Euskaltelen mugikorra aktibatu ondoren, txartela kargatzen baduzu, saldoa duzun bitartean, 9 hilabetez egin ahal izango dituzu deiak. Denbora hori pasatu eta gero, hilabetean, deiak jasoko dituzu, baina zenbaki hauetara bakarrik deitu ahal izango duzu: 1717, 2232, 2242 eta 112. Hilabete horretan, ezingo duzu ez SMSrik ez MMSrik bidali. Txartelaren balio-epean kargatzerik egiten ez baduzu, zure SIM txartelak operatibo izateari utziko dio, eta telefono-zenbakia eta une horretan daukazun saldoa galduko dituzu.
Onlineko kargatzea
- Online kargatzearekin, zure mugikorra erraz kargatu dezakezu, gure web-orriaren bidez. Zerbitzua eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan erabil dezakezu.
- Sartu Zure Euskaltel-en, eta, ondoren, sartu "Zure produktuak eta zerbitzuak" menuko "Mugikorra" atalean.
- "Egin kargatze bat" aukeran, aukeratu egin nahi duzun kargatze-mota. Aukera hauek dituzu: "Fakturan sartzeko", "Automatikoa, fakturan sartzeko" eta"Txartelean sartzeko".
- Ondoren, aukeratu kargatu nahi duzun zenbatekoa: 5, 10, 15, 20, 30, 50 edo 100 € (hileko muga 180 € dira).
Sartu Zure Euskaltelera
Euskaltelen fakturaren kargua
- Deitu 1717 doako zenbakira.
- Eskatu birkarga automatikoa zerbitzua.
- Adierazi hilero zure mugikorraren txartelean birkargatu nahi duzun kopurua: 5, 10, 15, 20, 30, 50 ó 100 € (hileko muga 180 €).
- Ahutatzen duzun zenbatekoa Euskaltelen fakturan kargatuko dizugu. Gogoan izan nahi duzunean eman dezakezula baja kargatze automatikoan, inolako kosturik gabe.
Kutxazain automatikoak
- Kutxazain automatiko hauetan balio du: BBK, Kutxa, Vital Kutxa, La Caixa, BBVA, Red telebanco 4B eta Euskadiko kutxa.
- Aukeratu Euskaltel aukera eta jarraitu kutxazaineko pantailako jarraibidei.
- Hautatu zure mugikorreko txartelean birkargatu nahi duzun kopurua: 5 €-tik 150 €-ra (5 €-ren multiploko kopuruak)
Telefono bidezko kargatzea
- Deitu 1717 doako zenbakira.
- Eskatu kargatze-zerbitzua zure kreditu‑ edo kargu‑txartelaren bidez edo Euskaltelen fakturaren bidez.
- Adierazi zure mugikorreko txartelean birkargatu nahi duzun kopurua (hileko muga: 180 €)
- Eta kargatzea atzerrian zaudela egin nahi baduzu, deitu telefono honetara: +34 688 688 222.
Banku-txartelaren bidez kargatzea
- Kutxazain automatikoetan, Euskaltelen saltokietan, 1717ra deituta edoZure Euskaltelen bidez (webguneko Bezeroaren Gunean) egin dezakezu kargatzea.
- Aukeratu kargatu nahi duzun zenbatekoa: 5, 10, 15, 20, 30, 50 edo 100 €(hileko muga 180 € dira).
Salbamendu kargatzea
- Deitu 1717 doako zenbakira.
- Eskatu Euskaltelen fakturaren bidez salbamendu-kargatzea egiteko zerbitzua.
- Zenbateko hauen artetik, aukeratu zenbateko kargatzea egitea nahi duzun 5 € baino gutxiagoko saldoa duzunean edo kargatzerik ez egiteagatik zure zenbakia iraungitzear dagoenean: 10€, 15€, 20€ edo 30€.
- Salbamendu-kargatzea konfiguratuta, ez duzu saldoaz kezkatu beharrik izango, eta SMS bat bidaliko dizugu kargatze bakoitzaren berri emateko.
Salbamendu Kargatzearen hileko muga: 180 €. Egunean gehienez ere 3 Salbamendu Kargatze egin daitezke.