazio-zerbitzu jakin batzuk ematen dira, hala nola zerbitzu profesionalak, aisialdikoak edo denbora-pasakoak. Erabiltzailearentzat, telefonia-sare publikoan komunikazio horrek duen kostua baino handiagoa izango da. Beraz, informazio-zerbitzua ematen duen enpresak irabaziak eskuratzeko erabiltzen ditu zenbaki horiek. 2009ko urtarrilaren 13an sartu zen indarrean araudi berria, 905 aurrezenbakiaren tratamendua aldatzen duena; Telekomunikazio eta Informazio Gizartearen Estatu Idazkaritzaren 2008ko abenduaren 4ko ebazpena, hain zuzen. Haren arabera, 905 telefono-kodea eman behar zaie tarifa gehigarriko zerbitzuei.
- 905 aurrezenbakia. Dei masiboetarako dira zenbaki horiek: lehiaketetarako, telebistako bozketetarako, etab.
- 907 aurrezenbakia. Internet bidez ematen diren zerbitzuetarako zenbakiak.
- 803 aurrezenbakia. Helduentzako zerbitzuetarako zenbakiak.
- 806 aurrezenbakia. Aisialdiko eta denbora-pasako zerbitzuetarako zenbakiak.
- 807 aurrezenbakia. Zerbitzu profesionaletarako zenbakiak.
Tarifa gehigarriko kontsumoak atalean agertzen dira fakturan. Atalaren amaieran, azalpen-ohar batzuk egongo dira, informazio hau emateko (letra txikiz):
- Tarifa gehigarriko zerbitzuaren hornitzailerako sarbidea ematen duen enpresa da sareko operadorea. Zerbitzuari buruzko kontsultarik egin nahi izanez gero, deitu operadorearen bezeroarentzako arreta-zerbitzura.
- 2. zenbatekoa: tarifa gehigarriko zerbitzuaren kostua, zerbitzu-hornitzaileari dagokiona.
- Tarifa gehigarriko zerbitzura egindako deiaren zenbateko osoa da "Guztira 1+2".