WiFi sareetako faktore askok eragin negatiboa dute estalduran eta seinalearen kalitatean.
Lerro hauetan azalduko dugu nola hobetu WiFi sarearen errendimendua, sarera konektatzeko estaldura-irismena edo eremua handituz eta interferentziak eta saturazioa ekiditeko behar diren neurriak hartuz.
Nola hobetu sarearen irismena
Irismena hobetzeari dagokionez, kontuan izan behar ditugu, adibidez, etxetresna elektrikoak, azulejuzko gainazalak (esate baterako, sukaldeko paretak), ispiluak eta, oro har, metalezko gainazal handiak, hala nola apalategiak edo horma kofratuak, ez baitiote uzten seinaleari behar bezala hedatzen. Hori dela eta, komeni da, ahal den neurrian, modema elementu horietatik urrun eta lurretik 150 cm-ra (gutxienez) jartzea. Hartara, seinaleak ez ditu altzari baxuak, armairuak edo sofak zeharkatu behar, eta estaldura-metro batzuk irabazten dira.
WiFi seinalea zenbateraino jasotzen den egiaztatzeko, sarearen WiFi seinalearen irudiari begiratu dakioke; eskuarki, jasotzen den seinale-kantitatea makilatxo batzuen bidez adierazten da, baxutik altura.
Zer dira interferentziak? Eta zer egin gertatzen direnean?
Gure WiFi sarean kontuan izan beharreko beste alderdi bat jasotako seinalearen kalitatea da; izan ere, gerta liteke seinale-maila oneko (5 seinale-barratik 3 edo gehiago dituena) WiFi sare batera konektatuta egotea, eta, hala ere, sarearen errendimendua txikia izatea. Hori gertatzen bada, litekeena da seinalea hondatua egotea interferentzien edo saturazioaren ondorioz.
WiFi sarean interferentziak gertatzen direnean, seinalea narriatu egiten da beste seinale-iturri batzuen eraginez; seinale horiek askotariko gailuek eragiten dituzte, hala nola haririk gabeko telefonoek, haurrak zaintzeko gailuek, mikrouhin-labeek eta, oro har, haririk gabeko gailuek. Askotan, elementu horietatik hurbil, nabarmen narriatzen da seinalea. Horregatik, haririk gabeko gailurik izanez gero, WiFi sarea erabiliko den eremuetatik urrun jarri behar dugu. Haririk gabeko elementuren bat sarean interferentziak sortzen ari den jakiteko modu bat da elementua itzaltzea eta gailua itzalita dagoela zer gertatzen den ikustea.
Zer da saturazioa? Eta zer egin daiteke hura ekiditeko?
Hainbat WiFi sare aldi berean dauden eremuetan soilik gertatzen da saturazioa. Gaur egun, oso ohikoa da inguruan sare sako izatea eta, beraz, eskuarki, gure WiFi sarearen seinalea doitu behar izaten da beste WiFi sare batzuen seinalearekin ez gainjartzeko. WiFi sare bakoitza kanal bakarrean ematen da; erabil daitezkeen kanalek 1etik 13ra bitarteko zenbakiak dituzte. Kanal berean 3 edo 4 WiFi sare baditugu aldi berean informazioa bidali nahian, WiFi sareen errendimendua nabarmen jaitsiko da, kanala saturatua dagoelako.
Zorionez, arazo hori erraz konpontzen da: gure WiFi sareak beste sare batzuekin partekatzen badu kanala, libre dagoen kanal batera aldatu baino ez dugu egin behar sarearen errendimendu hobezina lortzeko. Nahi beste aldiz alda daiteke kanala, aldaketaren emaitza ikusi, eta, emaitzarekin gustura geratu ezean, berriz aldatu, errendimendu hobezina emango digun kanala lortu arte.
Android edo iPhone mugikorra baduzu, "Wifi analyzer" doako aplikazioa erabil dezakezu beste aukera batzuen artean gomendatzen den kanala zein den ikusteko.
Ikusi hemen nola aldatu zure kable-modemaren WiFi kanala. Bi aukera dituzu:
1. Euskaltelen laguntza-aplikazioaren bidez:
2. Kanala zure kable-modemaren konfigurazio-menutik aldatu nahiago baduzu, hautatu zure kable-modema, zer urrats egin behar dituzun jakiteko:
- Cablemódem Thomson 7230
- Cablemódem Thomson 7200
- Cablemódem Netgear 3300
- Cablemódem Cisco 3825
- Cablemódem Thomson 770
- Cablemódem Cisco 2325
- Cablemódem Arris TG2492