Ikus-entzunezko edukiak zure ordutegira egokituta ikusteko aukera ematen dizun zerbitzu bat. Telesailak, filmak, dokumentalak edo kontzertuak ikus ditzakezu ondo datorkizun ordutegian, edo hasieratik ikusten hasi berandu iritsi baldin bazara interesatzen zaizun saioa zuzenean ikusteko. Gainera, bideo bat balitz bezala ikus ditzakezu, edukia geldituz, aurrera edo atzera eginez, zuk nahi bezala.
Zerbitzuan sartzeko, bi aukera dituzu: Replayteka botoia sakatu urrutiko agintean edo aukeratu Replayteka Androiden menuan.
Bai, Euskaltelen ordainpeko telebista kanal anitzekoa kontratuz gero, doan eskaintzen da Replayteka zerbitzua. Ez da gehiago ordaindu behar Replayteka edukitzeko.
Aldatu egiten da eduki batetik bestera; eduki bakoitzari buruzko informazioan zehazten da zenbat denbora duzun hori ikusteko.