Euskaltelen zerbitzuetan baja eskatu nahi baduzu, zure zalantza guztiak argitzen saiatuko gara hemen, prozesua ahalik eta errazena izan dadin.
Euskaltelen baja eman nahi baduzu, deitu 1717ra, eta prozesuan lagunduko dizugu.
Bai, telefono finkoan edo zure mugikor-linean baja eskatzean, zerbitzua jasotzeari utzi eta zure zenbakia galduko duzu. Zenbakiari eutsi nahi badiozu, baja eman ordez, beste operadore batera aldatu behar duzu. Hala, zure zenbakiari eutsi ahal izango diozu.
Iraupen-konpromisoa baduzu, edo zure etxean edo negozioan gurekin denbora batez egotearen truke zuntza kosturik gabe instalatu badugu, egin dituzun kontsumoen faktura bat egingo dugu, eta, haiekin batera, penalizazioa ere sartuko dugu.
Zerbitzuaren parte proportzionala kobratuko dizugu. Zerbitzua erabili duzun egunera arte kobratuko dizugu.
Hilabeteari dagokion aldia hilaren 22an hasten da, eta hurrengo hilaren 21ean amaitzen. Beraz, adibidez, hilaren 25ean eman baduzu baja, hilabete geroago jasoko duzu faktura. Nolanahi ere, gure zerbitzuak erabili dituzun egunengatik bakarrik kobratuko dizugu.
Bideratzailea eta Android TV duen 4K deskodetzailea Euskaltelenak dira. Horregatik, baja eman ondoren itzuli egin behar dituzu. Gure dendetako batean entregatu ditzakezu; frogagiri bat emango dizugu. Itzultzen ez badituzu, haien kostua pasatuko dizugu.